Frantziako II. Inperiotik III. Errepublikara

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,08 KB

FRATZIA: II.INPERIOTIK III.ERREPUBLIKARA

Bigarren inperioa (1852-1870)

Luis Napoleon Bonapartek, Napoleon Handiaren ilobak, Frantziako Errepublikako presidente izatea lortu zuen. Gobernua oso autoritario bijurtu zen berehala. Konstituzio berri bat aldarrikatu zuen, plebiszitu batekin. Konstituzioak erabateko botereak ematen zizkion. Hala, Bigarren Inperioa aldarrikatu zuen, eta bere burua Napoleon III.a izendatu. 2 etapa bereizten dira aldi horretan:

Inperio autoritarioa:

Prentsaren zentsura, bilera publikoen kontrola ezarri ziren. Eliza katolikoa bere alde egotea lortu zuen, eta ordena eta agintea defendatu zuten. Gobernatzeko modu horri bonapartismo deritzo.

Inperio liberala:

Oposizioa antolatu egin zen, eta langileen mugimendua indarrez sortu. Napoleon III.ak kontsezio politikoak eta liberalizatzaileak egin behar izan zituen: prensa-askatasuna, grebarako eskubidea…

Napoleon III.a kezkatuta zegoen Prusiaren aurrerapen militarra zela-eta, eta gerra deklaratu zion. Galdu egin zuen Frantziak, eta horrek errepublikaren aldarrikapena azkartu zuen.

ALEMANIAKO BIGARREN REICHA

1871an Alemaniako Bigarren Reicha sortu zen. Bigarren Reicharen sorrerak potentzia indartsu bat sortzea eragin zuen; potentzia horrek Europako botere-oreka aldatu zuen.

Ekonomia-hedapena eta politika-antolaketa

Aduana-batasunak batasun politikoa lortzen lagundu zuten. Tasak kendu, eta merkatu nacional bat sortu zen. Moneda bateratzea falta zen, eta markoa eta Banku Inperiala sortzean lortu zen.

Trenbide-politika funtsezkoa izan zen Alemaniako ekonomia-hazkundean.

Ekonomiak hazkunde handia izan zuen ehungintza- eta siderurgia-industrietan, meatzaritzan eta garraioetan, Alsazia eta Lorrenaren anexioari eta finantza- eta empresa-kontzentrazioko prozesuari esker. Horren ondorioz, Alemania Europako potentzia nagusi bihurtu zen XIX.mendearen amaieran.

Alemaniako politika-sistemak botere handiak eman zizkion enperadoreari. Lau alderdi-politiko nagusi zeuden:

Liberalak, kontserbadoreak, sozialdemokratak eta “zentrum”ak.

Entradas relacionadas: