Gasen Teoria Zinetikoa, Legeak eta Egoerak
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB
Teoria Zinetikoa Gasei Aplikaturik
- Gasak osatzen dituzten partikulak oso txikiak dira, bereizita daude eta etengabe higitzen ari dira.
- Gasek haiek barruan dituzten ontzien bolumen guztia hartzen dute.
- Gasek presioa eragiten diete haiek barruan dituzten ontzietako hormei.
- Zenbat eta arinago higitu gasaren partikulak, orduan eta altuagoa da tenperatura.
Zero Absolutua
Zenbat eta astiroago higitu gasaren partikulak, orduan eta baxuagoa da tenperatura. Muga bat dago: partikulak higitzen ez direnean, gasaren tenperatura ahal den baxuena da.
Gasen Legeak
- Boyle-Mariotten Legea: Tenperatura konstantea. Presioaren eta bolumenaren arteko biderkadura konstantea da (bolumena txikitu, presioa handitu).
P·V = kte -> P1·V1 = P2·V2
Definizioa: Tenperatura konstantean gas batean aldaketak gertatzen direnean, gasak eragiten duen presioaren eta hartzen duen bolumenaren arteko biderkadura konstantea da. - Gay-Lussacen Legea: Bolumen konstantea. Presioaren eta tenperatura absolutuaren arteko zatidura konstantea da (tenperatura handitu, presioa handitu).
P/T = kte -> P1/T1 = P2/T2
Definizioa: Bolumen konstantean gas baten aldaketak gertatzen direnean, gasak eragiten duen presioaren eta haren tenperatura absolutuaren arteko zatidura konstantea da. - Charlesen Legea: Presio konstantea. Bolumenaren eta tenperatura absolutuaren arteko zatidura konstantea da.
V/T = kte -> V1/T1 = V2/T2
Definizioa: Presio konstantean gas batean aldaketak gertatzen direnean, gasaren bolumenaren eta tenperatura absolutuaren arteko zatidura konstantea da.
Materiaren Egoerak
- Solidoa: Forma konstantea, bolumen konstantea, ez dira hedatzen, ez dira konprimitzen. Partikulak sendo lotuta, egitura zurruna. Bibrazio txikia.
- Likidoa: Forma aldakorra, bolumen konstantea, ez dira hedatzen, nekez konprimitzen dira. Egitura ez zurruna. Solidoa baino bibrazio handiagoa.
- Gasa: Forma aldakorra, bolumen aldakorra, hedatzen dira, konprimitzen dira. Bibrazio handiena.
Teoria Zinetikoaren Arabera
- Materia osatzen duten partikulen arteko lotura maila handiagoa edo txikiagoa izango da, materiaren agregazio egoeraren arabera.
- Egoera zein den, partikulak askatasun handiagoz edo txikiagoz higitzen dira. Zenbat eta arinago higitu, orduan eta altuagoa da substantziaren tenperatura.
Egoera Aldaketak
Fenomeno fisikoak dira. Egoera aldaketa gertatzen denean ez da materiaren izaera aldatzen, haren egoera baizik.
- Solidotik likidora: urtzea
- Likidotik solidora: solidotzea
- Likidotik gasera: baporizazioa
- Gasetik likidora: likidotzea
- Solidotik gasera: sublimazioa
- Gasetik solidora: alderantzizko sublimazioa
Puntu Bereziak
Urtze Puntua: Solidoaren masa guztia solido egoeratik likido egoerara igarotzeko behar den tenperatura. Urtze puntua bat dator solidotze puntuarekin.
Irakite Puntua: Likidoaren masa guztia likido egoeratik gas egoerara igarotzeko behar den tenperatura. Irakite puntua bat dator kondentsazio puntuarekin.
Teoria Zinetikoa eta Egoera Aldaketak
Materiaren egoeren ezaugarriak aukera emateaz gain, egoera aldaketak zergatik gertatzen diren azaltzen du.
Baporizazio Motak
- Lurrunketa: Likidotik gaserako egoera aldaketa da eta likidoaren azalean soilik gertatzen da.
- Irakitea: Likidotik gaserako egoera aldaketa da eta likidoaren masa guztian gertatzen da.