Frankizia, Lizentzia eta Akzio Akordioak: Nazioarteko Estrategiak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,5 KB

FRANKIZIA: Kontratu honen bidez, frankiziatzaileak beste bati produktu edo zerbitzu bat merkaturatzeko eskubidea ematen dio, esparru geografiko zehatz baten barnean eta ordainsari ekonomiko batzuen truke.

Ezaugarriak:

  • Frankiziatua da negozioaren jabea eta, beraz, inbertsioak egiten dituena.
  • Frankiziatzaileak izena, marka, presentazio eta diseinu komun bat ematen die denda frankiziadunei; gainera, know-how eta laguntza teknikoa ematen ditu.
  • Frankiziatuak frankizia horren esklusibitatea du eremu geografiko mugatu batean.
  • Frankiziatuak frankiziatzaileari ordainketa egin behar dizkio.

Hau dela eta, frankizia oso erabilia da nazioarteko merkatuetan banaketa eta merkaturatze sareak ezartzeko.

LIZENTZIA: Kontratu honen bidez, lizentziatzaileak lizentziatuari eskubide mugatu bat ematen dio bere eskubide industrialerako eskubideak erabiltzeko. Patenteak, marka komertzialak, know-how eta informazio teknikoa egongo lirateke. Eskubide honen truke royalty edo kanon bat ordaindu beharko du lizentziatuak. Oso erabilia nazioarte mailan, enpresak ingurune berrien esplotatzearen arriskua ekiditen duelako. Kostua eta arriskua elkarbanatu, teknologiek gero eta babes ahulagoa dutenez lizentzia interesgarria izan daiteke behintzat, merkatua zabaltzeko eta merkatuan teknologia berri bat estandarizatzeko. Baliabide ekonomikoa lor daiteke, arazo legalak dauden merkatuetan sartzeko erabil daiteke.

Abantailak:

  • Teknologia berehala lortu.
  • Arriskua gutxitzen da, lizentzia dena ezaguna eta asegurua delako.
  • Lizentziaren marka eta irudiaren etekinak aprobetxatu.
  • Enpresa asko ikas dezake teknologiaren alorrean lizentziatzaileek eskaintzen duen zerbitzu teknikoaren bitartez.

Eragozpenak:

  • Enpresa lizentziatzailearen menpe dago eta momenturen batean kontratua ez berritzeko arriskua dago.
  • Zenbait kasutan lizentziatzaileak lizentziatua erabil dezake merkatu urrun eta zailetan produktua sartzeko.
  • Askotan teknologia garatuago bat izateak ez dio enpresari eraginkortasun ekonomiko handiago bat ziurtatzen.

AKZIOTAKO AKORDIOAK: Akordio hauek bazkideetako batek behintzat beste enpresaren akzioen eskuratzea suposatzen dute: joint venture, beste enpresa baten proiektu berritzailea laguntzeko arrisku kapitala edo bazkideen interakzioa indartzeko inbertsio minoritarioak.

Entradas relacionadas: