Garoa txomin agirre
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,57 KB
TXOMIN AGIRRE-XIX. eta XX. mende bitartean, industrializazio prozesua izan zen. Honekin, Bilbon labe garaiak eratu ziren eta Euskal arlo ekonomikoan aldaketa ugari suertatu ziren. Industrializazio prozesu honek, zenbait ondorio ekarri zituen: klase-kontzientzia, hirien hazkundea, etorkinen kopuru handiak...Mende honetan ere, LMG eta abertzaletasunari hasiera eman zitzaion. Sabino Aranak sortu zuen ideologia abertzalea, EAJ (Euzko Alderdi Jertzailea). Foruen galera eta etorkin kopuru handiarengatik nazionalismoaren piztu zen (euskal kultura galtzearen beldur zirelako).Sabino Aranak baita ere “garbizalekeriaren” hizkuntza proposatu zuen.Etorkineei “beldurra” zieten, euskal kultura kolokan jarri ahal zutelako, horregatik euskal kulturaren aldeko langileak dugu, A, Abbadi eta Sabino Arana lore-jokoak eta euskal jaiak bultzatu zituztelako. Dena den, honetan beste pertsonai batzuk parte hartu zuten, Resurreccion Maria Azkue, Gregrorio Mujika, hau gazteen sustapenaz arduratu zen. Euskaltzaindiaren sorrera mende hasierako geraerarik aipagarrienetakoa.Garai honetan ere, Txomin Agirre kokatzen da. Hau Ondarroan jaio eta apaiz izan zen, Euskaltzaindia sortzeagatik euskaltzain izendatu zuten. Idazle honek, zenbait lan egin zituen. Hauetako hiru hasiera batean aldizkarietan kapituloka argitaratu ziren aldizkari batean eta geroago liburu moduan.Auñamendiko lorea XIX.mende bukaeran eta XX.mende hasieran argitaratu zen. Nobela historiko hau, bizkaieraz idatzi zuen eta kristautasunak E.Han sartzeko arazoaz ari da.Kresala izan zen bigarren nobela. Ohiturazko nobela hau ere bizkaieraz idatzia dago eta arrantzaleen bizitaz ari da. Denbora eta lekua ez da deskribatzen.Garoa izan zen argitaraturiko azkeneko nobela. Honetan artzainen eta nekazarien bizimodua deskribatzen da. Lan hau, gipuzkeraz egin zuen eta ospetsuena da. Azkenik, Ni eta Ni nobela historikoa daukagu. Nobela hau amaitu gabe geratu zen, Txomin Agirreren heriotza zela eta.Lan guztietan, asmo didaktikoa eta morala nagusitzen da, beti ere, kristautasun ikuspegitik. Euskarari dagokionez, Agirrek Sabino Aranaren “garbizalekeria” eta Azkueren “euskara osatuaren” tarteko euskara egiten zuen. Dena den, Azkueri gehiago hurbiltzen zaiola esan beharra dago. Idazle honen lan guztietan, pertsonaiak lauak dira, hau da, ez daudela oso landua. Argumetuak ez dute pisu handirik, deskribapenak garrantzitsuagoak dira, deskribapen oso luzeak ditu... Estilo landua dauka, sinonimo asko erabiltzen baititu. Beraz, idazmoldea gaur eguneroko nobelekin alderatuta astun eta neketsu xamarra da.