Frantziako erliebea: unitateak eta ezaugarriak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,82 KB
Frantziako erliebea
- FRANTZIA:
- Erliebe unitateak:
- Mendikate zaharrak: Frantziako Erdialdeko Mazizoa, Bosgos (oihanak dira), Iparraldeko Ardenak, Bretainia edo Armorika, Nizako kosta, Kosta Urdina (granitoa kostaraino iristen da).
Mendikate hauen ezaugarrien inguruan, mendikate borobilak eta altuera txikikoak direla esan beharra dago 300 metroko mendikateak baitira, Puy de Sancy mendia izan ezik, izan ere mendikate bolkanikoa denez 1.885 metroko altuera du. Bosgos tartean, Rhin ibaia eta Oihan beltza dago; non Horst eta Graven baten ondorioz sortu zen. Bertako materiala, eskistoa edo granitoa esate baterako, altuera gutxi hartu zuten. Bertako zonaldea basoa da, izeiak eta pagadiak nagusitzen direnak.
Mendikate hauen materialari dagokionez, granito, eskisto eta are gogorrak ikusi ditzakegu, hau da, material gogorra eta zaharra.
- Mendikate Alpetarrak: Pirinioak eta Alpeak dira, eta bere gailurretan granito materiala nagusitzen da.
Pirinioko azpiunitateak: Indarrak oso fuerteak eta handiak izan direnez, azpiko materiala goian agertzen da, baina material hau desplazatua egin da. Hori kontuan hartuta, pre-Pirinio bat dago Iruñeako sakanak osatzen duena.
Alpeetako azpiunitateak: Mendikate plegatuak eta hautsiak dira. Jura mendiak, sedimentatutako material plegatutako mendia 1.500 metro dituena, pre-Alpeak sortzen du. Ondoren Rodano ibaia igarotzen da Suitzako lautada den zonaldean eta gero Alpeak datoz, non Mont Blanc mendia nagusitzen den 4.810 metroko altuerarekin.
- Lautada:
- Ipar lautada: Normandian nagusitzen da, paleozoiko garaian altxatutako lautada. Plegamendu Alpetarraren ondorioz, iparralde itsasoruntz inklinazio eman zion.
- Mendikate zaharrei lotutako lautada: Rhin eta Loira ibai inguruan sortzen dira.
- Hegoaldeko lautada: Itsaso azpian zegoen zonalde bat da; Akitania, Po eta Ebro inguruan. Bertan material sedimentarioak ikusi ditzakegu.
- Bere kabuz sortutako lautada: Pariseko lautada da; Bordeaux-etik hasita, Champagne bitarte Pariseko lautadara iritsi arte. Zonalde guzti hau itsaso azpian zegoen, baina zenozoikoan kontinentearen itxura hartzen joan zen, bertan bestetik gabe materiala finkatzen joan zen gehienetan beste mendietatik etorritako materialak dira, bata bestearen gainean metatzen joan direnak.