Fronte Popularraren Programa (1936): Ezkerraren Batasuna

Enviado por Aitortxu y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB

Fronte Popularraren Programa (1936-01-16)

1936ko urtarrilaren 16an idatzitako testu honek ezkerreko alderdien arteko koalizio bati buruz dihardu, urte horretako hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko adostutako zenbait alderdi adierazten baititu. Maila nagusiko testu bat da, El Socialista aldizkarian argitaratua, Madrilen. Adierazpen politiko bat da, juridikoa dela ere esan daiteke, izan ere, Fronte Popularraren ezkerreko alderdien koalizioaren oinarriak finkatzen ditu. Espainiako gizarte osoari zuzendutako testua da, haien programa aurkezten baitute 1936ko otsailean egingo ziren hauteskundeetarako.

Koalizioaren Helburua eta Programa

Testuan agertzen den ideia nagusia koalizioan aurkezten diren partidu politikoek adierazi nahi dutena da: ezkerraren batasuna, Errepublika eskuindarren gobernutik salbatzeko egindako batasuna, alegia. Planteamendu horretan, garbi utzi nahi dute nola parte-hartzaile guztien ideietatik abiaturik, adostasun minimo batzuetara iritsi diren eta nahiko moderatua den programa bat aurkezten duten, ahalik eta sentsibilitate gehiengora iristeko.

Adostutako Proposamen Nagusiak

Testuan agertzen diren adostutako proposamenak hauek dira:

  • Aurreko gobernu eskuindarrak eten ez, baina indarrik gabe utzitako 1931ko Konstituzioa berriz ere indartzea.
  • 1933tik aurrera eta eskuineko gobernuak ezarritako arrazoiengatik (lan, ideologia ala politika) kartzelatutako preso guztientzat amnistia ematea.
Erreforma Errepublikanoen Berreskurapena

Errepublikaren lehen gobernuak hasitako eta eskuineko gobernuak etendako erreformak berreskuratzea:

  • Nekazal-legea.
  • Industria eta enpresa ala lan arloko erreformak.
  • Espainiako Bankuaren funtzionamenduaren ingurukoak, etab.

Azkenik, zeharka agertzen bada ere, nabarmena da partiduen artean eginiko esfortzua agerian utzi nahi dutela, adostasunetara iristeko eta elkarrekin aurkezteko.

Testuinguru Historikoa

Testu hau Bigarren Errepublikaren azkeneko urtean idatzi zen. 1936ko hauteskundeak kontuan hartuta plazaratu zen, propaganda elektoral gisa. Hauteskundeak otsailean izan ziren; haietan Fronte Popularra atera zen garaile, gobernatzeko behar zuten gehiengoa lortuz. Garai hartan Europa osoan zehar egoera gaitzesgarria zen; muturreko ideologiak loratzen hasiak ziren, esate baterako, Errusiar komunistak eta Alemania eta Italiako faxismoa. Hauteskundeen aurreko urteetan ezkerreko gobernu bat eta CEDA eskuineko partiduen konglomeratuak izan dira gobernuan. Errepublika 1931n hasi eta 1936an amaitu zen, altxamendu militarrarekin (banda nazionalekoen aldeko altxamendua).

Entradas relacionadas: