Frantziako Iraultza: Asanblea Legegilea eta Konbentzioa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

Asanblea Legegilea (1791-1792)

Garai honetan hainbat arazo nagusitu ziren:

  • Nobleen aurkakotasuna (kanpotik iraultzaren aurka konspiratu zuten).
  • Maria Antonieta Austriakoaren eta erregearen aurkakotasuna.
  • Austria eta Prusiaren kontrako gerra.
  • Talde politiko ezberdinen arteko liskarrak.

Gertaera garrantzitsuak:

  • 1791: Errege-familia ihes egiten saiatu zen (Varennes-eko ihesa).
  • 1792: Asanblea Legegileak Austriari gerra deklaratu zion.

Austriarrek Frantzia inbaditu zuten, eta horrek sans-culottes-en artean matxinada-giroa sortu zuen. Tullerias jauregiari eraso egin zioten eta erregea atxilotu zuten. Herriaren presioaren ondorioz, Konbentzio batek hartu zuen Asanblearen lekua.

Konbentzioa (1792-1795)

Gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez Konbentzio bat eratu zen, 749 diputatuk osatua (gehienak burgesak). Monarkia deuseztatu eta Errepublika ezarri zen.

Talde Politiko Nagusiak

  • Girondinoak: Goi-mailako burgesia (merkatariak eta industrialariak). Federalismoaren eta iraultza gelditzearen aldekoak ziren (eskuinean).
  • Jakobinoak: Erdi-mailako burgesia, erradikalagoak. Sans-culottes-ekin elkartu nahi zuten iraultzaren oinarriak ezartzeko (ezkerrean). Robespierre zen haien buruzagia.
  • Moderatuak: Neutralak.

Girondinoen Konbentzioa (1792-1793)

  • Europako beste herrialdeekin gatazkak izan zituzten.
  • Frantzian gerra zibil bat hasi zen, baserritarrak desengainatuta sentitzen baitziren.
  • Erregea exekutatu zuten.

Arazo hauek guztiek Jakobinoen Konbentzioa hastea eragin zuten, agintari girondinoak exekutatu ondoren.

Jakobinoen Konbentzioa (1793-1794)

Oso etapa erradikala izan zen.

  • 1793: Konstituzio berria idatzi zen (nazioaren burujabetasuna, eskubide eta askatasun askorekin), baina ez zen inoiz aurrera eraman.
  • Helburua: Iraultzarekiko aurkakotasuna ezabatzea. Horretarako, iraultzaren aurkakoak izatearen susmagarri zirenak atxilotu eta hil zituzten.
  • Modu diktatorialean agindu zuten, Robespierre buru zela.

Izuaren Etapa

Pertsona batzuk apaiz, noble edo burges izateagatik soilik atxilotzen zituzten. Erreforma sozial eta ekonomikoak bultzatu ziren eta deskristianizazioa hasi zen:

  • Jaunaren ordez, Arrazoiaren Jainkosa gurtzen zen.
  • Egutegi iraultzailea ezarri zen.

Termidorreko Konbentzioa (1794-1795)

Termidorraren 9an, Robespierren aurkako estatu-kolpea antolatu zen. Robespierre atxilotu eta exekutatu zuten.

  • Agintea burgesia moderatuak (neutralek) hartu zuen.
  • Politika kontserbadorea ezarri zen eta susmagarriak askatu zituzten.
  • 1795eko Konstituzioa: Zentsuaren araberako bozkatzea eta bi ganbera (Bostehunena eta Zaharrena) ezarri ziren.

Entradas relacionadas: