Freuden Garapen Psikosexualaren 5 Faseak eta Nortasuna

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,58 KB

Freuden Garapen Psikosexualaren Faseak

1. Aho Aroa (0-1,5 urte)

Plazer iturria ahoa da. Fase honetan finkatzeak bi nortasun mota sor ditzake helduaroan:

  • Gehiegizko saria jaso badu: Nortasun orala gara dezake, menpekoa eta konformista dena. Ahoaren bidez plazerra lortzen jarraitzeko asmoz, gehiegi jango du, erretzailea izango da edo etengabe hitz egingo du.
  • Eskaerak bete ez badira: Kontrako nortasuna gara dezake, eta, helduaroan, urduritasuna eta hitz egiteko era aldakorra izango ditu.

2. Uzki Aroa (1,5-3 urte)

Gurasoek esfinterren kontrola irakasten diote. Freuden ustez, ipurdia da plazerraren iturria. Umeak plazerra lortzen du kaka egitean, baina hori beti ezin dela lortu ikasi behar du; beraz, behar den lekuan eta unean egiten ikasi beharko du.

Nortasun Anala

Fase honetan finkatzeak bi nortasun mota sortzen ditu:

  • Kontrola eta garbitasuna: Umea esfinterra kontrolatzean, garbia da eta orduak betetzen ditu. Pertsona hori ordenatua eta garbia izango da, gauzak gordetzeko joera izango du, eta dirua garrantzitsua izango zaio.
  • Gurasoen heziketaren kontra: Nortasun burugogorra, arduragabea eta nahasia izan dezake.

3. Aro Falikoa (3-6 urte)

Umeak plazerra genitaletatik lortzen du. Fase honetan sortzen dira Edipo eta Elektra konplexuak:

Edipo Konplexua (Mutilak)

Mutilek amarengana zuzenduko dituzte sexu-bulkadak, eta aitarenganako gorrotoa izango dute. Konplexua konpontzen ez bada, helduaroan, ondorio hauek izan ditzake:

  • Emakumeekin harremanak izateko joera nabarmena erakustea.
  • Emakumea desioa betetzeko erabiltzen den objektu gisa ikustea.

Elektra Konplexua (Neskak)

Neskek ere, lehenengo amarengana zuzenduko dituzte sexu-bulkadak, baina gero aitarengana aldatuko dituzte. Gatazka horri irtenbidea ematen ez bazaio, neskak helduaroan bi nortasun hauetariko bat garatuko du:

  • Gizonak konkistatzen obsesionatzea.
  • Gizonen plazerra eta desioa ez bilatzea.

Bi konplexu horietan, gatazkari irtenbidea emateko, umea bere sexu bera duen gurasoarekin identifikatu behar da.

4. Latentzi Aroa (6 urtetik pubertarora arte)

Sexualitatea “lo” geldituko den latentzia fasea da. Pubertaroa ondo gaindituz gero, gaztea heldua dela esan genezake, eta hurrengo fasera, Aro Genitalera, iritsiko da.

5. Aro Genitala (Pubertarotik aurrera)

Pertsona heldua beste pertsona helduekin sexu- eta maitasun-harreman osasuntsuak izateko gai da.

Entradas relacionadas: