Gaixotasunak: Sintomak, Kausak eta Tratamenduak
Clasificado en Diseño e Ingeniería
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,17 KB
Aho-Hortzetako Gaixotasunak
Txantxarra
- Kausak: Ahoan bizi diren bakterioek eraginda. Bakterioak elikagai-hondarrez elikatzen dira.
- Sintomak: Hortz-esmaltea ahuldu egiten da eta zulo txikiak agertzen dira hortzetan.
- Tratamendua: Hortzak ondo garbitzea, hortzetako pasta erabiltzea, higiene egokia mantentzea.
Urdail eta Hesteetako Gaixotasunak
Ultzera Peptikoa
- Kausak: Alkohola, botikak, tabakoa, janari gogorrak, estresa.
- Sintomak: Min abdominalak, azidotasuna, digestio txarra.
- Tratamendua: Aipatutako kausak kontrolatzea.
Gastroenteritisa
- Kausak: Urdaileko edo hesteetako hantura, kutsatutako elikagaiak hartzea.
- Sintomak: Oka egitea, beherakoa, sukarra, sabeleko eta buruko mina.
- Tratamendua: Likidoak eta elikagai garbikiak hartzea, sintomak kontrolatzea.
Apendizitisa
- Kausak: Apendizea handitu egiten da.
- Sintomak: Apendizea zulatu eta infektatu egiten da.
- Tratamendua: Ebakuntza egin eta apendizea kentzea.
Idorreria
- Kausak: Heste lodiak ur gehiegi xurgatzen du. Estresak, landare-jatorriko zuntz gutxik eta botikek eragin dezakete.
- Sintomak: Gorotz lehorrak eta gogorrak sortzen dira.
- Tratamendua: Zuntza hartu, ez estresatu eta botika jakin batzuk ez hartzea.
Hepatitisa
- Kausak: Gibelaren hantura da. Birus batek, substantzia toxikoek, zenbait botikak eta alkoholak eraginda.
- Sintomak: Azala horitu, gibeleko minak.
- Tratamendua: Botikak, sendagaiak.
Arnasbideetako Gaixotasunak
Asma
- Kausak: Bronkioak itxi egiten dira mukosaren hanturagatik.
- Sintomak: Oxigeno eskasa, arnasa hartzeko ezintasuna.
- Tratamendua: Bronkio-dilatatzaileak erabiltzea, gela aireztatzea.
Errinitis Alergikoa
- Kausak: Sudurreko mukosaren hantura, alergeno batek eraginda.
- Sintomak: Doministikuak, kongestioa, mukiak, eztula.
- Tratamendua: Antihistaminikoak hartzea, higiene-neurriak hartzea.
Faringitisa
- Kausak: Faringearen hantura, mikroorganismoek infektatuta.
- Sintomak: Sukarra, mina, mukia, eztula.
- Tratamendua: Bakterioek eraginda, antibiotikoak hartzea. Sintomak kontrolatzeko botikak hartzea.
Pneumonia
- Kausak: Albeoloen hantura, bakterioek eraginda.
- Sintomak: Arnasteko arazoak, sukarra, eztula.
- Tratamendua: Antibiotikoak hartzea.
Gripea
- Kausak: Birusek eragindako arnasbideen infekzioa.
- Sintomak: Sudurra estaltzea, doministikuak, eztula.
- Tratamendua: Sintomak kontrolatzeko botikak hartzea.
Bronkitisa
- Kausak: Bronkio-mukosen hanturazko gaixotasuna.
- Sintomak: Arnasteko zailtasunak, eztula, muki berde-horiak.
- Tratamendua: Bakterioek eraginda, antibiotikoak hartzea. Birusek eraginda, sintomak kontrolatzeko botikak hartzea.
Biriketako Minbizia
- Kausak: Bronkioetan edo biriketan tumore bat sortzen da, zelulen gehiegizko ugalketagatik. Tabakoaren kontsumoa da eragile nagusietako bat.
- Sintomak: Arnasa hartzeko zailtasuna.
- Tratamendua: Ebakuntza, kimioterapia, erradioterapia.
Birika Enfizema
- Kausak: Albeoloen paretak deusezten dira. Tabakoa kontsumitzeak eta kutsadurak eragiten dute.
- Sintomak: Arnasketa-funtzioa murrizten da.
- Tratamendua: Tabakorik ez erretzea.