Gaitasun Fisikoak: Erresistentzia, Malgutasuna eta Abiadura

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,63 KB

Erresistentzia: Definizioa eta Motak

Lan bat denbora luzez mantentzen uzten digun gaitasuna da.

Erresistentzia Motak

  • Erresistentzia Anaerobikoa: Lan gogor bat, denbora luzez iraun ezin dena (adibidez, 400 metroko lasterketa).
  • Erresistentzia Aerobikoa: Lan txiki edo ertaina, denbora luzez iraun dezakeena (adibidez, maratoi bat).

Erresistentzia Garatzeko Entrenamendu Sistemak

Lan Jarraia

  • Lasterketa Jarraia: Denbora luzez, erritmo berdintsuarekin.
  • Fartleck: Korrika egitean, erritmo eta intentsitate desberdinak tartekatuz.
  • Entrenamendu Osoa: Ibilbide bat korrika, non noizbehinka ariketa desberdinak egiteko gelditu egiten den.
  • Aerobik: Ariketa desberdinak modu jarraituan.

Lan Tartekatua

Lana zatitu eta atsedenak tartekatu.

  • Interval Training: Distantzia zehatz bat hartu eta zenbaitetan errepikatu.
  • Zirkuitu Lana: Gihartze ariketa desberdinak hartu eta lana eta atsedena tartekatzen joan.

Malgutasuna: Definizioa eta Osagaiak

Gorputzeko atal desberdinak modu zabalean mugitzeko aukera ematen digun gaitasuna da.

Malgutasun Osagaiak

  • Artikulazioaren Malgutasuna: Bi hezurrez osatutako artikulazioa; mugimendu zabalak egiteko gaitasuna.
  • Giharraren Luzapen Gaitasuna: Giharrak estiratzeko duen gaitasuna.

Malgutasuna Garatzeko Entrenamendu Sistemak

Mugikortasun Dinamikoa

  • Gorputzaren inertzia mugimenduak erabiliz luzatzeko.
  • Mugimenduak modu lasaian egin behar dira.

Stretching (Luzaketa Estatikoa)

  • Giharraren luzaketa lasai bat.
  • Tentsioa nabaritzen den puntuan mantendu 10-30 segunduz.
  • Gorputza erlaxatua eta arnasketa lasaia mantendu.

Lagundutako Malgutasuna

Aurrekoaren antzera, baina beste pertsona batek lagunduta.

L.N.P. (Luzaketa Neuromuskular Propiozeptiboa)

Giharraren kontrakzio eta erlaxazio luzaketa lana tartekatu.

Lau Pausoak
  1. Lagunak lagundutako 5 segunduko luzapen bat egiten da.
  2. Lagunak egiten duen indarraren aurkako indarra egin 5 segunduz.
  3. Ondoren, erlaxatu.
  4. Lagunak berriz ere luzatzen lagundu.

Abiadura: Definizioa eta Motak

Mugimendu bat ahalik eta denbora laburrenean egitea ahalbidetzen digun gaitasuna da.

Abiadura Motak

  • Erreakzio Abiadura: Estimulu zehatz baten aurrean erreakzionatzeko gaitasuna (adibidez, 100 metroko lasterketa bateko irteera).
  • Keinu Abiadura: Mugimendu zehatz bat egiteari deritzo (adibidez, teniseko sakea).
  • Translazio Abiadura: Ahalik eta abiadura azkarrenean desplazatzeari: oinez, korrika, igerian edo bizikleta gainean.

Abiadura Garatzeko Entrenamendu Sistemak

Erreakzio Ariketak

  • Estimulu Finkoen Aurrean: Posizio desberdinetatik eta estimulu desberdinari erantzunez irteerak egitea.
  • Estimulu Aldakorren Aurrean: Estimulu desberdinen artean egokia aukeratu eta dagokion erantzuna hautatzea.

Lasterketa Motzak

Tarte laburrak ahalik eta azkarren egin. Ariketa batetik bestera atseden hartu.

Lasterketa Teknika

Helburua maiztasuna eta anplitudea hobetzea da (bankuak eta uztaiak erabiliz).

Superabiadura

Norberaren gaitasunaren arabera baino abiadura altuagoak hartzea (adibidez, aldapak jaitsiz).

Entradas relacionadas: