Frankismoaren Kontsolidazioa eta Garapen Ekonomikoa Espainian

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,58 KB

A. Kontsolidazioa

Hamarkada honetan Frankoren erregimena kontsolidatu egin zen, bai nazioarte mailan, bai barruan, Espainian. Kanpo kontsolidazioa, Vatikanoaren eta AEBren laguntzarekin, Nazio Batuen Elkartean sartu ondoren (1955) hasi zen gauzatzen. NBEan sartzeak ateak ireki zizkion beste erakunde internazionaletan eta, aldi berean, diktaduraren aurkako kanpo interbentzio baten aldeko iritziak ere itzali egin zituen.

Barneko kontsolidazioa urte hauetako gorakada ekonomikoari esker lortu zen. Guda osteko autarkia urteetan bizitako estankamendu ekonomikoa eta teknologikoa gainditu egingo da eta aurreratu ezinean zegoen. Bigarren Industria Iraultzaren garapena burutu zen (petroleoa eta elektrizitatea, automobilgintza eta industri sektorearen garapena, nekazaritzaren mekanizazioa, distantzia komunikabideak, landa exodoa eta hiribizitza…).

Berpizte ekonomikoaren oinarrietan, garai honetan aprobatutako bi neurri aipatu behar dira: Egonkortze Ekonomikorako Plana eta Garapen Planak.

B. Egonkortze Ekonomikorako Plana

1959an aprobatuta, Plan edo egitasmo honek autarkiarekin amaitu eta liberalismo ekonomikoak defendatzen duen merkatu internazional askera itzultzea ekarri zuen. Atzerriko produktuei atea irekiko zaie bertokoekin lehia askean, baina beraiekin batera kanpoko diru kapitalak eta teknologia ere erakarri egingo dira. Ondorioz, Espainiako ekonomia suspertu eta modernizatu egingo da.

Egonkortze Planaren ondoan gobernuak nazio ekonomia orekatuagoa lortzeko Garapen Planak aprobatu zituen. Hauek hiru helburu nagusi izan zituzten:

  1. Industriaren garapena, Euskadi, Katalunia eta Madrilen kontzentratuta, estatu osora zabaldu, “polo” edo industrigune berriak, induzituak, sustatuz (Zaragoza, Valladolid, Sevilla, A Coruña, Vigo…).
  2. Lehentasuna duten eremuak bultzatu: siderurgia, makina-tresneria edo ekipo ondasunak, garraioak (ontzigintza eta automobilgintza…) eta nekazaritza ureztatua landa eremuan.
  3. Gobernuaren politika ekonomikoa inbertsio pribatuarekin koordinatu.

Hiru Garapen Plan aprobatu ziren:

  • 1. (1964-67)
  • 2. (1968-69)
  • 3. (1971an aprobatu ondoren ez zen osoan garatu. Ekonomiaren aniztasuna eta turismoaren sustapena ere planteatzen zituen).

Egonkortze Planak eta ondorengo Garapen Planek industriaren eta ekonomiaren gorakada handia eragin zuten eta biztanleen per capita errentak etenik gabeko hazkundea izan zuen urterik urte. Horri lotuta, gizarte zerbitzuak ere asko hobetu ziren: medizina eta eremu kliniko sanitarioaren hobekuntza, ume eta gaztetxoen derrigorrezko eskolaratzea (LH), amatasunaren eta familiaren laguntza, seguritate soziala lan kontratuetan, pentsioak gaixo eta jubilatuentzat…

Jaiotza tasek gora egin zuten. Aldi berean, garapen ekonomikoak biztanleen kontsumo ahalmena bultzatu zuen: etxe elektrogailuak, telebista eta telefonoaren hedapena, garraio pribatua, oporrak lan arloan…

Demografia eta Migrazioak

Demografia aldetik jaiotza tasen gorakada (Baby Boom urteak) eta hiri bizitza indartu zen. Biztanleak herrietatik hiri industrialetara migratu zuten eta estatu mailan eskualde ruraletatik Katalunia, Madril eta Euskadiko zonalde industrialetara.

Ondorioak

Garapen Planaren helburuak erdietsi gabe geratu ziren eta ia bi milioi espainiarrek Europara (Alemania, Frantzia, Suitza…) emigratu egin behar izan zuten. Baina, hala ere, guda osteko estankamendu ekonomikoa gainditu egin zen eta modernizazioak Frankoren erregimena kontsolidatu egin zuen.

Entradas relacionadas: