Frantziako Iraultza eta Napoleonen Inperioa
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,69 KB
Frantziako Iraultza
Iraultzaren kausak
1789an, Frantzian Luis XVI.a errege absolutista zen agintean, eta estamentu-gizartea zen. Gizarte hartan, nobleziak eta kleroak pribilegio ugari zituzten.
Iraultzaren arrazoiak honako hauek izan ziren:
- Egoera ekonomiko kaskarra.
- Gizarte-talde baten gaizki egona.
- Ilustrazioa: Antzinako Erregimena zalantzan jartzen du arrazoimenaren bitartez.
- Estatu Orokorren bilkura zergak lortzeko.
Iraultzaren prozesua
Estatu Orokorrak 1789ko maiatzean abiatu ziren. Estamentuka bozkatzen zen; ezezkoa jaso ondoren, ordezkariek Asanblea Nazionala aldarrikatzea erabaki zuten. Berehala, matxinadak Frantzia osoan zabaldu ziren. Austriak eta Prusiak Frantziaren aurkako gerrari ekin zioten, iraultza geldiarazteko.
Errepublika
Girondinoek eskubide politikoak eta askatasun ekonomikoa eman zioten burgesiari. Beste matxinada iraultzaile bat hasi zen 1792ko abuztuan. Parisko herritarrek errege-jauregia eraso zuten.
Konbentzioa
Gizonezkoentzako sufragio unibertsala ezarri zuen. Lege sozialak sustatu zituen atzerriko monarkien erasoei aurka egiteko.
Direktorioa
1794. urtearen amaieran, burgesia kontserbadoreak berriro iraultzaren kontrola hartu zuen, jakobinoak boteretik kenduz.
Napoleonen Inperioa
1799an, Napoleon Bonapartek ospe eta izen handia lortua zuen gudu-zelaian, eta aginte indartsuaren beharra aprobetxatu zuen estatu-kolpea jotzeko eta Direktorioa desegiteko. 1802an, kontsul izendatu zuen bere burua, eta azkenik, 1804an, enperadore.
Barne-politika
Napoleonen gobernua autoritarioa izan zen, Frantziako Iraultzaren lorpen nagusiak sendotzea izan zuen xede. Horretarako:
- Gizartean bakea zabaltzea eta barne-gatazkak amaitzea lortu zuen.
- 1801ean, konkordatu bat sinatu zuen Aita Santuarekin; horri esker, elizarekiko harremanak baketsuago bihurtu ziren eta erlijio-gatazkak amaitu ziren.
Beste helburu bat estatua modernizatzea zen, eta horretarako:
- Administrazioa berrantolatu zuen.
- Estatuko hezkuntza-sistema zentralizatua sortu zuen.
- Ogasun publikoa erreformatu eta Frantziako Bankua sortu zuen.
Inperioaren hedapena eta oztopoak
1806. urtera arte, Napoleonen armadak Austria menpean hartu zuen, eta ia Europa osoa bere agintepean izan zuen. Inperioak hainbat oztopori aurre egin behar izan zion:
- 1808an frantziarrak Espainia okupatzen hasi ziren, baina frantziarrek galdu egin zuten.
- 1812an hasitako Errusiaren inbasioa ere porrota izan zen.