Froga paleontologikoak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB
XX. Mendearen hasierara arte, ideia fixistak ziren nagusi: kontinenteak beti egon dira finko, gaur egun duten kokapen berean.
1912an Alfred Wegener metereologoak Kontinenteen jitoaren hipotesiak plazaratu zituen:
Duela 300 milioi urte kontinente guztiak Pangea izeneko superkontinente batean elkartuta zeuden.
Pangea pixkanaka zatitzen hasi eta zatiak elkarrengandik aldenduz gaur eguneko kontinenteak sortu ziren.
Hau azaltzeko hainbat froga aurkeztu zituen, baina ezin izan zuen azaldu zer indarrek bultzatzen zituen kontinenteak (artean Plaken Tektonika ezagutzen ez zelako).
Froga geografikoak: kontinenteak puzzle baten moduan ahokatzen dira.
Froga paleoklimatikoak: Duela 300 milio urteko glazio baten aztarnen banaketa.
Froga paleontologikoak: antzeko animalia eta landareen fosilen aztarnen banaketa.