Frantziako Iraultza: Antzinako Erregimenaren Amaiera (1789-1795)
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,5 KB
Antzinako Erregimena Ezabatzea (1789-1792)
Asanblea Konstituziogileak Konstituzioa idazteaz gain, Antzinako Erregimena desagerraraztea zuen helburu. Horretarako, Eskubide Feudalen Aboliziorako Dekretua atera zuen. Horren bidez, hamarrena eta zenbait pribilegio kendu zituzten, baita askatasun pertsonalak ere. Legeekiko berdintasuna eta jabetza bermatzen ziren.
Bi urtez lan egin eta gero, 1791ko Konstituzioa aldarrikatu zuten.
1791ko Konstituzioaren Ezaugarriak
- Sistema politikoa monarkia parlamentarioa izango zen. Subiranotasun nazionala eta herritarren oinarrizko eskubideak onartzen ziren. Horrekin, monarkiak botere gutxiago zuen.
- Botere banaketa: botere legegilea Asanblea Nazionalaren esku geratzen zen, botere betearazlea erregearengan eta judiziala auzitegietan. Dena dela, erregeak legeei betoa jartzeko eskubidea zuen.
- Asanblea sufragio zentsitarioz hautatuko zen (boto-emaileek 25 urtetik gora izan behar zuten, eta errenta eta ondasun jakin batzuk eduki).
- Administrazioaren deszentralizazioa: Frantzia 83 departamentutan banatuta geratzen zen.
Lorpen hauek nahikoak izan ziren burgesia konforme geratzeko, politikan sartzeko aukera zabalik zutelako. Baina herriak gehiago nahi zuen, aldaketa sakonagoak, hain zuzen ere. Erregeak eta pribilegiatuek ez zituzten aldaketak onartu eta konspiratzen hasi ziren. Horren guztiaren berri izan zutenean, Europako herrialde absolutistek gerra deklaratu zioten Frantziari. Erregea eta bere familia ihes egiten saiatu ziren, baina herriak harrapatu eta preso eraman zituen Parisera.
Herriak Errepublika aldarrikatu zuen.
Errepublika eta Iraultzaren Erradikalizazioa (1792-1794)
Asanblea berri baterako deialdia egin zen: Konbentzio Nazionala, hain zuzen ere. Girondinoak (moderatuak) eta menditarrak (jakobino erradikalak) atera ziren garaile.
Luis XVI.a epaitu eta traizioa leporatuta gilotinan hil zuten. Giroa erradikalizatu zen, eta iraultzaren alde ez zeuden guztiak epaitu eta hiltzen hasi ziren. Garai honi Izualdia deitu zitzaion. Robespierre zegoen agintean; honek diktadore gisa jokatu zuen eta 50.000 pertsona inguru bidali zituen gilotinara. Gehiegikeria horien aurrean babesa galdu zuen, eta bera ere epaitu eta gilotinatu zuten.
1795ean, bost pertsonek osatutako Direktorio bat sortu zuten, Napoleon Bonaparte horietako bat zelarik. Direktorioak herrialdera bakea ekartzea lortu zuen.