Gasen Legeak, Teoria Zinetikoa eta Disoluzioak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB

Gasen Legeak

Boyle-Mariotteren Legea

Gas batek tenperatura konstantean aldaketak jasaten dituenean, konstante mantentzen da eragiten duen presioaren eta hartzen duen bolumenaren arteko biderkadura.

  • Bolumenak gora egitean, presioak behera egiten du, eta alderantziz.
  • Presioaren eta bolumenaren arteko biderkadurak konstanteak dira.
  • Presioaren eta bolumenaren arteko erlazioaren grafikoa hiperbola da.
  • Hau da: p eta V alderantziz proportzionalak dira.

Gay-Lussacen Legea

Gas batek bolumen konstantean aldaketak jasaten dituenean, konstante mantentzen da eragiten duen presioaren eta tenperatura absolutuaren arteko zatidura.

  • Zenbat eta handiagoa presioa, orduan eta handiagoa tenperatura, eta alderantziz.
  • Presioaren eta tenperatura absolutuaren arteko zatidura konstantea da.
  • Hau da: P eta T magnitude zuzenki proportzionalak dira.

Charlesen Legea

Gas batek presio konstantean aldaketak jasaten dituenean, haren bolumenaren eta tenperatura absolutuaren arteko zatidura konstante mantentzen da.

  • Hau da: V eta T zuzenki proportzionalak dira.

Gasen Teoria Zinetikoa

  • Oso partikula txikiz osatuta daude, eta partikula horiek elkarrengandik bereiz daude. Partikulen bolumena ontziarena baino askoz ere txikiagoa da.
  • Ez dago lotura-indarrik gas bateko partikulen artean. Horregatik, erabat aske mugitzen dira.
  • Gas partikulak zuzen-zuzen mugitzen dira. Beste partikula bat edo pareta jotzean soilik aldatzen dute norabidea. Talkaren ondoren, partikulak beste norabide batean mugitzen dira, abiadura berean.
  • Gas batek eragiten duen presioa haren partikulek ontziaren paretaren aurka segundo bakoitzeko egiten duten talka kopuruaren neurria da.
  • Gasaren tenperatura absolutua eta hura osatzen duten partikulen abiadura proportzionalak dira: zenbat eta abiadura handiagoa, orduan eta tenperatura altuagoa.

Disoluzioak

Osagai bat baino gehiagoko nahaste homogeneoa.

Disoluzioen Osagaiak

  • Solutua: Kantitate txikian dagoena edo solidoa dena.
  • Disolbatzailea: Kantitate handian dagoena.

Disoluzio Baten Kontzentrazioa

  • Diluituak: Solutu gutxi dutenak.
  • Kontzentratuak: Solutu kantitate asko dutenak.
  • Aseak: Disolbatzaileak onartzen duen kantitate maximoa dutenak.

Entradas relacionadas: