Frankismoaren Ezaugarriak, Bilakaera eta Ondorioak Espainian
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,28 KB
Frankismoaren ezaugarriak
Frankismoan hainbat ezaugarri ikus ditzakegu, adibidez:
- Totalitarismoa
- Kaudillismoa
- Batasunzale eta zentralista
- Oposizioa zapaltzea
- Komunikabideak kontrolatzea
Erregimenaren zutabeak
Alderdi bakarra (Falange Española Tradicionalista y de las JONS) eta eliza katolikoa izan ziren. Falangeak erregimenaren oinarri ideologikoak eman zituen, komunikabideak kontrolatu eta administrazio kargu ugari izan zituen. Herritarrak antolatzeko lau talde sortu zituen:
- Frente de Juventudes
- Sección Femenina
- Sindicato Español Universitario (SEU)
- Central Nacional Sindicalista (CNS)
Estatuak eliza finantzatu zuen. Elizak hezkuntza sistemaren ia erabateko kontrola izan zuen, eta balio eta moral katolikoak nagusitu ziren Espainiako gizartean.
Gizarte bermeak
Herritarren jarrera hiru tipologiaren arabera definitu izan da: laguntza, pasibotasuna eta arbuioa. Hasieratik, ekonomia eta gizarte eliteak diktaduraren alde egon ziren, baita nekazaritza jabe txiki eta ertainak ere.
Erregimenaren familiak
Frankismoaren barnean, hainbat familia edo eragin talde aritu ziren elkarrekin, atxikimendu baldintza gabea adierazi ziotenak. Gerran zehar, CEDAko kideek eta Lliga Catalanako katalanistek nolabaiteko onarpena izan zuten. Ideia katolikoetan oinarritutako elkarteak edo presio taldeak sortu ziren, adibidez, Opus Dei.
Zapalketaren bitartekoak
Legedia eta erakunde orokorra "Erantzukizun politikoen legea" izan zen. "Komunismoa eta Masoneria zapaltzeko legea" onetsi zen. Uste da 150.000 lagun inguru exekutatu zituztela arrazoi politikoengatik, horietatik 50.000 gerra ondoren. 1940an 280.000 preso zeuden Espainian. Zigortutako asko langile batailoetara bidali zituzten. "Soldadu langileen diziplina batailoiak" sortu ziren. Beldur eta isiltasun garaiak izan ziren.
Ondasunak konfiskatzea eta garbiketa
Hasieratik, ondasunak konfiskatzeko eta indarrez ebasteko prozesua abiarazi zuen. Alde batetik, errepublikarren ondasunak konfiskatu zituzten, eta bestetik, errepublikarrekin lotutako alderdi politiko, sindikatu, elkarte eta erakunde guztienak. Funtzionarioen eta administrazio publikoetako langileen artean garbiketa handia egin zuten, baita elkargo profesionaletan ere. Enpresa partikularretan, agintariek erbesteratu eta atxilotu guztiak kanporatzeko agindua eman zuten.
Nazionalismoak zapaltzea
Francoren garaipenak ezaugarri bereziak izan zituen Katalunian, Euskadin eta Galizian. Gaztelaniaz egiten ez ziren hizkuntza eta kultura adierazpen guztiak debekatu eta zapaldu zituzten, administrazio publikotik, komunikabideetatik, merkataritza hizkeratik eta herritarrentzako ikuskizunetatik baztertuz. Nazionalismoekin konprometituen asko erbesteratzera behartu zituen errepresio latzak.
Bigarren Mundu Gerra eta nazionalsindikalismoaren nagusitasuna
Espainia ez zegoen gerra batean parte hartzeko moduan, eta Francok Espainia neutrala izango zela adierazi zuen. Erregimen faxisten antzera, Espainian estatu nazionalsindikalista sortu nahi zuten. Francoren koinatua, Ramón Serrano Suñer, Alemaniaren aldekoa zen. Hitlerrekin eta Mussolinirekin elkarrizketatu zen. Ahalegin belikoan lagundu zuen: material estrategikoa eta hornigaiak bidali zituen. Gainera, boluntarioen unitate bat (Dibisio Urdina) bidali zuen SESBera, Alemaniako osteekin batera borrokatzeko. Espainiar ugari igorri zituen Alemaniara lanera. 1943an, Erresuma Batuko eta AEBko gobernuek presioa egin zuten Francoren erregimena Ardatzetik aldentzeko. Agintariek erregimena katoliko, kontserbadore eta antikomunista zela esaten hasi ziren, eta monarkiarantz jo zezakeela une egokian. Ondorioz, falangismoa baztertu zen erregimeneko kargu nabarmenetan.
Nazioarteko bakartzearen urteak
Nazioarteak Frankismoa bakartu eta arbuiatu egin zuen. Frantziako gobernuak Espainiako muga itxi zuen, eta Nazio Batuen Batzar Nagusiak enbaxadoreak Madrildik kentzea gomendatu zuen. Mundu gerraren ondoren, kostu ekonomiko eta politiko handiak izan zituen, eta Espainiak laguntza gutxiago jaso zuen. Marshall planetik eta Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundetik (NATO) kanpo utzi zuten Espainia.
Nazioartearen aitormena eta nazionalkatolizismoaren nagusitasuna
Gerra Hotzaren hasierak mundu osoko egoera aldatu zuen. Komunismoaren kontrako borroka zela eta, pixkanaka erregimena nazioartean onartzen joan ziren. Francok gobernua berregituratu zuen, mendebaldeko herrialdeetara gerturatzeko. EEBBekin akordioak eta Vatikanoarekin konkordatua sinatu zituen. Estatubatuarrek Espainiako lurraldean instalazio militarrak ezarri zituzten. Trukean, Espainiak gerrako materiala jaso zuen indar armatuak modernizatzeko, eta laguntza ekonomikoa eta teknikoa jaso zituen.
Lehen irekiera-saioak
Egoera ekonomikoa oso zaila zen: bizi maila apala zen Espainian, eta diru laguntzak ez ziren nahikoak. Langileen protesta bolada bat izan zen hiri batzuetan, eta lehen disidentzia mugimenduak unibertsitateetan. Agintariak autarkiaren aztarnak amaitu eta ekonomia liberalizatu behar zela ohartu ziren. Francok gobernua berriro berregituratu zuen: falangistak baztertu eta katolikoak bultzatu zituen. Etapa honen ezaugarria 1960ko hamarkadan hazkunde ekonomiko bizia izatea izan zen.
Funtsezko legeak
Ezaugarria Francok botereak metatzea izan zen: estatuburua, alderdiburu, hiru armadetako generalisimoa, gobernuburu eta Kontseilu Nazionaleko burua zen, eta botere bereziak zituen larrialdian legeak promulgatzeko. "Lanaren Forua" ezarri zen. "Espainiaren Forua" ezarri zen, itxuraz herritarrek askatasun politiko batzuk zituztela adierazteko. "Erreferendum Nazionalaren Legea" ere onetsi zen. 1947an, "Ondorengotza Legeak" bidea eman zion Francori bere ondorengoa errege tituludun izendatzeko. Lege horrek bi organo berri eratu zituen: Erregeordetza Kontseilua eta Erresumako Kontseilua, biak kaudilloak izendatutakoak. "Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea" onetsi zen.
Demokrazia organikoa
Frankismoa sistema demokratikoaren kontrakoa zen. Estatua osatzeko, Italiako estatu korporatibistan oinarritu zen. Ordezkaritza Gorteak eratzeko legean oinarritu zen. Botereak ordezkari guztiak izendatzen zituen: ministroak, Mugimendu Nazionalaren Kontseiluko kideak eta erakunde sindikalekoak. Estatuko burutzari laguntzeko organoa besterik ez zen. Gobernuaren boterea gobernadore zibilen bidez gauzatzen zen. Kapitaintza nagusien egitura militarra berrezarri zen. Estatuko beste botere bat sindikatu bertikalak izan ziren. "Batasun Sindikaleko Legeak" Italia faxistako korporazio ereduan hartu zuen ideia. Negoziazio kolektiboa egiteko aukera guztiak bertan behera utzi eta greba legez kanpokotzat jo zuen.
Autarkia eta haren eraginak
Frankismoaren lehen etapako helburu nagusietako bat buruaskitasun ekonomikoa (autarkia) lortzea izan zen. Hiru jarduketa handi izan zituen:
- Kanpo merkataritza arautzea: esportazioak erabat kontrolatu eta inportazioak murriztu zituen. Kontsumo ondasunak gutxitu ziren, eta industria ekoizpena behera egin zuen.
- Industria bultzatzea: enpresa publikoak sortu eta ezinbestekotzat jotzen ziren sektoreak nazionalizatu zituen. Ekipo ondasunen industriak garatzea ere bultzatu zuen, laguntza publikoekin. 1941ean RENFE sortu eta CTNE nazionalizatu zuten.
- Nekazaritza: 1941ean, gobernuak "Industria Institutu Nazionala" (INI) eratu zuen. Nekazaritza, prezioak eta kontsumoa arautu zituen.
Politika autarkikoaren emaitza geldialdi ekonomiko handia izan zen. Joera modernizatzaileak eta mendebaldeko herrialdeetako ongizate mailen arteko aldeak handitu ziren.
Errazionamendua eta merkatu beltza
Elikagai eskasia handia gertatu zen, eta premiazko produktuen errazionamendua ezarri zen. Elikagaien prezioak tasatzearen ondorioz, ekoizle askok ekoizpena ezkutatu eta merkatu beltzean saltzen zuten.
Bizi baldintza gogorrak
Soldata baxuak, produktu urritasuna eta prezio altuak nagusitu ziren. Bizi kostua garestitu zen. Langile baten erosteko ahalmena %28 baino ez zen. Espainian heriotza tasa %18,7ra iritsi zen. Hazkunde begetatiboa %0,9ra jaitsi zen, eta bizi itxaropena 47 urtekoa zen gizonentzat eta 53 urtekoa emakumeentzat.