Frankismoaren garaia: Gerraostea eta garapen ekonomikoa

Enviado por Aitortxu y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,41 KB

Gerraostea eta hurbilketa AEBekin

Gerra amaitu baino lehen, hurbiltze argia egon zen Amerikako Estatu Batuetako erakunde militarren eta Frankoren erregimenaren artean. Gerra amaitu zenean, 300.000 pertsona baino gehiago hil ziren eta beste asko erbesteratuak izan ziren. Suntsipen handiak izan ziren bonbardatutako hiri inguruetan. Industria sektoreak narriadura askoz ere txikiagoa izan zuen. Gerra amaitutakoan, demografia suspertzen hasi zen. Espainian industrializazioa sustatzeko, Gobernuak sektore publiko indartsua sortu zuen.

Harremanak nazioartean eta akordioak AEBekin

1948tik aurrera, Frantziako muga berriro ireki zutenean, eta Frantziarekin eta Erresuma Batuarekin merkataritza-hitzarmenak sinatu ondoren, egoera hobetu zen. 1956an Frantziak Marokori independentzia eman ondoren, Francoren ezinustean, subiranotasuna eman zion Maroko espainolari. Amerikako Estatu Batuekin 1953an sinatutako akordioak elkarrizketa-prozesuaren, merkataritza-harreman diskretuen eta militarren bisiten ondoriozkoak izan ziren. Akordioen bitartez, Espainiak eta Amerikako Estatu Batuek defentsarako eta diru-laguntzarako politika ezarri zuten. Gobernuak, berriz, apezpikuen izendapenean esku hartzeko gaitasuna izan zuen.

Ekonomiaren zailtasunak eta ETAren sorrera

1956tik aurrera Espainiako ekonomiak zailtasunak sortu zizkion erregimenari; izan ere, ekonomia horrek ezin zituen geldiarazi inflazioa eta langileen haserrea, erosteko ahalmena galtzearen eraginezkoa. Hezkuntza Ministerioan, Ruíz-Giménez katolikoak bigarren hezkuntzako erreforma sustatu zuen. Katalunian eta Euskal Herrian, Euzko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) gazteditik banandutako unibertsitateko gazte bilbotar batzuek Euskadi ta Askatasuna erakundea (ETA) sortu zuten 1959. urtean. ETAko kideek Hirugarren Munduko nazio-askapeneko mugimenduak miresten zituzten, eta marxismoaren aurkakoak ziren, harik eta 1965ean horren printzipioak onartu arte.

Egonkortze Plana eta emigrazioa

Diru-sarrerak erabakigarriak izan ziren ordainketa-balantzearen oreka lortzeko.
Egonkortze planaren ondorioz berehalakoak izan ziren, baina kostu handia izan zuten. Landa inguruan, uzta oso txar batek langabezia handitu eta horrela, nekazariek utzi egin behar izan zuten lurra. Espainol askok periferiako industria-zonetara emigratu egin behar izan zuten lana bila. Amerikako Estatu Batuek laguntza handia eman zioten Espainiari bere egoera zela eta.

Entradas relacionadas: