Garapen Ekonomiko Modernoaren Historia: Iraultza Industrialetik Globalizaziora

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,64 KB

I. Hazkunde Ekonomiko Modernoaren Garaia: XIX. mendean, mundua hiru zatitan banatzen zen diru-sarreren arabera: altuak (1.300 milioi biztanle), ertainak (4.900 milioi) eta baxuak (800 milioi). Egoera hau duela bi mende ez zen existitzen. 1750ean, Industria Iraultza eta hazkunde ekonomiko modernoa hasi baino lehen, mundu osoa antzekoa zen, pobrea. Bizirauteko oinarria nekazaritza zen. Industria Iraultzarekin, zenbait herrialdek BPG per capita hazkunde sostengatua izan zuten, ondorioz: biztanleria landa-eremutik hirietara mugitu zen, nekazaritza produktiboagoa bihurtu zen eta industria modernoa sortu zen, teknologia berrietan oinarrituta. Hazkunde ekonomiko modernoa berria da historian, lehen ez baitzegoen garapen ekonomiko sostengatuaren ideiarik. 1800 urtera arte, produkzio mundiala ez zen ia aldatu. 1750etik aurrera, ekonomia etengabe hazi da, nahiz eta erritmo ezberdinean. Keynes-ek bi arrazoi eman zituen geldialdi hori azaltzeko: hobekuntza teknikoen falta eta kapitala pilatzeko ezintasuna. Teknologia ezinbestekoa da epe luzerako garapenerako. BPG mundiala eta biztanleria ere garrantzitsuak dira: XVIII. mendetik aurrera, biztanleria handitzen hasi zen, elikagai gehiago ekoizteko aukera zegoelako. Pertsonako produktibitatea asko handitu zen Industria Iraultzan.

II. Industria Iraultza Ingalaterran: Industria Iraultza XVIII. mendearen erdialdean Ingalaterran hasi zen, faktoreen konbinaketa baten ondorioz. Nekazaritza ekonomiaren oinarri izateari utzi zion. Teknologia berriek (lurrun-makina, mekanizazioa, burdinaren produkzioa) garrantzi handia izan zuten. Landa-eremuak produkzioa handitu behar izan zuen langileak elikatzeko, eta elikagaiak hirietara garraiatu. Portu eta itsas-bide berriek lehengaiak esportatzen zituzten; horniketa-kate globala garatzen hasi zen, merkatu konplexuagoak sortuz (aseguruak, finantzak...). Holandako berrikuntza sozial eta teknikoei esker, Ingalaterrak aldaketak izan zitu: nekazaritza-produktibitatea, urbanizazioa eta merkataritza handitu egin ziren. Jabetza eskubideak konplexuagoak bihurtu ziren (patenteak...). Iraultza Zientifikoak (Galileo, Newton) eragin handia izan zuen. Lurrun-makinak garrantzi handia izan zuen, eta Watt-ek hobetu zuen 1776an. Ikatza eta burdina erraz garraiatzen ziren. Adam Smithek (The Wealth of Nations, 1776) "Esku Ikusezinaren" ideia garatu zuen: norbanakoen interes pribatuak produktibitatearen hazkundea ekar dezake. Karl Marxek industrializazioa kritikatu zuen.

III. Aldaketa Teknologikoaren Ziklo Handiak: Simon Kuznets-ek "hazkunde ekonomiko modernoaren garaia" deitu zion. Hazkunde ekonomikoa BPG per capita hazkunde sostengatua da. BPG per capita 200 urtez hazi da, baina herrialde batzuk ez dira dinamika honetan sartu. Bi hazkunde mota daude: lider teknologikoena (Ingalaterra, Alemania, AEB) eta atzeratuena. Liderrek berrikuntzak sortzen dituzte, eta hauek aurrerapen gehiago ekartzen dituzte ("hazkunde endogenoa"). Herrialde atzeratuek liderren teknologiak kopiatzen dituzte ("hazkunde konpentsatorioa"). Hazkunde konpentsatorioa azkarragoa da (%5-10 urtean). Berrikuntzek ziklo teknologikoak sortzen dituzte. Kondratiev-ek 5 ziklo bereizi zituen: 1. Lurrun-makina. 2. Trenbidea eta altzairua. 3. Elektrizitatea eta produktu kimikoak. 4. Automobila eta petrokimika. 5. Informazioaren teknologia. Gaur egungo zikloa iraganeko berrikuntzetan oinarritzen da. Hurrengoa teknologi jasangarriena izan beharko litzateke.

IV. Hazkunde Ekonomikoaren Hedapena: AEB lider teknologikoa da 1820tik. Bi mendetan %1,7ko hazkundea izan du. 1820an, BPG per capita 2.000 dolarrekoa zen; 2014an, 52.000 dolarrekoa. Hazkunde ekonomikoak beste dimentsio bat ere badu: herrialdeen arteko distantzia murriztea. Batzuek ez dituzte oraindik berrikuntzen onurak jaso. Hedapenean laguntzen duen faktorea herrialde garatuekiko hurbiltasuna da. Nekazaritza-baldintza onak izatea ere garrantzitsua da, baita iturri energetiko propioak izatea ere. Osasunerako ingurune ona eta politika egonkorra ere beharrezkoak dira.

Hazkunde Konpentsatorioaren Eredu Historikoak: Muturreko pobreziaren ataria 2.000 dolarreko BPG per capita da. Britainia Handia izan zen lehena atari hori gainditzen, 1820an. Europan, hazkundea kontinente osora hedatu zen XIX. mendean. Koloniek independentzia lortu behar izan zuten hezkuntzan eta azpiegituretan inbertitzeko. Europatik kanpoko lehen jauzia AEB eta Australian izan zen, 1860an. 1900ean, Argentina, Uruguay, Txile eta Japonia hazkunde ekonomiko modernoa lortu zuten. Gainerakoek 1950era arte itxain behar izan zuten.

V. Garapen Ekonomikoa II. Mundu Gerra Ostean: Globalizazioaren Hasiera: XX. mendearen hasieran, bizi-kalitatea hobetzen ari zen. Mundua aberats-pobre ezberdintasunek definitzen zuten. Merkatu global bat sortu zen. I. Mundu Gerrak, Iraultza Boltxebikeak eta gripe pandemiak krisia ekarri zuten. 30eko hamarkadako krisiak polarizazioa ekarri zuen. II. Mundu Gerraren ondoren, teknologiak aurrera egin zuen. Mundua hiru zatitan banatzen zen: 1. "Lehen mundua" (AEB, Europa, Japonia). 2. "Bigarren mundua" (Sobietar Batasuna, Txina). 3. "Hirugarren mundua" (koloniak). "Laugarren mundua" ere sortu zen, herrialde pobreenekin. Batzuek "industrializazio berantiarra" izan zuten. Tigre Asiatikoak (Hego Korea, Taiwan, Hong Kong, Singapur) hazkunde konpentsatorioa erabili zuten lehenak izan ziren. Globalizazioa II. Mundu Gerraren ondoren hasi zen. Aurrerapenak izan ziren teknologian eta garraioan. TIC-ek produkzio-sistema globalak ahalbidetu zituzten. Japonia liderra izan zen. Txina "munduko tailerra" bihurtu zen. Badaude oraindik hazkunde ekonomiko modernoa bizi ez duten herrialdeak, isolatuak daudelako.

Entradas relacionadas: