Garapena, Ongizatea eta Gizarte Erantzukizuna: Gako Nagusiak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,55 KB

Garapena: Zer da eta zer esan nahi du?

Garapenaren kontzeptuak hainbat esanahi ditu, guztiak gizartearen hobekuntzarekin lotuta:

  • Hezkuntza: Garapena da guztiek bigarren hezkuntza jaso ahal izatea, eta irakurtzeko eta idazteko gai izatea.
  • Bizi-kalitatea: Garapenak esan nahi du jendea zoriontsuago eta osasuntsuago egotea, bizitzaz gehiago gozatuz.
  • Ekonomia: Garapena da fabrikak eraikitzea, lanpostuak sortzea eta herrialdea aberastea.
  • Osasuna: Garapena da herrialde batek ospitale onak eta ondo trebatutako medikuak izatea.
  • Bizi-baldintzak: Garapenak pobreziaren amaiera eta bizi-baldintzen hobekuntza esan nahi du.
  • Askatasuna eta eskubideak: Garapena da jendeak askatasuna, eskubide berdinak eta bozkatzeko aukera izatea.
  • Oinarrizko beharrak: Garapena da herritarrek behar adina janari eta edateko ur izatea.

Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE)

Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) herritar boluntarioek osatutako irabazi asmorik gabeko elkarteak dira, eta herri-mailan, herrialde-mailan nahiz nazioarte-mailan antolatuta daude.

Egiteko jakin batekin eta interes berak dituzten pertsonen gidaritzapean, GKEek askotariko zerbitzuak eskaintzen dituzte, eta programak sustatzen eta bultzatzen dituzte (adibidez, Save the Children, Alboan, UNICEF).

Ongizatea: Oinarrizko Eskubideak Bermatzea

Ongizateak esan nahi du jendeak gutxieneko hezkuntza, osasun eta laguntza ekonomikoa jaso dezakeela, baita egoera txarrenetan ere: gaixorik edo erretiratuta egonda, desgaitasun bat izanda edota langabezian egonda.

Beraz, ongizatea bermatzeko, hainbat erakundek laguntza soziala eta ekonomikoa ematen dute, bereziki egoera txarrena dutenei.

Gizarte Segurantza: Herritarren Babesa

Gizarte Segurantzaren bidez, gizarte batek herritar guztiei babesa bermatu behar die, baita bizitza seguru eta osasuntsua izateko aukera ere.

Pertsona orok, gizarteko kide denez, eskubidea du estatuak (gobernuak) emandako gizarte-segurantza izateko.

Ongizate Estatua: Estatuaren eta Herritarren Ituna

Ongizate-estatua estatuaren edo gobernuaren eta herritarren arteko itun moduko bat da, hiru urratsetan oinarritzen dena:

  1. Herritarrek agintariak aukeratzen dituzte eta beren zergak ordaintzen dituzte.
  2. Gobernuak, bildutako zergekin, zerbitzu publikoak (osasuna, hezkuntza...) kudeatzen ditu.
  3. Herritar guztiek zerbitzu publiko horiek jasotzeko eskubidea dute.

Kontsumo Arduratsua: Nola Egin?

Kontsumo arduratsua egiteko hainbat gako daude:

  • Gutxiago erosi: Arduraz kontsumitzeko, lehenik eta behin, benetan behar duguna soilik erosi behar dugu.
  • Konpondu: Gailu bat ez badabil, bota aurretik, konpontzen saiatu beharko genuke.
  • Zaindu: Gailuek gehiago iraun dezaten ahalegindu behar dugu, ondo zainduz.
  • Aukera informatuak egin: Gailu bat erostea erabakitzen badugu, ingurumena eta gizartea errespetatzen duten aukerak lehenetsi ditzakegu. Horretarako, kontuan izan:
    1. Bigarren eskuko gailuak erostea aukera ona da.
    2. Gailua erraz konpondu daitekeen edo piezak aldatu daitezkeen aztertzea.
    3. Tokikoak ez diren osagaiez egina dagoen begiratzea.
    4. Produktua egin duen enpresak langileen eskubideak errespetatzen dituen jakitea.

Entradas relacionadas: