Frankismoaren ekonomia: autarkiatik garapen-planetara
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,95 KB
Politika autarkikoaren krisialdia (1951-1957)
1951ko udan, Francok aldaketak egin zituen bere gobernuan, eta beste molde bateko politika ekonomikoari ekin zion. Aldaketa haren arabera, aitortu egin zen aurreko neurri autarkikoen porrota. Aldi berean iritsi zen erregimen frankistaren nazioarteko onespena. Estatu Batuek, ekonomia kapitalista mendebaldean zabaldu nahian, ideologia antikomunista garbiko aliatu bezala baloratu zuten, eta, Gerra Hotzaren testuinguruan, hau oso kontuan hartzekoa izaten zen. Horrela hasi zen ekonomiaren liberalizazio prozesua. Aldaketa xumeak, baina eraginkorrak izan ziren:
- Hobetu egin zen industriarako oinarrizko produktuen hornidura.
- Berregokitzen hasi zen garraioen sistema.
Nekazaritza ere suspertu egin zenez, kontsumoaren hazkundea suposatu zuen horrek guztiak. Politika ekonomiko berriak industrializazio bizkorra zuen helburu nagusi. Horrexegatik, nekazaritza produktuen prezioak mugatu ziren arren, gora egin zuten industria produktuen prezioek, eta, horren ondorioz, nekazaritzaren sektoreak nazio errentan 1951n zuen %40,7ko partaidetza %25,25era jaitsi zen 1957ko urtean. Emaitza ezin hobe haien lorpenak ez zuen industria sektoreak inflazio indize altuak jasatea galarazi, eta gizarte tentsio gune handia izan zen industria 1951, 1953 eta 1956. urteetan; haien ondoren, soldatak nabarmenkiro igo ziren, eta agerian geratu zen erregimenari aurre egiteko prest zegoen hiritarren sektorea gero eta zabalagoa zela. Baina kanpo sektorea zen ekonomiaren hazkundearen prozesuan emaitza txarrenak lortzen zituena. Emaitza negatibo haiek sendotzen hasia zen turismotik etorritako dibisek eta iparramerikarren laguntzek (Marshall Planak) estaltzen zituzten arren.
1957an, Merkatu Batua sortu zenean, Espainiak Europan sarrera itxita zuen erregimenaren ezaugarri politikoengatik. Halere, nazioarteko ekonomia erakunde garrantzitsu batzuek begi onez ikusi zituzten Espainiako Gobernuak hartutako erabakiak, eta, 1958an, Espainia Ekonomia Lankidetzarako Erakunde Europarrean (ELEE) eta Moneta Fondo Internazionalean (MFI) sartu zen.
Ekonomiaren hazkundea (1959-1962): Egonkortze Plana
Egonkortze Plana (Franco garaian Opus Deiko ministro batzuen neurri ekonomikoen multzoari deritzo) jarri zen abian. Helburu nagusiak ekonomia liberalizatzea, interbentzionismoa murriztea, Ogasunaren defizita hobetzea eta atzerriko inbertsioak erakartzea ziren.
Garapen Planak (1962-1975)
Etapa berria zabaldu zen ekonomian. 1962tik 1975era, laurteko hiru Garapen Plan aplikatu ziren Espainian, López Rodók asmaturiko plana. Helburu nagusia per capita errenta igotzea izan zen. Garapen Planek lehentasunezko inbertsioen norabideak adierazi eta horietara egokituriko baliabideak esleitzen zituzten. Halaber, ekimen pribatua sustatu zuten laguntza fiskalak eta kreditu mailakoak eskainita, eta zazpi hiritan garapenguneak sortzea aurreikusi zen: Burgos, Huelva, Vigo, Coruña, Valladolid, Zaragoza eta Sevilla.