Gaitasun Handiko Umeentzako Hezkuntza Erantzuna
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB
Helburuak
· Euren abileziak eta gaitasunak garatzeko erraztasuna eman
· Motibazioa potentziatu, aspertze horretatik aldenduz
· Aberastuko dituzten ikasketak sustatu euren interesetara lotutakoak
· Kontextu bero bat sustatu, lan egiteaz aparte disfrutatzeko eta ondo pasatzeko leku bat.
· Hezkuntza erantzun iraunkorrak planteatu; metologikoak, antolakuntzazkoak eta kurrikularrak.
· Ikaskuntza sakonak sustatu, ikuspuntu kritikoa, praktikoa eta etikoa bultzatuz
· Garapenean familiaren inplikazioa erraztu.
Hezkuntza Estrategiak
1- Hezkuntza neurri orokorrak
2- Hezkuntza neurri zehatzak:
· Eskolatze-aldia malgutzea edo bizkortzea: eskolatuta dagoen ikasturteko helburuak beteta dituenean ematen da.
· Curriculuma zabaltzeko egokitzapena: arlo jakin batzuetan duen errendimendua apartekoa denean hartzen da neurri hau.
· Curriculuma aberastu: irakaskuntza pertsonalizatzean datza, programa ikasle bakoitzaren ezaugarrietara moldatuz.
Hezkuntza Eredu Indibidualak
· Hezkuntzaren indibidualizazioa: Ikasketa prozesua irakasleak kudeatzeko gailua da, erritmoa, gaiak, materialak, egiten diren ekintzak eta esperientzien sakontasuna ikasle bakoitzari moldatuz. Moldaketa hauek aurretiaz eginiko ebaluazio baten oinarrituko da.
· Curriculumaren egokitzapena: zeregin zaila. Irakaslearen rola oso garrantzitsua bada ere instituzioen oniritzia behar da, ikastolak baieztatu behar du (programa dokumentuetan) eta irakasle-talde osoak egin beharreko zeregina da (garapena eta aplikazioa).
· Irakasleentzako orientazioak: detekzioa arindu, ez saiatu dakitena behin eta berriro errepikatzen ibiltzea. Euren interesean zentratzen dena sustatu eta denboraren erabilera malgutu. Helburuak eurek pentsatze eta autoebaluazioa sustatu.
Gaitasunetan Oinarritutako Eredua
Adimen anizkoitzen eredua (Gardner, 1984)
· Adimena elementu bakar eta estatiko baten modura hartzen duten ikuspegiak baztertzen ditu.
· Bi faktore berritzaile sortzen ditu: Pertsona barruko eta pertsona arteko adimena eta, kulturaren eta ingurunearekin zerikusia duten adimen garapenak. Bizitzako gorabeheren eta kulturaren arabera aldatzen den ahalmen bat da adimena
· “Beste adimen batzuk” sartzeko aukera hausnartzen ari da. Adimen Existentziala, gizakiak hainbat gairi buruz dituen zalantzak argitzen saiatuko litzatekeena (heriotzaren eta bizitzaren zentzua, kosmosean dugun lekua, etab.) Adimen Pedagogikoa, ezagutza batzuk edo trebetasun bat irakasteko gaitasunarekin lotua.