Garapenaren eta Gizartearen Oinarriak: Hazkuntza, Ikaskuntza eta Integrazioa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,26 KB

Garapenaren Oinarriak

  • Hazkuntza

    Pertsonak bizitza osoan izaten dituen aldaketak dira, erraz behatu, neurtu eta zenbatu daitezkeenak (altuera, pisua, etab.).

  • Heltzea

    Zelulen egituran eta eginkizunean eragina duten aldaketa biologikoei dagokie.

  • Ikaskuntza

    Ikasketaren edo esperientziaren bidez ezagutza bereganatzeko prozesua da.

  • Gizarteratzea

    Gizakia gizartearen kide aktibo bihurtzen duen prozesua da. Bizitza osoan irauten du.

  • Atxikimendua

    Gizakia izaki soziala da jaiotzen denetik. Atxikimenduaren bidez, haurrak lotura afektiboak ezartzen ditu.

  • Atxikimendu-Irudiak

    Haurrari segurtasun emozionala ematen dioten pertsonak dira. Egoera harrigarri baten aurrean nola jokatu ez dakitenean, haurrengana jotzen dute.

Gizarte Integrazioa eta Bazterketa

  • Integrazioa

    Pertsonak gizartean elkarrekin bizitzeko berez duten era da. Gizartean bete-betean parte hartzen duenean gertatzen da.

  • Gizarte-Bazterketa

    Gizarteko kide ez izatea eragiten duten egoerak dira. Arazo ekonomiko, kultural edo sozialen eraginez gertatzen da.

Urritasuna, Ezgaitasuna eta Ezintasuna

  • Urritasuna

    Egitura edo eginkizun psikologiko, fisiologiko edo anatomikoren bat galtzea da. Iraunkorra edo aldi batekoa izan daiteke.

  • Ezgaitasuna

    Jarduera jakin bat burutzeko gaitasuna murriztea edo ez izatea da. Aldi baterakoa edo iraunkorra izan daiteke.

  • Ezintasuna

    Lan-munduan erabiltzen den terminoa da. Aldi baterakoa edo iraunkorra izan daiteke.

    • Aldi Baterako Ezintasuna

      18 hilabetean, gehienez, lanean jardutea eragozten duena da.

    • Ezintasun Iraunkorra

      Partziala, osoa, absolutua edo baliaezintasun handia izan daiteke.

      • Partziala

        Funtsezko zereginak egiteko eragozpenik ez duenean.

      • Osoa

        Lanbideari dagozkion funtsezko zereginak egin ezin dituenean, baina beste lanbide bat egiteko gai denean.

      • Absolutua

        Pertsonak inolako lanik egiteko gaitasunik ez duenean.

Hezkuntza Premia Bereziak

Urritasunek ikaskuntzan eragina dutenean, eta curriculumean aldaketak egin behar direnean, haurrak hezkuntza-premia bereziak dituela esaten da. Iraunkorrak edo aldi baterakoak izan daitezke.

Familiaren Eginkizunak

Familiak bi eginkizun ditu: haurraren biziraupena ziurtatzea eta gaitasunak estimulatzen dituen erlazio afektiboa ezartzea.

Lotura Afektiboak

Gizakiak bizitza osoan mantentzen duen senetako bat ama-sena da. Jaiotzatik bertatik, haurrak eta helduak lotura afektiboak ezartzen dituzte, eta hauek garrantzitsuak dira haurraren gizarte-garapenean.

Bizikidetza eta Hezkuntza

Gurasoek eta seme-alabek, elkarrekin bizitzeagatik, baloreak, ideiak eta jarrerak transmititzen dituzte. Bizikidetza baldin badago, hezkuntza ere badago.

Garapen Sozioafektiboaren Arazoak

Hezitzaileok, lehenbizi, haurraren garapen-prozesuarekin zerikusia duela pentsatu behar dugu. Gurasoekin edo tutoreekin hitz egin behar da, eta egoera korapilatsua bada, profesional egokiengana jo behar da.

Entradas relacionadas: