Fresaketa-eragiketak: Mugimenduak, Makinak eta Tresnak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,86 KB

Fresaketa-eragiketen hiru mugimendu nagusiak

  • Ebaketa-higidura: Fresak bere ardatzaren inguruan biratzean egiten duen mugimendua da.
  • Aitzinamendu-higidura: Piezaren mugimendu horizontalak sortzen duen higidura da.
  • Sartze-higidura: Fresaren edo piezaren mugimendu bertikalak sortzen duen higidura da.

Fresatzeko makinen sailkapena

Ardatz nagusiaren posizioaren arabera:

  1. Horizontala
  2. Bertikala
  3. Unibertsala

Iraganaldia egiteko moduaren arabera:

  1. Kontsola-fresatzailea
  2. Bankadadun fresatzailea

Makinaren osagaien deskribapena

  • Gorputza: Egitura zurrunak dira eta esfortzu handiak jasan ditzakete. Barrualdean abiarazteko motorra, koipeztaketa eta hozte-sistemen mekanismo gehienak daude.
  • Zubia: Lunetaren euskarria da. Lunetak ardatz fresa-etxeari eusten dio mutur libretik. Linealki mugi daiteke eta, posizio egokira iristen denean, blokeatu egin daiteke.
  • Mahiaren multzoa: Piezari eusteko eta mugitzeko beharrezkoa den egitura.
  • Buru unibertsala: Erremintari orientazio desberdinak emateko osagaia.

Lauketa-angeluen arteko desberdintasunak

Lauketa-lanetan, 90º, 45º eta 60-75º-ko angeluek ezaugarri propioak dituzte:

  • 90º: Lauketa egiteaz gain, beste gainazal batekin eskuairatu behar denean erabiltzen da.
  • 45º: Lauketa-eragiketetarako fresa neutroak dira; indar guztiak oso orekatuta daude eta, horren ondorioz, bibrazio gutxi sortzen dira.
  • 60-75º: Fresek produktibitate ona lortzen dute, ebaketa handiak egin ditzakete eta 45 gradukoek baino indar axial gutxiago sortzen dute. Gainera, 90 gradukoek baino erresistentzia hobea dute.

Fresen hortz-neurria

Fresaren perimetroan dagoen plakatxo kopuruarekin loturik dago; ondoz ondoko plakatxoen bi puntu berdinen arteko distantziari deritzogu.

Hortz-neurri motak:

  • Neurri handiak: Eragiketa ezegonkorrak egiten direnean edo potentzia mugatuko makinekin lan egiten denean erabiltzen da.
  • Neurri normalak: Lan-baldintzak egonkorrak direnean eta produktibitate ona behar denean erabiltzen da.
  • Neurri txikiak: Burdinurtuak mekanizatzeko eta pieza meheak produktibitate handiz mekanizatzeko erabiltzen da.
  • Hortz-neurri diferentziala: Plakatxo guztien arteko distantzia desberdina dela esan nahi du.

Lautzeko prozedura

Lan egokia egiteko, erreminta piezaren zentroarekiko desplazatzen da, makinaren ebaketa-esfortzua minimizatzeko eta ebaketa-denbora laburtzeko.

Entradas relacionadas: