Frantziako Iraultza: Gertaera Nagusiak eta Ondorioak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,95 KB

Frantziako Iraultzaren Hasiera (1789)

1789an, Frantziako burgesiak krisi-egoera baliatu zuen iraultza pizteko. Iraultzaren ondorioz, boterea bereganatu zuen.

Iraultzaren Aurreko Egoera

  • Estamentuzko Gizartea

    Gizarte-eredu horretan, nobleziaren eta kleroaren pribilegioei eusten zitzaien, gainerako biztanleen kontura.

  • Ekonomia Krisia

    Ekonomia krisian zegoen 1780tik, etenik gabe. 1789an krisia areagotu egin zen: oinarrizko produktuen prezioetan zuen eragina, batez ere, ogiaren prezioan.

  • Ogasunaren Defizita

    Krisiaren beste alderdi bat Ogasunaren defizita zen.

  • Politika Krisia

    Politikan ere krisia zegoen. Luis XVI.a erregeak babesa galduz joan zen herriaren eta pribilegiatuen artean.

Asanblea Nazionalaren Eraketa

Uztailean, hirugarren estatuko ordezkariek Asanblea Nazionala eratu zuten, eta Frantzia osoa ordezkatzeko legitimotasuna beraiek soilik zutela adierazi zuten.

Diputatuak pilotalekuan bildu ziren eta zin egin zuten bilduta jarraituko zutela Konstituzio bat idatzi arte. Horregatik, Asanblea Nazionala Asanblea Konstituziogilea bihurtu zen. Erregeak ez zuen beste erremediorik izan, iraultza-egoera hori onartzea baino.

Asanblea Konstituziogilearen Obra (1789-1791)

Asanblea Konstituziogileak erreforma garrantzitsuak ezarri zituen:

  • Parlamentuzko Monarkia

    Politika-erregimena parlamentuzko monarkia zen. Subiranotasun nazionala eta herritarren oinarrizko eskubideak onartzen ziren. Monarkiak jarraitzen zuen, baina botere gutxiago zuen.

  • Botere Banaketa

    Legegilea Asanblea Nazionalaren esku zegoen; botere betearazlea, erregearen eskuetan; eta judiziala, berriz, auzitegiek zuten.

  • Sufragio Zentsitarioa

    Asanblea sufragio zentsitario bidez hautatuko zen: 25 urte izan behar zituzten, eta errenta edo ondasun jakin batzuk.

  • Administrazioaren Deszentralizazioa

    Frantzia 83 departamentutan banatu zen, eta udalek lehen baino garrantzi handiagoa izan zuten.

Konbentzio Girondinoa (1792-1793)

Iraileko hilketak gertatu ziren: sans-culotteek Parisko espetxeei eraso egin eta preso zeuden erlijioso zein aristokratak hil egin zituzten.

Asanblea berri baterako, Konbentzio Nazionalerako, hauteskunde-deialdia egin zen. Asanblea hori girondinoek eta menditarrek kontrolatu zuten.

Girondinoak errepublikano moderatuak ziren, eta menditarrak, jakobino erradikalak.

Menditarrak Robespierrek zuzentzen zituen.

Robespierrek boterea bereganatu zuen, eta konstituzio demokratiko berri bat idatzi zuten.

Robespierrek apurka-apurka babesa galduz joan zen eta Thermidorraren 9ko estatu-kolpea gertatu zen. Ondoren Robespierre epaitu eta exekutatu egin zuten.

Direktorioa eta Iraultzaren Amaiera (1795-1799)

Diktadurarik berriro ez izateko, gobernu moderatua eratu zen. Gobernu horrek beste konstituzio bat idatzi zuen: III. urteko Konstituzioa.

Erregimen liberala ezarri zen. Erregimen moderatua zenez, sufragio zentsitarioko sistema ezarri zuten. Botere betearazlea bost kideko Direktorioa baten esku zegoen.

Vendimaireko matxinada gertatu zen. Napoleon Bonapartek, Parisko goarnizioaren arduradunak, matxinada menderatu zuen. Ekintza horren ondorioz oso ospetsu bihurtu zen, eta Direktorioak, Napoleonen gero eta eragin handiagoaren beldur, Italiara bidali zuen. Italian, Napoleonek Lehen Koalizioa suntsitu zuen. Gero, Europako potentziek Bigarren Koalizioa eratu zuten, eta 1799an, gerra berriro hasi zen.

Napoleonek Brumaireren 18ko estatu-kolpea eman zuen. Napoleonek bere burua kontsul izendatu zuen.

Entradas relacionadas: