Frustrazioa, Gatazkak eta Defentsa Mekanismoak: Gida Psikologikoa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB
Frustrazioa, Gatazkak eta Defentsa Mekanismoak
Frustrazioa:
Frustrazioa emozio-esperientzia desatsegina da, tristura, etsipena eta amorrua eragiten ditu. Oztopo fisikoak, urritasun fisiko edo psikologikoak, indargarria atzeratzea, indargarria azkentzea eta gatazkak izan daitezke frustrazioaren zergatiak.
Gatazkak (Kurt Lewin):
- Erakarpen-erakarpen gatazka: Bateraezinak diren bi helburu.
- Saiheste-saiheste gatazka: Ezesgarriak diren bi alternatiba.
- Erakarpen-saiheste gatazka: Alderdi positiboak eta negatiboak dituen helburua.
- Erakarpen-saiheste gatazka bikoitza: Balentzia positiboa eta negatiboa duten bi helbururen aurrean egotea.
Ni-aren Defentsa Mekanismoak:
- Isolamendu afektiboa: Gatazka saihesten da ideiak afektuetatik bereiziz.
- Konpentsazioa: Ahulezia bati aurre egiten zaio beste zerbaitetan nabarmenduz.
- Desplazamendua: Etsai-sentimenduak emozio horiek sorrarazi ez zituzten pertsona edo objektuekin deskargatzea.
- Identifikazioa: Maite edo miresten den pertsona baten irudia eta jokabidea barneratzea.
- Fantasia: Irudimenaren bidez erdiestea errealitatean lortu ezin duguna.
- Erreakziozko eraketa: Benetakoen aurkakoak diren sentimenduak erakustea.
- Ukapena: Desatseginak diren errealitateak ukatu egiten dira.
- Proiekzioa: Gure akatsak edo pentsamenduak beste batzuei leporatzea.
- Arrazionalizazioa: Onartezinak liratekeen asmoei logikoki edo etikoki onargarriak diren azalpenak ematea.
- Erregresioa: Antsietate edo estres egoera baten aurrean garapenaren aurreko fase batera itzuli egiten da.
- Errepresioa: Arriskutsuak edo mingarriak diren pentsamendu edo sentimenduak blokeatzea.
- Sublimazioa: Bulkada bat onartezina den objektutik onargarria den beste batera aldatzea.
Herri Psikologia:
Gertaera bat behatzen dugu, gero esanahi bat eransten diogu eta garun-kortexean emozio esperientzia bat ematen da, gure gorputzean erantzun erreflexuak eraginez.
Teoria Emozionalak:
- W. James-Lange: Lehenengo aldaketa fisiologikoak gertatzen dira, gero horien seinaleak gure kortexera iritsi eta orduan ematen da emozioa.
- W. Cannon-P. Bard: Emozioak aktibazio fisiologiko batean datza. Aktibazio fisiologikoa eta emozio-espresioa aldiberekoak dira. Gizabanakoak ez dira beti gai barne aldaketak hautemateko eta hala ere, emozio-esperientziak dituzte.
- S. Schachter-en teoria kognitiboa: Emozio egoera 2 faktoreren menpe dago: aktibazio fisiologikoa eta egoeraz egiten den interpretazio kognitiboa. Bizitako aldaketak interpretatzeko gai ez izan arte ez duzu sentituko benetako emozio bat.