Garapen etapak piaget

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,07 KB

Afektibitatea 

Teoria eta autore asko. 

Afektibitatearen gizakiak izaten dituen eta atseginak edo desatseginak izan daitezkeen afektu-egoera edo emozio guztiak biltzen dira. 

Gizakiak bere buruarenganako, inguru fisikoarekiko eta, batez ere, gizarte-inguruarekiko (hurbilen dituen pertsonenganako, bereziki) bizi eta adierazten dituen afektu-egoerak dira. 

Teoria desberdinak:

  • Psikoanalisia: afektibitatea eta nortasuna lotu egiten ditu

  • Beste zenbait ikertzailerentzat, afektibitatea ez da nortasuna zehazten duen alderdi bakarra, nortasun hori eratzeko funtsezko elementua bada ere. 

Emozioak 

Latinetik dator eta “astindua” edo “asaldura” esan nahi du. 

Estimuluaren ondorioz sortzen den bat-bateko erreakzio fisikoa da. Aldi baterako prozesua da eta, behin hasiz gero, gehiengo batera iristen da eta, hortik aurrera, gutxiagotu egiten da agortu arte. 

Bizkortze fisiologiko handia sorrarazten duen emozio handiaren ondoren, emozio hori eragin duen estimulua desagertzen denean, kontrako emozioa azaltzen da. 

Emozio anitz daude: poza, tristura, beldurra. Baina, emozio guztiek eragiten dituzten erreakzio fisikoak (bihotz-taupadak azkartzea, tentsio muskularra, arnasa azkarra, aurpegiko eta eskuetako tenperatura igotzea...) oso antzekoak dira. Hau da, emozioak desberdinak izan arren, gorputzaren erantzunak ez dira asko aldatzen. 

Emozioek sorrarazten duten erreakzio fisikoak tentsioa, erne egotea, eragiten du, jarduteko eta, behar izanez gero, arrisku jakin bati aurre egiteko. Beraz, emozioen eginkizunetako bat egokitzea da eta, normalean, jardutera bultzatzen dute. 

Emozioek eginkizun soziala ere badute. Emozioak adieraztea, gordetzea eta beste pertsonen emozioak ulertzea, emozioen eginkizun sozialarekin zerikusia duten garapen afektiboaren alderdi garrantzitsuak dira. 


Sentimendua 

Eguneroko bizitzan, emozio eta sentimendu hitzak ez dira bereizten. Kontzeptu biak estuki lotuta badaude ere, ez dute gauza bera esan nahi. Emozioa eta sentimendua iraupenaren eta bizitasunaren arabera bereizten dira. 

Emozioa laburragoa eta biziagoa da. Sentimenduak gehiago irauten du eta ez da hain bizia. 

Sentimendua pentsamenduarekin lotuta dagoelako gertatzen da. Beraz, sentimendua pentsatutako eta sentitutako emozioa da, eta emozio hori sorrarazi duen estimulurik ez dagoenean ere mantendu egiten da. 

Ezinezkoa da estimulu jakin batek sorrarazten duen erreakzio fisiologiko emozionala kontrolatzea, baina sentimendua aldatu egin daiteke, bizitako emozioarekin lotzen den sentimenduaren arabera. Adibidez, erakarpen sexuala.

Sentimendua eta emozioa, desberdinak izan arren, mundu berekoak dira, afektuen mundukoak. 

Pertsona bakoitzarengan alderdi askok dute eragina, sentimenduak eta emozioak sentitu eta adierazteko eran, baina, neurri handi batean, sentitzeko eta adierazteko era hori haurtzaroan sortzen hasten da. 

Emozioen bidez garatzen diren alderdiak 

Campos-ek eta laguntzaileek (1983) diotenez, zenbait emozio (poztasuna, tristura, haserrea, beldurra, intere sa edo ustekabea) bizitza osoan zehar mantentzen dira eta emoziook aldaketa garrantzitsuak eragingo dituzte bizitza emozionalaren hainbat arlotan. 

  • Berariazko helburuak eta jokabideak.  

  • Emozioak adierazteko era. 

  • Gizartearekiko harremanak ezartzen dituzten emozioak. 

  • Ulermen emozionala. 

  • Enpatia. 

Εmozioak erregulatzeko gaitasuna.


Piaget eta garapen afektiboa Jean Piaget epistemologoa (ezagutzaz arduratzen den filosofiaren adarra). 

Giza ezagutza 

Asmoa: ezagutza zer den eta gizakiak eza gutza nola bereganatzen duen jakitea izan zen.  Piaget-ek arrazoizko pentsamenduaren oinarrizko kontzeptuak bizitzan zehar nola sortzen eta garatzen diren azaltzen du. Piaget-entzat, gizakiaren garapen osoa (garapen afektiboa barne) ezagutzaren garapenaren mende dago eta horren arabera azaltzen da. Piaget-en iritziz, ezagutza organismo konplexuak (gizakiak) ingurune konplexura biologikoki moldatzeko erabiltzen duen era da.  Ezagutza gizaki bakoitzak, bizi den inguruarekiko elkarrekintzen bidez, egiten duen errealitatearen barne-eraikuntza da. 

Piaget-ek, gizakiaren garapenari dagokionez, inguru fisikoko objektuekiko harremanak erabakigarriagoak direla uste du.  Errealitatea ezagutzeko, gizakiak eragina izan behar du errealitate horretan eta errealitate hori manipulatu eta eraldatu egin behar du. Haurrak objektuak erabili eta ukitu egin behar ditu, ezagutzeko. Adibidez, haurrak elikagai berria jaten duenean, janari horri eskuekin ukitu egin behar dio eta janariarekin jolastu egin behar du, batzuetan gurasoentzat eta hezitzaileentzat gustukoa ez bada ere.

Ezagutza moldatzeko baliabide gisa 

Bizitzaren hasieran, errealitatean dugun eragina zuzenekoa, fisikoa eta mugimenduen bidezkoa da. Geroago, barneko ekintza bihurtuko da eta ezagutza-iturri izango da. 

Ezagutzan, moldatzeko bi prozesu sortzen dira: asimilatzea eta moldatzea. 

  • Asimilatzea: ezagutza-egituretan informazio berria barneratzea da. 

  • Moldatzea: gizakiaren ezagutza-egituretan dagoen informazioa berriro antolatzea da.


Ezagutzaren eraketa giza garapenean 

Piaget-entzat haur jaioberriengan, abiapuntua erreflexuak dira, zeren erreflexuak baitira adimena eraikitzeko oinarria. 

Erreflexuak sortzetiko jokabide sinpleak dira, eta erreflexuen bidez, haurra hurbildu egin daiteke, ingurua manipulatzeko eta ezagutzeko. 

Haurrek jasotzen duten informazio berria barneratu egin dezakete eta, behar dutenean, ezagutza-eskema berriak egiteko moldatu egin dezakete. 

Jasotako informazioa pertsonak duen informazioarekin bat ez datorrenean, gatazka edo desoreka sortzen da. Gatazka edo desoreka hori konpondu eta, ostera ere, gizakiak beti bilatzen duen oreka hori lortzeko, ezagutza-eskemak aldatu egiten dira. 

Piaget-ek haurraren garapena lau estadiotan banatu zuen. Estadiook honako hauek dira: 

  • Zentzumenen eta mugimenduen estadioa. Jaiotzatik 2 urtera bitartean: Haurraren ezagutza , zentzumenen eta mugimenduen bidezkoa.

  • Eragiketa-aurreko estadioa. 2-6 urte: arrazonamendua, hausnarketak, hizkuntza, pentsamendu sinbolikoa eta egozentrismoa.

  • Eragiketa konkretuen estadioa. 7-11 urte: logika erabiltzen hasi.

Eragiketa formalen estadioa. 12 urtetik aurrera: pentsamendu hipotetikoa, logikoa eta abstraktua.

Entradas relacionadas: