Gasolina eta Diesel Motorrak: Oinarrizko Informazioa

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,16 KB

Gasolina-motorra

Sarrera

  • 1876an, Nikolaus Otto ingeniaria alemaniarrak gasolinamotorra asmatu zuen.

  • Gasolina-motorra barne-errekuntzako motorra da, erregaia motorraren barruan erretzen baita.

  • Barne-errekuntzako motorrek arrakasta izan zuten, arinagoak, merkeagoak eta mantentze-lan sinpleagoak baitzituzten.

  • Gainera gasolina-motorra txikiagoa zen eta erregai merkea kontsumitzen zuen; honi esker automobilaren agertzea, hobetzea eta zabaltzea posible izan zen.

Non erabiltzen da gasolina-motorra?

Gaur egun gasolina-motorra autorik eta motorik gehienetan erabiltzen da, baita kart eta lan zein lorezaintzako hainbat makinetan ere.

Gasolina

  • Gasolina-motorrek bi erregai mota erabiltzen dituzte: 95 eta 98 gasolina.

  • Zenbakia, 95a edo 98a, oktanajeari dagokio. Zenbat eta oktanaje handiagoa izan, energia gehiago lor daiteke gasolina litro bakoitzeko.

  • Gasolina petroliotik deribatutako produktu kimikoa da. Hidrokarburoen nahasteak osatzen du. Oso produktu arriskutsua da.

  • Nola sortzen du energia mekanikoa gasolinak? Gasolina erretzen denean, hidrokarburoek airearen oxigenoarekin erreakzionatzen dute, karbono dioxidoa eta ur-lurruna lortuz, eta energia kantitate izugarri handia bero gisa askatzen da.

Hidrokarburoak + O2 ---> CO2 + H2O + Energia

(gasolina) (oxigenoa) (karbono dioxidoa) (ur-lurruna)

  • Zoritxarrez, erreakzioak CO2 kantitate handia sortzen du, negutegi efektua areagotzen duen gasa.


Diesel-motorra

Sarrera

  • Diesel-motorra 1892. urtean asmatu zen, gasolinakoa (1876) baino urte apur batzuk beranduago. Rudolf Diesel ingeniari alemaniarrak asmatu zuen.

  • Bitxikeria bat, lehenengo diesel motorrek landare-olioekin, funtzionatzen zuten, palma edo koko olioekin, eta ez petrolioaren deribatuarekin.

  • Gasolina-motorraren antzekoa izan arren, biak barne-errekuntzako 4 alditako motorrak dira, egia esan desberdintasun garrantzitsuak dituzte.

Non erabiltzen da diesel-motorra?

Diesel-motorra mota guztietako ibilgailu astunetan erabiltzen da: kamioiak, furgonetak, autobusak, herri-lanerako makinetan, itsasontziak eta elektrifikaturik gabeko tren-lineatan. Hainbat autoetan ere erabiltzen da, auto berrien %60 eta %70en artean dieselak dira (gainontzekoek gasolina-motorra darabilte).

Gasolioa

  • Diesel-motorrek erabiltzen duten erregaiari gasolio deritzo, batzuetan diesela ere esaten zaio. Gasolioa etxebizitzetako eta lantegietako berokuntzan ere erabiltzen da. Gasolina bezala, petroliotik deribatutako erregaia da.

  • Hau baino dentsoagoa da bolumen unitateko eta bero-ahalmen handiagoa dauka (energia apur bat gehiago dago gasolio litro batean gasolina litro batean baino); gainera, bereziki sukoia ez denez, seguruagoa da biltegiratzeko.


Bi Aldiko Motorrak

Sarrera

  • Funtzionatzeko gasolina erabiltzen du. 2 aldiko motorraren ezaugarri garrantzitsuena da bi alditan sarrera-konpresioa eta eztanda-ihesa baino ez direla gertatzen.

  • Normalean motor hau potentzia txikiko makinetan erabiltzen da, esaterako, motozikletetan, desbroazadora, motozerretan, ur-motoetan, eta abarretan.

Bi alditako motorren ezaugarriak

  • Bi alditako motorrak “nahaste” izeneko erregaiarekin funtzionatzen du, gasolina olio lubrifikatzaile apur batekin nahastuta (nahaste osoko %2 eta %4ren artekoa).

  • Erregaiari gehitutako olioak motorra lubrifikatuta mantentzen du. Gainera, bi alditako motorrak, ez dauka balbularik, beraz, motor sinplea, arina eta merkea lortzen da.

  • Eragozpen bezala lau alditako motorrak baino eraginkortasun txikiagoa dauka, errekuntzan nahaste osoa ez baita erretzen. Gainera gehiago kutsatzen duten motorrak dira.

Bi alditako motorraren atalak

  • Bi alditako motorra, gasolina edo diesela bezala, hiru atalek osatzen dute: kulata, blokea eta karterra, baina osagaiak lau alditako motorrarenekin alderatuta apur bat desberdinak dira.

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
motorrak gasolina diesel