Frankismotik Trantsiziora: Bilakaera Politiko, Ekonomiko eta Soziala Espainian eta Euskal Herrian

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 22,03 KB

1. Frankismoaren Krisia eta Erregimenaren Bilakaera (1953-1975)

Vatikanoarekin sinatutako konkordatua eta Madrilgo Ituna, Estatu Batuekin egindako akordioak 1953. urtean, eta, gainera, Nazio Batuen Erakundean sartzea, Francoren gobernuarentzat eta etorkizunarentzat oso onuragarriak izan ziren. Baina, erregimenaren irudia hobetu beharra zegoen Europako demokrazien aurrean eta Estatu Batuen aurrean aurkeztu ahal izateko, eta, horregatik, hainbat neurri hartu behar izan ziren. 50. hamarkadan, hainbat lege aurkeztu ziren, baina horien artean, aipagarriena Manuel Fragak aurkeztutako Prentsaren Legea izan zen, 1966an. Lege honek zentsura malgutu egin zuen eta beste komunikabide batzuk onartzen zituen. Erlijio Askatasunaren Legeak, nolabait, erregimen katolikoaren monopolioarekin amaitu zuen. Estatuaren Lege Organikoa erreferendumean onartu zen 1966. urtean. Lege honekin, erregimenak konstituzio batekin hornitu zuen bere burua, beste herrialdeek zituzten eskakizunak betetzeko. Pseudodemokrazia hau demokrazia organikoa izenez ezagutzen da. Azkenik, Ondorengotza Legea erabiliz, Joan Karlos Borboikoa Espainiako printzipe hautatu zuten, eta, horregatik, tronuaren oinordeko bilakatu zen, Francori eta lehen aipatutako legeei fideltasuna zin eginez. Francok, Carrero Blancoren aholkuei jarraituz, gobernu berri bat sortu zuen, Opus DEl-ko partaide batzuk hartuz. Ministro berri hauek, hau da, teknokratek, autarkiari amaiera eman zioten 1959ko Egonkortze Plana sustatu zuten.

2. Egonkortze Planatik Garapen Planetara (1959-1975)

Plan honen helburu nagusia ordainketa balantza orekatzea zen, horretarako neurri egokiak hartuz; adibidez, gastu publikoaren murrizketa egin zuten. Gainera, neurri liberalizatzaile batzuk hartu ziren, adibidez, pezetaren balioa jaistea. Neurri hauek ekonomia hobetu zuten arren, ez ziren nahikoak izan, eta neurri sakonago batzuen beharra ikusarazi zuten. Honen ondorioz, Garapen Plana sortu zuten. Neurri hauek 60. hamarkadako garapena ekarri zuten. Espainian, garapen ekonomikoak hainbat faktore ezberdinen influentzia eduki zuen. Alde batetik, hiru urteko Garapen Plana zegoen. Hauen helburua "polos de desarrollo" deiturikoak industrializatzea zen, baina ez ziren oso eraginkorrak izan. Ziklo ekonomiko onuragarriak aprobetxatu zituzten 60. hamarkadaren amaieran eta 70. hamarkadaren hasieran, eta, gainera, merkatua liberalizatu zuten, kanpoko inbertsioak ekarriz. Momentu horretan iritsi zen arrakasta. Gainera, barealdi ekonomikoak emigrazioa ekarri zuen: 2 milioi langile joan ziren Europara lan egitera, eta lortzen zuten dirua atzera bere familiei bidaltzen zieten, eta garapenerako hori oso garrantzitsua izan zen.

3. Hazkunde Ekonomikoaren Eragina Gizartean eta Oposizioaren Indartzea

Honetaz gain, turismoak izugarrizko goraldia izan zuen, eta 34 milioi turista egon zirela kalkulatzen da, horrela dibisa kantitatea areagotuz. 1960 eta 1975 urteen artean, errenta nazionala hirukoiztu egin zen eta per capita errenta bikoiztu egin zen. Espainia munduko hamargarren potentzia industriala bilakatu zen. Garapen ekonomikoak biztanleriaren pentsatzeko era aldatu zuen: jendea hirietara joaten hasi zen (3 milioi pertsona), bizipen egoera hobetu zen, biztanleria gehiago alfabetatu zen, emakumea bizitza laboralean sartzen hasi zen, eta emakumearen askatasuna eta egoera hobetu ziren, ikasle kopuruak areagotu ziren, langile-klasea eboluzionatu zen, tradizionalismo soziala alde batera geratu zen, toleranteagoak bihurtu ziren. Gauza guzti hauek gizarte kritikoago bat ekarri zuten, diktaduraren aurrean. Hazkunde ekonomikoak ez zituen onurarik ekarri erregimenari; pixkanaka, erregimena hondatzen joan zen. Horregatik, 60. hamarkadan, erregimenaren oposizioa eremu guztietan indarberritu zen. Horretarako, gobernuak errepresio gogorra egin zuen. Prozesu politikoetan, justizia militarra kendu egin zen. Ordena Publikoko Auzitegia sortu zen, langileen mugimendua asko handitu zen, eta Langile Komisioak (Comisiones Obreras) gune industrial nagusietan indartsuak izatea lortu zuten.

4. Oposizioaren Gorakada eta Erregimenaren Krisia

Sindikatu hau modu klandestinoan sortu zen, eta erakunde sindikalean infiltratu zen, eta, horrela, aldarrikapen laboralak, grebak, manifestazioak... areagotu zituen, erregimena guardia egoeran jarriz. Ikasleria eremuan ere gatazka handiak egon ziren. Ikasleek gizartearen eta unibertsitatearen demokratizazioa eskatzen zuten. Oposizioa komunistek eta sozialistek osatzen zuten, euskaldunak zein katalanak, eta baita liberalak eta monarkikoak ere; Francorekin desados zeuden alderdi orok, azken finean.

5. Frankismoaren Azken Urteak eta Trantsiziorako Bidea

1970. urtetik aurrera, frankismoak eboluzionatzeko arazoak zituela ikusi zen. Hori bera ikusi zen Burgosko prozesuan, non ETAko 16 partaide heriotzarekin zigortu zituztenean, polizia bat hiltzeagatik. Hau egin ondoren, protesta handiak egon ziren, bai Espainian eta bai Espainiatik kanpo. Erregimenak errepresioarekin erantzun zuen, baina berriro ere isolamendu internazionala ekiditeko akusatuei heriotza zigorra barkatu behar izan zien. 1973. urtean, lehenengo aldiz, Francok estatuaren eta gobernuaren buruzagitzak banatu zituen, Carrero Blanco gobernuburu izendatuz eta Franco estatuburu gisa geldituz. Abenduaren 20an, ETAk Carrero Blanco hil zuen, eta erregimenaren etorkizunaren inguruan elkarrizketak eratzen hasi ziren.

6. Trantsizioaren Hasiera eta Francoren Heriotza

Debate hauetan, irekitasunaren aldekoak, erreformismoaren babesleak, inmobilistak eta kontserbadoreak zeuden. Carrero Blancoren heriotzaren ondoren, Francok Carlos Arias Navarro izendatu zuen gobernuko presidente. Berak ezin izan zuen barne zatiketarekin amaitu, eta, gainera, 1973ko krisiari aurre egin behar izan zion, petrolioaren krisiari. Krisi hau zela eta, Espainiako ekonomia ere krisian sartu zen, hazkundea geldituz. Egoera zail honi, talde armatuen presioa gehitu behar genion, ETA, FRAP edo GRAPOrena, kasu, eta baita oposizioaren indarberritzearekin ere.

Gutxi ez balitz, Saharako Martxa Berdea, Salazarren erregimenaren amaiera, GRAPO eta ETAko 5 kideren exekuzioak eta beste zenbait gatazka internazionalek ere eragin handia izan zuten frankismoan eta bere nazioarteko irudian. Egoera honetan, Francisco Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen. Francoren heriotzarekin, diktadura amaitu zen. Francok Juan Karlos I.a aukeratu zuen bere oinordeko. Espainiako errege bezala zin egin zuen 1975eko azaroaren 22an. Berarekin, estatu demokratiko baterako trantsizioa hasi zen.

11. Diktadura Frankista Euskal Herrian

1. Sarrera

1939-1975 urteen artean frankismoa ezarri zen, eta Euskal Herrian ez zen homogeneoa izan: erregimenaren aurkako oposizioa anitza zen eta lurralde bakoitzak egoera desberdin bat izan zuen: Nafarroa eta Araba alde batetik eta Gipuzkoa eta Bizkaia bestetik.

2. Gerraostea

Gizartea oso banaturik zegoen: erregimenaren aldekoak eta erregimenaren aurkakoak. Azken hauek, ideia zapalketa pairatu zuten. Gainera, nazionalismo guztiak ere zapalkuntza jasan zuten (euskal kultura debekatu zen). Politikan, errepublikako erakundeak desegin ziren, eta 1936ko Autonomia Estatutua eta kontzertu ekonomikoak deuseztatu ziren. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritza erbesteratu zen, Agirre buru zuela. 1945ean Baionako Ituna sinatu zen oposizioko indar politiko eta sindikal guztien batasuna berreskuratuz. Oposizioa une baikor batean zegoen: herrialde aliatuen eta NBEren laguntza espero zuten Francoren erregimenarekin amaitzeko. Itun horretan Errepublikaren, Estatutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren alde azaltzen ziren. Ekonomiaren egoera oso txarra zen, gerrak ekarritako ondorioengatik eta estatuak inposatutako autarkiarengatik.

3. Erregimenaren Egonkortzea

Gerra Hotzarekin batera, erregimenak harremanak egin zituen mundu mailan, oposizioaren itxaropen guztiak zapuztuz. Hala ere, oposizioak batasuna berreskuratuta ekintza garrantzitsuak burutu zituen: 1947ko erreferendum frankistan, Ondorengotza Legearen bozketan abstentzioaren aldeko kanpaina; eta 1947 eta 1951ko greba orokorrak deitu ziren eta zapalkuntza izugarria jasan zuten.

4. Beste Oposizio Baten Sorrera

50. hamarkadan, oposizio talde berriak sortu ziren: EAJren jarrera oso apala zela pentsatuz, unibertsitarioek EKIN osatu zuten. Ondoren, ETA sortu zuten, ideia marxistak eta militarizazioa (indarkeria) bateratzen zituena. 1968tik aurrera, erregimenaren aurkako borroka armatua hasi zuten.

5. Euskal Ekonomia

Hasiera batean, frankismoak ezarritako babes neurriek mesede egin zioten industria guneari; hala ere, garapena mugatua zen, sistema autarkikoak erregai eskasia eragiten baitzuen. 60. hamarkadan ekonomiaren gorakada gertatu zen Egonkortze eta Garapen planei esker. Baina, 70. hamarkadan, petroleoaren krisiaren ondorioz eta horrek eragindako nazioarteko krisiaren ondorioz, ekonomian beherakada egon zen. Euskal ekonomiaren puntu ahulak ziren, adibidez, atzerriko merkatuaren menpekotasuna eta energia kontsumo handia.

6. Diktaduraren Amaiera

60. hamarkadan, garapen ekonomikoaren ondorioz, desberdintasun sozialak agerian geratu ziren. Horrek tirabirak eragin zituen, eta, aldi berean, grebak; 1967koa izan zen luzeena. Greba horien atzean, gizartearen eskaerak (lan baldintzak hobetu, lanorduak gutxitu...) eta aldarrikapen politikoak zeuden. Erregimenaren erantzuna zapalkuntza gogorra izan zen. Horrek eraginda, oposizio mugimenduak indartu ziren:

  • Euskal elizak rol militantea eta jarrera nazionalista erakutsi zuen. Sermoiei esker, erregimenaren aurkako kritika areagotu zuen (herrian eragina zuten).
  • Langile mugimendua (kide sozialistak eta komunistak) alor politikoan, erregimenaren sindikatu ofizialean infiltratu ziren. Ekonomian, kooperatiba sistemak lortzen saiatu ziren. Langile Komisioen (Comisiones Obreras) sindikatuaren lana beste sindikatu nazionalistekin bateratu zen (UGT eta ELA).
  • Oposizio politikoak batzeko jarrera eskuratu zen: PCE, PSE eta EAJ batu egin ziren gizartearengana hurbiltzeko.
  • ETA. Barne zatiketak jasan zituen: alde batetik, joera moderatukoak eta, bestetik, militarrak. Burgosko prozesua: ETAko zenbait kide epaitu zituzten heriotza zigorra ezarriz. Baina, protesta orokorrei esker, barkatu egin zieten. ETAren gertakari esanguratsuena Carrero Blancoren, Francoren ondorengo izango zenaren, aurkako atentatua izan zen. Erregimenaren azken urteetan egonik, nabarmen areagotu zen indarkeria.

7. Kultura

Frankismoak berezko kultura eta sinboloak sortu nahi zituen. Berezko ideologia ez zuenez, faxismo-parafernalia tipikoa izan zuen inspirazio iturri (eredu zaharkitua). Horrela, lehen urteetan, euskal kulturarekin eta sinbologiarekin zerikusia zuena ezeztatu zuten: euskara, folklorea, ohiturak... Izan ere, frankismoaren etorkizunerako arriskutsutzat jotzen zen. Hala ere, 50. hamarkadan, euskal kultura suspertu egin zen, eta beste kultura eredu bat sortu zen: euskal tradizioa eta Europako abangoardiako korronte eta mugimenduen batura.

60. hamarkadan eman zen kulturaren benetako gorakada, eta gizarte- eta politika-aldarrikapena izan zituen oinarri:

  • Artea: 50. hamarkadara arte, bide akademikotik jo zuen, formula klasikoak erabiliz; izan ere, erregimenak beste aukerak baztertzen zituen. 1950. urtean Arantzazuko Eskola sortu zen: abangoardia artea sortzeko lehen urratsak. Lehen sustatzaileak Basterretxea, Oteiza, Txillida... izan ziren. Hala ere, erregimenak aurka egin eta 60. hamarkadan ekin zioten berriz ere. Garai honetan, beste artista belaunaldi batek hartu zuen lekukoa: arte taldeetan antolatu eta euskal artearen lengoaia aldatzea eta gizartean aldaketak eragitea zuten helburu. Hala ere, ideologikoki desadostasunak izanik, ez zen ondo atera.
  • Musika: bertakoa eta joera berriak batzea izan zuten helburu. 1965. urtean, Ez Dok Amairu mugimendua sortu eta kultura berritzeko lana hartu zuten, politikan eta gizartean konpromisoa hartzeaz gain. Benito Lertxundi, Mikel Laboa... dira garaikoak.
  • Literatura: euskararen erabilera eta euskal literatura eguneratzea zuten helburu: Txillardegi, Gabriel Aresti…
  • Ikerketa: ekarpen handiak egin zituzten etnologian, historiaurre eta antropologia diziplinetan (Baroja, Barandiaran...), zein euskal filologian (Koldo Mitxelena).

1. Ezaugarri Nagusiak

Erregimen frankistak Europarekiko atzerapena zuen. Erregimen demokratikorako oinarriak ezarri zituzten. Aldaketa demokratikoari esker, hauteskunde orokor libreak egin ahal izan ziren, baita 1978ko Konstituzioa onartu ere.

2. Trantsizio Garaiaren Ezaugarriak

1975etik 1982ra arteko garaiari deitzen zaio Trantsizioa. 1975ean Franco jenerala hil zen eta 1982an PSOE, Espainiako alderdi sozialista, hauteskundeetan garaile irten eta gobernura iritsi zen. Espainiar gehienek ez zuten sistema autoritarioa nahi. Hainbat faktorek bat egin eta demokrazia txertatzea eta egonkortzea ahalbidetu zuten, pixkanaka-pixkanaka.

2.1. Faktore Politikoak

1975eko azaroaren 22an Joan Karlos I.a Espainiako errege koronatu zuten. Orduan, erregimenak utzitako botere guztia demokraziaren zerbitzura jarri zuen, baita indar armatuetan ere. Estatuaren Lege Organikoaren arabera, diktadura garaian Francok eduki zituen goi botere politikoak eta estatuaren eta gobernuaren buruzagitzak Gorte Espainiarren eta Gobernu buruaren eskuetan geratu behar zuten. Arias Navarro zen Francoren azken gobernuko presidentea. Hura izendatu zuten monarkiaren lehen gobernuko presidente ere. Agerian geratu zen bere nortasun inmobilista eta kontserbadorea. Sistema frankista erabat desegiteko ezinbestekoa zen alderdirik inmobilistenak boteretik urruntzea. Arias Navarro boteretik kentzea zen hurrengo pausoa. Herritarrek erreforma politikorako prozesuan parte hartu eta lagundu zuten modu baketsuan.

2.2. Faktore Sozialak

Herri ekimena: Oposizio politiko demokratikoa, lider sindikalak eta politikoak mugimenduan jarri ziren, eta sarri atera ziren kalera aldarrikapenak egitera: amnistia eta askatasuna eskatzen zuten.

Elizaren babesa: Erreforma politikorako prozesuak elizako boterearen babesa izan zuen.

Armadaren babesa: Inmobilistak defendatzen zituzten, baina erregeari leialtasuna erakusten jarraitu zuten.

3. Trantsizio Garaiko Gertakari Politikoak

Sistema demokratikoa ezarri zen arte, Carlos Arias Navarro, Adolfo Suarez eta Leopoldo Calvo Sotelo izan ziren Espainiako gobernuburu.

3.1. Monarkiaren Lehen Gobernua

Arias Navarroren agintaldia 1975eko azaroan hasi zen, eta 1976ko uztailera arte iraun zuen.

Sektore inmobilista: Arias Navarrok aldaketa mugatua nahi zuen. Prentsa askatasunari zein Gorteen erreformari buruzko xedapenak ere. Itxurak itxura, ustezko erreforma edo aldaketa horren helburu nagusia inmobilismoaren alde egitea zen.

Sektore erreformista: Gorteetako eta Erresumako Kontseiluko presidentea aldatu eta Arias Navarro boteretik kendu nahi zuten. Langile Komisioek (Comisiones Obreras) eta UGTk egoera are gehiago zaildu zuten.

3.2. Adolfo Suarezen Lehen Gobernua

Adolfo Suarez gobernuko presidente, 1979 arte iraun zuen. Atzerakoienek moderatuegitzat jotzen zuten; eta oposizio klandestinoak, sistema frankistari lotuegia.

Erreforma politikoa: Adolfo Suarezen erabaki politikoek azkartu egin zuten prozesu demokratikoa; izan ere, amnistia agindu zuen preso politikoentzat eta oposizioko kide guztiekin biltzen hasi zen.

Sektore moderatuaren garaipena: Legea Gorteek onartu behar zuten. Hala, 1976ko azaroan baiezkoa eman zitzaion, beraz, sektore inmobilistaren aurkako garaipena lortu zuten. Azken urratsa herritarrek erreferendumean baiezkoa ematea zen.

Oposizio politikoa: Koordinazio Demokratikoan aldaketa demokratiko erradikalagoa proposatu zuten. Horretarako, zenbait herri mobilizazio egin zituzten helburu batzuk lortzeko.

3.3. 1977ko Hauteskunde Orokorrak

Gorteetako ordezkariak herriak hauta zitzan, 1977ko otsailean alderdi gehienak legeztatu zituzten. Alderdi Komunista izan zen salbuespena.

Hauteskunde orokorren helburuak: Gobernuaren helburu nagusia erregimen frankista desegitea zen.

Alderdiak, koalizioak eta emaitzak: Hauteskundeak UCDk irabazi zituen eta Suarezek beste gobernu bat antolatu zuen. 1977an Moncloako Ituna sinatu zuten.

3.4. 1978ko Konstituzioa

Erreforma osatzeko, beharrezkoa zen gobernu sistema berria arautuko zuen konstituzio bat idaztea eta onartzea. 1978ko Konstituzioa idatzi eta bi ganberatan aurkeztu zen onar zezaten; eta halaxe gertatu zen. Herritarrek baiezkoa eman zioten 1978ko abenduaren 8ko erreferendumean. 1978ko Konstituzioak bi zati ditu: lan dogmatikoa eta lan organikoa.

3.5. Adolfo Suarezen Bigarren Gobernua

1979ko martxoaren 1ean Suarez izan zen garaile. 1979tik 1981era iraun zuen.

Estatu berriaren bilakaera: 1979ko apirilean, lehen udal hauteskundeak antolatu ziren. Hauteskunde horietan, UCDk irabazi zuen berriz ere, baina ezkerreko alderdien koalizioak lortu zituzten alkatetza garrantzitsuenak, ezegonkortasun politiko handia sortuz.

UCDren gobernuek zailtasun latzak izan zituzten.

Oposizio politikoa: Felipe Gonzalez PSOEko liderrak oposizio gogorra egiteari ekin zion, eta bere alderdiaren lider bilakatu zen. 1980an, Suarezen gobernuari zentsura mozioa jarri zion, eta Felipe Gonzalez Suarezen ordezko aukera bilakatu zen.

Lurralde antolaketa: Nazionalistei autogobernurako eskubidea onartu zitzaien. Idatzi eta onartu ziren lehen bi autonomia estatutuak euskalduna eta katalana izan ziren. Galiziako Estatutua ere onartu zuten, 1981ean. Andaluziako autonomia prozesuak Suarezen krisi politikoa agerian utzi zuen. Gainerako eskualdeetan autonomiarako ekimenak etenda geratu ziren.

Suarezen dimisioa: 1981ean Suarezek dimititu egin zuen. Arrazoi hauek bultzatu zuten: oposizioaren estrategia politikoak pixkanaka gobernua eta Suarezen agintea higatzea, UCDko barne borrokak, sektore atzerakoienen mehatxuak, patronala urrunduz, hezkuntza alorrean elizako hierarkiekin adostasunik ez lortzea.

3.6. Otsailaren 23ko Estatu Kolpea eta Calvo Soteloren Gobernua

Leopoldo Calvo Sotelo 1981eko otsailaren 23an, estatu kolpe baten mehatxua egia bilakatu zen.

Estatu kolpea: Estatu Nagusiko Batzarra kolpea desegiten saiatu zen.

Gertakari nagusiak: Estatu kolpetik bi egunera, altxatuak errenditu egin ziren, eta Calvo Sotelo izendatu zuten gobernuko presidente. Calvo Sotelok 1982 arte baino ez zuen agindu:

  • UCD alderdia hondoratu egin zen.
  • Garapen autonomikoa eten egin zen.
  • Dibortzioaren legea onartu zuten.
  • Espainia NATOn sartu zen.

4. Aldaketa Ekonomikoak

4.1. 1973ko Munduko Ekonomia Krisia

1973ko petrolioaren krisiak herrialde garatuen ekonomia handitze itxaropenak eraitsi zituen. Espainia ahul zegoen. Ekonomia krisi hori Israelen eta bere bizilagun arabiarren arteko gerraren ostean petrolioaren prezioak izandako igoeragatik gertatu zen. Espainian, 1973. urtetik aurrera prezioak gora eta gora, eta ekonomia hazkundea eten egin zen. Prezioek eta langabezia kopuruak gora egin zuten. Konstituzio aurreko gobernuak ez zuen asmatu Espainiako ekonomiaren desorekari aurre egiten. Hori saihesteko, Moncloako Ituna sinatu zuten 1977ko abenduaren 25ean.

4.2. 1979ko Energia Krisia

Moncloako Itunaren ostean, Espainiako ekonomia apurka egonkortzen hasi zen. Iraken eta Iranen arteko gerra hasi zenean, petrolioaren prezioak gora egin zuen. Gobernuak patronalarekin eta sindikatuekin Enplegurako Hitzarmen Nazionala sinatu arren, susperraldia ez zen gertatu harik eta 80ko hamarkadan birmoldatze sakonak egin ziren arte.

5. Aldaketa Soziokulturalak

5.1. Gizarte Aldaketak

70eko hamarkadan Espainia gizarte aurreratuenen eta industrializatuenen pare jarri zen. Emakumeek jarduera eta lanbide liberaletan euren tartea lortu zuten. Gizartearen betiko ohiturak eta baloreak aldatu egin ziren. Eliza eta gizartea urrundu egin ziren.

5.2. Kultura Aldaketak

Trantsizio garaian, intelektualek, idazleek eta artistek tradizio liberala suspertu zuten. Kultura askea bilakatu zen, inolako zentsurarik gabea; eta artea zein literatura herritarren eskura jarri ziren.

6. Hego Euskal Herriko Trantsizio Garaia

1976an hasi zen Hego Euskal Herriko trantsizioa. Amaiera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzako Autonomia Estatutua onartzearekin (1979) eta Nafarroako Foru Hobekuntzarekin batera eman zen.

6.1. Trantsizio Garaiaren Hasiera

Politikaren esparruan: Kontrako iritziak sortu ziren aurreko sistemaren erreforma politikoaren alde ala erabat etetea erabakitzeko orduan. Etenaren aldeko ideiak egin zuen aurrera.

Gizartean: 1976an eta 1977an, grebak, manifestazioak, atentatuak eta bi gertakaririk bortitzenak izan ziren Hego Euskal Herrian.

6.2. Autonomia Aurreko Prozesua

1977an UCDk irabazi bazuen ere, euskal eta kataluniar nazionalismoen indarra agerian geratu zen; eta, erregimen demokratiko berrian beste esparru instituzional bat diseinatzeko premia ere. Hego Euskal Herriko autonomia prozesuak zailtasun handiak izan zituen. Urrats garrantzitsua 1978an Eusko Kontseilu Nagusia sortu zutenean eman zen.

6.3. 1979ko Hauteskunde Prozesua

Hauteskunde orokorrak deitu ziren 1979ko martxoaren 1erako. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan EAJk irabazi zituen Karlos Garaikoetxea buru zela. Horrek gobernu zentralarekin autonomia estatutua negoziatzeari ekin zion.

6.4. Gernikako Estatutua

Negoziaziorako tartea ireki zen euskal nazionalisten eta UCDko gobernuaren artean, bi arrazoi nagusi zirela medio: batetik, estatutuan EAJk egindako aldarrikapenek konstituzioaren esparrua gainditzen zutelako, eta, bestetik, Suarezen gobernua ez zetorrelako bat printzipio horiekin. 1979ko urriaren 25eko erreferendumean, Gernikako Estatua onartu zuten: % 40k abstentzioa, % 54k baiezkoa, % 5,4k ezezkoa. Gernikako Estatutuak autogobernu maila eta euskal herritarren eskubideak aitortzen zituen.

Entradas relacionadas: