Friedrich Nietzsche: Metafisikaren Kritika eta Supergizakia
Enviado por Aitortxu y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,62 KB
Friedrich Nietzsche: Balio Tradizionalen Kritika
Darwinek landatutako hazia filosofiaren lurrean sustraitu zen, eta Nietzscheren filosofia da hazi horren aurreneko fruitua. Nietzschek (1844-1900) kritika egiten die arrazoian oinarritzen diren balio tradizionalei. Ezbaian jartzen du hizkuntza logikoa, arrazionaltasunaren moldeak gainditzen dituzten edukiak huskeria balira bezala baztertzeko harrokeria duena. Salaketa horren bidez, Mendebaldeko kontzientziaren krisi sakonena eragiten du, eta suntsitu egiten ditu grekoengandik positibismora arte sinesten, eskatzen eta gurtzen zen guztiaren oinarriak.
Bilakaera eta Dualismo Ontologikoa
Darwinen aldaketaren edo eboluzioaren nozio filosofiko nagusia bat dator baztertuta zegoen kontzeptu batekin; hain zuzen, bilakaeraren kontzeptuarekin. Nietzschek kontzeptu hori gogora ekartzen du berriro, kritikatzeko; haren esanetan, filosofiak errudun-bilakaera hartzen du, eta, horren ondorioz, kontzeptu horrek gaitzespena jasotzen du.
Platonengandik datorren tradizio filosofikoaren arabera, ezinezkoa da egia ziurra eta finkoa aurkitzea etengabeko bilakaeran dagoen munduan. Horrela, filosofiak dualismo ontologikoa ezartzen du. Asmatutako munduan (egiazko mundua) ez dago borrokarik, ez minik, ez ziurgabetasunik; mundu hori eraikuntza bat da, eta bere gailurrean Jainkoa dago. Nietzscheren ustez, mundu hori eraikitzea eta sortzea mundu naturaletik ihes egitea da. Jarrera hori bizitzari uko egiten dionarena da; bizi-balioei uko egitea gaixoari dagokio, hots, jarrera dekadentea da.
Metafisikaren Aurkako Borroka eta Naturalismoa
Beraz, dekadentzia morala metafisikaren jatorrian dago. Nietzschek metafisikaren aurka borrokatzen du bere bizitza osoan. Hori egiteko, filosofo honek azalpen naturalistetatik laguntza erabilgarria jasotzen du. Azalpen horiek, Darwinenak kasu, mundua eta gizakia zer diren azaltzeko ez dute inolako izaki transzendentalera jotzen.
Kultura Berria: Supergizakia eta Jainkoaren Heriotza
Bestalde, kultura berriaren oinarriak finkatzen saiatzen da. Kultura hori beren buruaren jabe izan nahi duten gizakiek eraikia da, beren bizitza bizi nahi dutenak, dagoen morala gainditurik:
- Supergizakia: Jainkorik gabe bizitzeko gai den izakia.
- Jainkoa hilik dago: Balio tradizionalen amaiera.
Nietzschek erreala dena interpretatzeko plano esanguratsu berri bat sortzen du; bere dimentsio kritikoa egoera positibo horren araberakoa da.