Garraioa eta Logistika: Definizioak, Motak eta Eraginak
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB
Definizioak
Tertziarizazioa: Hirugarren sektoreak edo zerbitzuen sektoreak beste sektore ekonomikoen aldean (lehen sektorea eta bigarren sektorea) pisu handiagoa hartzen duenean gertatzen da.
Garapen iraunkorra: Jasangarria edo sostengagarria den garapen mota bat da (ekonomiarena, hiriena, gizartearena eta abarrena), ondorengo belaunaldien garapena eragozten ez duena.
Garraio-azpiegiturak: Garraio-sistema batean ibilgailuak ibilarazi eta haietatik ibiltzeko behar diren bide eta bestelako instalakuntzen multzoa da, hala nola, errepideak, portuak, trenbideak, aireportuak eta abar.
Plataforma logistikoa: Jarduera logistikorako, hala nola biltegiratzerako, birzuzenketa edo eragileen arteko banaketarako eta garraiorako, erabiltzen den azpiegitura eta instalakuntza multzoa da.
Portu lehorra: Kai lehorra edo lehorreko portua lehorrean eta barnealdean, kostaldetik aparte, kokatzen diren instalakuntza intermodal zabalak dira.
Frankizia (merkataritza): Frankiziatzaile eta frankiziatu baten arteko akordio bat da, zeinaren arabera frankiziatzaileak merkataritza-jarduera bat burutzeko marka, egiten jakite eta beste aholkularitza eta laguntza zerbitzuak ematen dituen.
Itsasontzi bidezko garraioa
- Portuen gaineko eskumenak banatuta daude. Estatuak merkataritza-portuak kudeatzen ditu, eta autonomia-erkidegoek portu txiki ugari.
- Espainiako portuen ezaugarri teknikoak askotarikoak dira. Batzuek ekipamendu eta azpiegitura egokiak dituzte, beste batzuk hobetu egin behar dira.
- Bidaiarien eta salgaien zirkulazioa
- Bidaiarien zirkulazioa urria da.
- Produktu gehienak itsasontziz sartu eta irteten dira.
- Lurraldeen arteko desorekak daude.
Kanpo garraioak integratzea
- EBren esparruan, itsasoko autobideak sortu dira; nazioarteko esparruan, plataforma logistikoak finkatu nahi dituzte.
- Ingurumenaren gaineko jarduera oso kutsakorra da.
Aireko garraioa
Hazkunde azkarra izan du. Erabilera asko zabaldu da, errenta igo eta kostu apaleko konpainiak hedatu direlako, prezioak jaitsiz. Espainia gero eta gehiago integratu da munduko ekonomian.
- Aireportuen gaineko eskumenak banatuta daude. Estatuak interes komertzialeko aireportuak kontrolatzen ditu, eta autonomia-erkidegoek gainerakoak.
- Aireportu-sarean aireportu ugari daude: sarearen egitura erradiala eta hierarkikoa da. Madril-Barajas "hub" edo erdiguneko aireportu nagusia da, zuzeneko hegaldi ugarirekin.
- Ezaugarri teknikoetan alde nabarmenak daude, eta hobekuntzak behar dira sarbideetan, egituretan eta zerbitzuetan.
- Bidaiarien eta salgaien zirkulazioa:
- Bidaiarien zirkulazioa oso lehiakorra da distantzia luzeetan.
- Salgaien zirkulazioa urria da, garestia delako. Ondasun galkor edo baliotsuetarako erabiltzen da.
- Lurraldeen arteko desorekak daude aireko zirkulazioan. Dinamismo demografiko eta ekonomiko handieneko hirietako aireportu nagusiak (Bilbo, Sevilla, Malaga, Valentzia…).
- Europar Batasunarekiko aireko integrazioa: interes orokorreko aireportu guztiak Europa Barneko Garraio Sareran sartu dira. Espainia “Europan Zeru Bakarra” proiektuan sartu da.
- Ingurumenaren gaineko jardueren xedeak dira zarata gutxitzea “hurbiltze-maniobra berdeen” bidez eta inguruko etxebizitzak akustikoki isolatuz.