Gabonetako Ikuskizuna: Euskal Antzerkiaren Sorrera
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,67 KB
Egilea: Pablo Ignacio de Barrutia
"Gabonetako ikuskizuna" Hegoaldeko lehen antzerkia da, Gabonetan Arrasaten antzezteko idatzia. Arestik aztertu ondoren, oso interesgarritzat jo izan da, denboran lehena baita. Pablo Ignacio de Barrutia aramaioarrak, Arrasaten 1711-1752 bitartean eskribau lanetan jardun zuenak, izenpetzen du eskuizkribua. Barrutiaren lantzat jotzen da datu falta dela eta.
2.1. Obraren kokapena
Erdi Aroko, Errenazimentuko eta Barrokoko Europako Mendebaldeko antzerki erlijiosoen testuinguruan aztertu behar dugu. Lehen euskal teatro idatzia da, balio apartak dituelako, nahiz eta inguruko herrietan egiten zirenen antzekoa izan. J. A. Lakarrak teatro erlijioso erromanikoari buruzko azterketa egin ondoren, obra mota berekoa dela ondorioztatu zuen, arrazoi hauengatik:
- Antzezteko okasioa: Teatro erromanikoak bi aro nagusi ditu: Gabonak eta Aste Santua. Gabonak dira antzerki honen garaia.
- Bertsoen kopurua: 200-300etik 1.200 bertsora bitartekoak izaten dira; obra hau 513 bertsorekin neurri horien barruan sartzen da.
- Xedea: Gizona hobetzea eta salbatzea zen antzerki erlijioso horien helburua. Horretarako, barrea eta seriotasuna nahasirik datoz, Barrutiaren lanean bezala.
- Deabrua: Egoera komikoan azaltzen da.
- Pertsonaiak: Gabonetako edozein autotan agertu ohi direnak: Maria, Jose, Aingeruak, Luzifer eta Belengo biztanleak. Horien tratamendua tradizionala da.
Lakarrak dio tradizio erromanikoan kokatzeak ez diola meriturik kentzen; inguruko antzerkiekin konparatuz, hobeto ikusten da Barrutiaren eta bere antzerkiaren berritasuna, adibidez: barregarriaren paper estelarra, Belengo ostatuko eszena, artzainen elementu folklorikoak, eta fikzio eszenikoaren eta errealitatearen nahastea.
2.3. Berezitasun azpimarragarrienak
- Asmo didaktikoa eta komikoa: Obraren batasuna ematen duen lotura da. Elementu hau barregarria da eta ekintzaren motor eta ardatza bihurtzen da.
- Espazioa eta denbora: Barrutiak ez ditu arau horiek zaintzen. Bi garai aurkitzen ditugu obran: Jesusen jaiotza eta XVIII. mendearen hasiera. Anakronismo honek inkultura adierazten du antzerki klasiko eta neoklasikoaren ikuspegitik.
- Espazioaren araua: Ez da errespetatzen. Akzioa toki askotan gertatzen da: Nazaret, Belen, Arrasate... Nahasketen helburua irakaskuntza atsegina egitea izan daiteke, Arrasateko pertsonaiekin jokatuz ikusleen arreta pizteko. Barregileak, Arrasateko mozkor batek, zeregin berezia du Gabonetako Ikuskizunean.
-an.