Frankismoaren finkapena eta krisia (1959-1975): garapen ekonomikoa eta oposizioa
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,08 KB
Frankismoaren finkapena eta krisia (1959-1975)
Bilakaera ekonomikoa eta soziala
1950eko hamarkadaren amaierarako, Francok estatuaren oinarriak ezarriak zituen, herrialdea politikoki eta ekonomikoki isolatuta egon arren. 1966an, aurretiko zentsura ezarri zen. Aldaketa nabarmenenak ekonomian eman ziren. Hasteko, bizi-mailak gora egin zuen. Gainera, Ekonomia Antolamendu Berrirako Lege Dekretuaren bidez, autarkia aldia amaitu zen. Espainia Europako herrialdeen ekonomian sartu nahi zuen. Helburua ordainketa-balantza orekatzea zen, moneta eta zerga erreformak aplikatuz eta merkataritza-neurriak hartuz. Hasieran, bizi-baldintzak okertu egin ziren, baina gero suspertu.
1962tik aurrera, garapen-planak egin ziren (per capita errenta igo, erregimena sendotu...). Planak industriara bideratu ziren. Garraioaren hobekuntzak ez ziren nahikoak izan. Hala ere, arrakastaren gakoak Europan zegoen ekonomia-zikloa aprobetxatzea, merkatua liberalizatzea eta sektoreak atzerriko inbertsioetara irekitzea izan ziren. Espainiak eta Europako Ekonomia Erkidegoak (EEE) hitzarmena sinatu zuten, eta Espainia Europako ekonomian sartu zen. Langile asko Europara joan ziren lanera, eta haien familiei bidalitako diruak garapenean lagundu zuen. Turismoa asko hazi zen, "klipa, playa..." leloarekin.
Hazkundea industriara bideratu zen, eta Espainian lehen sektoretik bigarrenera jauzia eman zen. Nekazal mundutik hirietarako exodoa gertatu zen. Ekonomiaren hobekuntzaren ondorioz, populazioak nabarmen egin zuen gora, eta kontsumo-gizartea sortu zen. Pentsamolde berri bat nagusitu zen, frankismoaren mugak gainditzen zituena. Espainiar asko Elizatik urrundu ziren, eta emakumeen papera aldatu egin zen, lan-merkatuan sartzearen ondorioz. Kontsumismoa indar handiz sartu zen, eta etxetresna elektrikoak eta bidaiak ugaritu ziren. Hala ere, desorekak zeuden: nekazaritza-lurraldeek pobrezian jarraitu zuten, zerbitzu publikoak urriak ziren, eta kultura-maila baxua zen, oro har.
Oposizioaren gorakada
1960ko hamarkadan, oposizioa hedatu egin zen. Ikasleak oposizioaren gune bihurtu ziren, eta langile-mugimendua sendotu egin zen. Erregimenaren barruan, gerra garaiko politikarekin amaitu nahi zuten sektoreak ugaritu ziren, eta Eliza gero eta independenteagoa zen.
Alderdi Komunista izan zen aktiboena. Erregimenaren aurkako oposizioa Europako Mugimenduaren IV. Biltzarrera gonbidatu zuten. Francok gobernu berria eratu zuen. Euskadin, ETAren sorrerarekin, EAJ bazterrean geratu zen.
Erregimenaren krisia (1973-1975)
Erregimena krisi sakonean murgildu zen. Gobernuaren erantzun bakarra errepresioa izan zen (Burgosko prozesua, adibidez). Horren aurrean, barneko zein kanpoko oposizioa handitu egin zen (Elizarekiko tentsioa, lan-gatazkak...).
ETAk indar handia hartu zuen. Franco gaixorik zegoela, Carrero Blanco izendatu zuen gobernuburu, baina ETAk hil egin zuen atentatu batean. Krisia sakondu egin zen. Orduan, Arias Navarro izendatu zuen gobernuburu. Franco jeneral genozida hiltzear zegoela, ETAko bi kide eta FRAPeko hiru exekutatu zituzten. 1975ean Franco hil zen, eta frankismoa amaitu.