Frankismoaren Krisia eta Trantsizioaren Erronkak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,14 KB

Frankismo Berantiarraren Krisia

Kausak

Frankismoa Frankoren agintaritzapean ezarritako erregimen diktatorial eta pertsonalista izan zen. Frankismoaren krisia politika errepresiboaren jarraipena eta aldaketa sozialetara egokitzeko ezintasuna izan zen. Hiru kausa nagusi daude:

  • Ekonomikoak: 1973ra arteko hazkundea petrolioaren krisiak eten zuen, turismoaren, langileen eta kapitalaren jaitsierarekin; ondoren, geldialdi ekonomikoa etorri zen.
  • Politikoak: Frankok erregimena betikotzea bilatu zuen Juan Carlos errege eta Carrero Blanco lehendakariorde izendatuz; hala ere, immobilisten eta irekitzearen aldekoen arteko zatiketa gertatu zen, azken hauek Matesa auziarekin prestigioa galduz.
  • Sozialak: Gizartea geroz eta modernoagoa bihurtu zen, oposizioa indartuz: langileak, eliza, ikasleak eta talde armatuak nabarmendu ziren. Franko zahartu egin zen.

Ondorioak

70eko hamarkadan, Franko zahartu zen eta erregimena betikotzeko, Carrero Blanco gobernuburu izendatu zen, eta haren ondoren Arias Navarro inmobilismora aldatu zen. ETAren atentatuek, Portugaleko iraultzak, Anberesko auziak eta Puig Antichen erailketak erregimena ahuldu zuten. Burgoseko prozesuarekin eta 1975eko bost heriotza-zigorrekin kanpo babesik gabe geratu zen.

Oposizioa ere antolatzen hasi zen: 1974an Junta Demokratikoa eta 1975ean Plataforma Demokratikoa sortu ziren, eta biak Platajunta bihurtu ziren. Franko 1975eko azaroaren 20an hil zen, eta horrekin trantsizioa abiatu zen, 1978ko Konstituzioarekin frankismoa amaituz.

Bortizkeria Politikoaren Inpaktua

Kausak

1975ean, Franko hil ondoren, ezegonkortasuna nagusitu zen: botere politikoaren etorkizuna ez zegoen argi eta frankismoa zatituta zegoen, inmobilisten eta irekitzearen aldekoen artean. Frankismoaren ondarearen inguruan borroka sortu zen: frankistek boterea mantendu nahi zuten eta herriak aldaketa demokratikoa eskatzen zuen.

Tentsio handia egon zen: ezkerreko mobilizazioek errepresioa jasan zuten eta eskuin muturrekoek Jurramendiko gertakariak (1976) eta Atotxako sarraskia (1977) eragin zituzten. Gainera, ETAren atentatuak eta GRAPO taldearen ekintzak areagotu ziren. 1973ko krisi ekonomikoak langile mugimendua indartu zuen, eta 1976ko martxoaren 3an Gasteizen poliziak bost manifestari hil zituen.

Ondorioak

Bortizkeria politikoak ondorio sakonak utzi zituen Espainian, politika eta gizartea ezegonkor mantenduz eta tentsioa izugarri handituz. Muturreko taldeek atentatu odoltsuak egin zituzten: eskuineko muturrak frankismo gogorrena berrezarri nahi zuen eta ezkerreko muturrak, berriz, frankismoa suntsitu nahi zuen terrorismoaren bidez.

Egoera honetan, demokrazia ezartzeko oztopo nagusiak izan ziren ETAren ekintza armatuak eta estatuak sortutako GAL erakundea, baita Tejero koronelaren estatu-kolpe saiakera ere. Hala ere, talde ezberdinen arteko adostasunak ere lortu ziren:

  • 1977ko Moncloako Ituna
  • 1978ko Konstituzioa
  • Gernikako Estatutua

Bortizkeria XX. mendearen amaierara arte iraun zuen, eta orduan demokrazia finkatu eta bakea lortu zen.

Entradas relacionadas: