Garapen Morala: Kontzeptuak, Teoriak, Hezkuntza

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,58 KB

Oinarrizko Kontzeptuak

Moralaren Hezkuntza

  • Gizakiak irizpide moralak, gizarte arauak eta balioak eraiki behar ditu errespetuzko elkarbizitza lortzeko.

  • Jaioberriek helduengandik jaso ohi dituzte balioak, hezkuntzari esker.

  • Moralaren hezkuntzaren helburu nagusia haurrak bere irizpide moralak eraikitzea da, irizpide horiek barneratuz, autonomoa izateko eta beste pertsonen mende ez egoteko.

  • Hezkuntzak haurrari moralki hazten lagundu behar dio.

Moraltasuna eta Kode Morala

  • Gizarte bizikidetza lortzeko pertsonen arteko hitzarmenak beharrezkoak dira.

  • Moraltasuna arau eta balio jakin batzuen araberakoa da.

  • Balioak: Unibertsalak dira, adibidez, altruismoa edo besteenganako errespetua.

  • Arauak: Kulturen eta ohituren arabera ezarriko dira.

  • Balio eta arauak jende gehienak onartzen ditu, gizarte horretarako kode morala ezarriz.

  • Moraltasunak jokabide egokiaren arauak zehazten ditu.

Gizartearen Araberako Emozio Moralak

  • Enpatia: Gainerakoen emozioak ulertzeko gaitasuna. Funtsezkoa da mezuak ulertzeko.

Hoffmanen 6 Mailak

  • Enpatia orokorra: Ume jaioberriaren negar erreaktiboa (hilabetekin)

  • Enpatia egozentrikoa: Bestearen ondoezina eta berea ez bereiztea (2 urte)

  • Enpatia kuasi-egozentrikoa: Bestearen ondoezina eta berea ez bereiztea; bera lasaitzeko balio duten gauzak besteei ere balio dietela pentsatzen dute (2 urte, txupetea)

  • Egiazko enpatia: Besteak sentitzen duena sentituko du, edo egoera horretan sentituko lukeena. (3 urte)

  • Egoeratik harantzekoa: Bestearen bizimoduaren estutasuna sentitzea. (5 urte)

  • Talde batzuen bizimoduaren estutasuna sentitzen du. (5-6 urte)

Teoria Argitzaileak

Psikoanalisiaren Teoria

Gurasoek eta gizarteak umeari portaera eredu ideal gisa transmititzen dizkioten balioek osatzen dute. Honen helburua pertsonaren portaera nolakoa izan beharko lukeen adieraztea da. (5-6 urte)

Gizarte Ikaskuntzaren Teoria

Haurrek imita dezaketen eredua izan behar dute, eta jokabidea finkatzeko errefortzu positiboak egon behar dira. Jokabide altruista duen ereduak haurrengan erantzun altruistak areagotzen lagunduko du.

Teoria Kognitiboak

Moraltasuna pertsona bakoitzak, jasotzen duen guztia birplanteatuz, poliki eraikitzen duen zerbait da.

Piageten Ekarpena Garapen Moralaren Gaian

  • Moral heteronomoa (7-8 urte): Haurra helduen aginpidearen mende dago. 5 urterekin moral heteronomoa garatzen hasiko da, kanpotik agintzen zaizkion arauez interesatzen da eta arau horiek errespetatuko ditu. Arauak iraunkorrak eta aldaezinak dira, denek bete behar dituzte, moral kontzeptu zorrotza dutelako. Ez dago grisik, beltza ala zuria.

  • Berdintasunezko morala (8-11 urte): Bitarteko aldia. Goiko eta beheko ezaugarriak nahasten dira.

  • Moral autonomoa (11-12 urte): Arauak barneratuko ditu eta haurra garapen moralari malgutasuna emateko gai da. Bere irizpideen arabera jokatzen hasiko da. Lehen uste zuena oker zegoela ikusiko du eta grisak daudela ulertuko du. Jarduerak asmoen arabera baloratuko ditu, eta ez bakarrik ondorioen arabera.

Dilema Moralak (Piaget eta Kohlberg)

  • Piagetek istorioa konponbidearekin kontatzen zuen, gero epaitzea eskatzen zien. Kohlbergek istorioa kontatu eta haiek zer egingo luketen galdetzen zien, arrazonamendua behatuz.

Kohlbergen Dilema Morala

  • Ikerketak 10 eta 17 urte bitarteko pertsonekin egin zituen.

  • Umeek nola arrazonatzen zuten interesatzen zitzaion.

  • 6 estadio, haurraren heldutasunean eta gizarte ingurunearekiko duen elkarrekintzan oinarritzen direnak:

1. Konbentzio Aurreko Maila (0-6 urte)
  • 1. Estadioa: Moral heteronomoa. Arauak obedientziagatik edo zigorrari beldurragatik betetzen dira.

  • 2. Estadioa: Indibidualista edo instrumentala. Interesagatik betetzen dituzte arauak eta besteek gauza bera egiten dutela uste dute. Solidaritaterik ez dago, interesa baizik. “Errespetatuko zaitut, zuk errespetatzen banauzu”

2. Konbentzio Maila
  • 3. Estadioa: Nerabezaroa. Guztizko garrantzia ematen zaio besteen iritziari. Konfiantzazko eta errespetuzko pertsona bat izatea garrantzitsua da.

  • 4. Estadioa: Heldutasun aroa. Sistema soziala eta kontzientzia. Euren jokabidea konpromisoen arabera defendatzen dute, zigorrak eta sariak edonolakoak izanda ere. Arduraduna izatea eta gizartearen legeak eta arauak betetzea, bizikidetza ziurtatzeko. Gizartearen ordena mantentzea da helburua.

3. Konbentzio-Osteko Maila
  • 5. Estadioa: Kontratu soziala. Legeak pertsonentzat dira, eta horretarako aldatuko dira. Legeak gizarteak berak sortzen ditu. Bizitzeko eskubidea aldarrikatzen da, konpromiso sozialak hartuz.

  • 6. Estadioa: Etika-printzipio unibertsalak. “Besteari, besteak niri egitea nahi dudana egitea”. Bizitzan eta berdintasunean sinesten dute. Printzipioak legeen aurretik daude.

Albert Bandura: Gizarte Ikaskuntzaren Teoria

Umeek Bi Modutan Ikasiko Dute
  • Ikaskuntza zuzena: Agente sozialen bitartez, hezkuntza formalean eta ez-formalean. Esplizituki, gurasoak eta hezitzaileak saiatzen dira haurren jokabideak bideratzen.

  • Imitatuz: Umeek gurasoen eta beste helduen jarrerak eta jokabideak imitatuz ikasten dituzte balioak eta arau moralak, nahiz eta hauek asmorik ez izan irakasteko.

Zigorra eta Zigorren Ordezkoak
  • Haurraren jokabide morala hobetzea dute helburu.

  • Zigorra noizbehinka eta adinaren eta egindako ekintzaren arabera egokitua izan behar du.

  • Guraso horien seme-alabak erasokorrak izan ohi dira eta sozialak ez diren portaerak dituzte.

  • Zigorrekin, haurrek nabarmenago sentitzen dute ohiko afektua kendu dietela.

  • Zigorrak haurraren onurako izan behar dira, eta ez helduen onurako.

  • Zigorrak ekintzaren larritasunaren araberakoak izan behar dira.

Zigorraren Ondorioak
  • Zigorrak umearen heteronomia indartzen du, eta autonomiaren garapena oztopatzen du.

  • Arauak betetzen dituztenean saria jasotzeko edo zigortua ez izateko besteen menpe biziko dira.

  • Helduen boterea murriztu behar dugu, umeek moral autonomoagoa izateko.

  • Garapen moralaren helburua umeek euren erabakiak hartzea da.

Sexu-Desberdintasunak Garapen Moralean

  • Enpatia, erruduntasuna: emakumeak gehiago.

Erasokortasuna Haurtzaroan

  • Erasoa inori edo zerbaiti mina edo kaltea eragiteko asmoa duen jokabidea da.

  • Helduengandik egoera gatazkatsuak konpontzeko ordezko moduak ikasten dituzte.

Haurren Erasokortasunaren Arrazoiak

  • Jolasen eragina.

  • Familia:

    • Etxeko gatazkek, arazo emozionalek eta jokabide erasokorrek eragina dute.

    • Indarkeria eta larderia beren lehenengo erantzuna dela ikasten dute.

  • Komunikabideak.

Familiaren Eginkizuna Balioen Hezkuntzan

  • Balioak transmititzeko erakunde nagusia da.

  • Kanpoko erakundeak eta familia hezkuntza moralaren parte dira.

  • Jokabide asertiboa, altruismoa, tolerantzia, zintzotasuna,... etxetik ikasten dira!

  • Balioak ez dira ikasten, bizi egiten dira.

  • Gurasoen errespetua eta legitimitatea galtzen da haien hitzak ekintzekin bat ez datozenean.

M.L. Hoffman: Garapen Morala Sustatzeko 3 Metodoak

  • Agintea finkatzea: Guraso autoritarioek arazoak konpontzeko gaitasunik ez dute, eta indarkeria edo zigorrak erabiltzen dituzte seme-alabek agindutakoa bete dezaten.

  • Maitasuna kentzea: Gurasoek, seme-alabek agindutakoa bete dezaten, xantaia emozionala erabiltzen dute. (Adibidez: "Ez zaitut maite")

  • Indukzioa: Helburua haurrak jokabideen ondorioak bere kabuz egiaztatzea eta enpatia sustatzea da. Ekintza desegokia egiten duenean, haurrari beste bati kalte egin diezaiokela azaldu behar zaio.

Eskolaren Eginkizuna Balioen Hezkuntzan

Eskolaren Eginkizun Konpentsatzailea eta Laguntzailea Moralaren Hezkuntzan

  • Haurrek iritzia izatea da helburua, moral autonomoa txertatuz.

  • Hezitzaileek guztizko garrantzia dute autonomia moralan.

  • Solasaldirako eta eztabaidarako eremuak ezarri behar dira, geletan arau moralak hausteari buruz hitz egiteko.

Balioen Hezkuntzan Eginkizunaren Alderdi Garrantzitsuenak

  • Kalitatezko harremana izatea: Bien arteko harremana, lehen egunetik egiten dugun harrera funtsezkoa izango da. Egunero sortuko diren gatazkei aurre egiten nola lagunduko diegun, nola hitz egingo diegun, begiradak, adierazpenak egiteko modua, tonua, aginduak, eskaerak,...

  • Hezitzaileek beren balioak aztertu behar dituzte transmititu baino lehen: Eredu izan beharko gara, eta ereduetatik ikusten dutena imitatu eta ikasiko dute. Horrela, jokabide morala eraikiko dute, jokabide asertiboa eta ez-lehiakortasuneko jarrerak eraikiz.

  • Etxean eskolako balioak zeintzuk diren ezagutzea, hauek etxean lantzeko: Bi agente sozialen kooperazioa funtsezkoa da. Gero eta helduago izan, gero eta autonomoagoa izango da, eta eskola eta familiaren arteko harremana murriztuz joango da.

Entradas relacionadas: