Ganbio Letra: Osagabetasuna, Onarpena eta Endosua
Clasificado en Informática
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,34 KB
Letra Osagabea eta Zurian Dagoen Letra
Letraren elementu batzuk letra jaulkitzen denean ez agertzea posible da, baina guztiz derrigorrezkoa da ganbio letra guztiz osatuta egotea mugaegun unean. Beraz, letra osagabea gera daiteke jaulkitzen den momentuan; hala ere, mugaegunean derrigorrez guztiz osatuta egon behar da baliodun dokumentua izateko.
Zurian Dagoen Letra
Zurian dauden letrak ere onartzen dira, hala ere, mugaeguna baino lehen bete behar dira. Epaiketetan, guztiz osatuta dagoenean bakarrik izango du balioa.
Ganbio letrak lehenengo adierazpenaz gain, beste adierazpen ganbiario batzuk ditu, adibidez, endosua. Endosua dokumentuaren atzean egiten den deklarazioa da.
Beraz, hasierako adierazpenez gain, beste adierazpen batzuk agertzen dira:
- Onarpena
- Endosua
- Abala
Ganbio Letraren Onarpena
Aitorpen formala da. Onartzaileak (igorpenduak) ganbio letra ordaintzea bere gain hartzen du. Onartzeak ganbio letraren kreditu izaera indartzen du. Onarpenaren ondoren baino ez du onartzaileak lotura edo eginbehar ganbiariorik.
Onarpenaren Betekizunak
- Onarpena ganbio letran agertu behar da onartzailearen sinaduraren bitartez.
- Adierazpen hau ezin da baldintzatuta egon, nahiz eta diru kopuru batera mugatu daitekeen.
- Beste baldintzarik badaude, ezeztatu egiten dira, hau da, ez dute balio.
Ondorioak
Onartzaileak egindako onarpenarekin zordun printzipal eta zuzena bilakatzen da. Onartzaileak ganbio letra duen bitartean onarpena dokumentuan adierazi beharko luke, eta ondoren ezeztatu egingo balu, ez-onartu bezala hartzen da. Onartzaileak egindako ordainketak beste behartu guztiak askatzen ditu.
Ganbio Letraren Endosua
Endosua hartzaileak egiten duen adierazpena da, eta horren ondorioz, titulartasunaren eskualdaketa dakar. Endosuaren bitartez, hartzaileak berak adierazitako beste pertsona bati ordainketa egitea agintzen du.
Endosuaren Elementuak
Endosuarekin 2 elementu agertzen dira:
- Endosatzailea: Lehen eskubidearen jabea zena.
- Endosu Hartzailea: Eskubidea jasotzen duen pertsona berria.
Endosua ganbio letraren atzekaldeko erdialdean egin beharreko adierazpena da.
Endosu Motak
Endosu Osoa
Honen bitartez ganbio letraren jabegoa eskualdatzen da, baita eskubide ekonomiko guztiak ere.
- Ondorioak: Endosu hartzaileak kobratzeko eskubidea du ganbio letra edukitzeagatik.
- Jabetza eskualdatzen da, baina eskualdaketa materialki ere egin behar zaio hartzaile berriari.
- Endosatzailearen sinaduraz beste behartu bat barneratzen da ganbio letran, ganbio letraren bermea indartuz.
Endosu Mugatua
Kasu honetan ez da jabego edo titulartasun osoa eskualdatzen. Bi modu daude:
- Ahalduntzerako Endosua: Ez da ganbio letraren jabegoa eskualdatzen. Endosu hartzaileak kobratu bakarrik ahal du, eta soilik endosatzailearen izenean.
- Berme Endosua: Fidantza edo garantia moduan ematen dio ganbio letraren hartzaileak endosu hartzaileari, baina lehenagoko titularra mantentzen da. Horien arteko kreditu hori mugaegunaren aurretik amaitzen bada, berriro eta alderantziz endosatu beharko dute.