Gasometria Arteriala eta Arnasbideko Teknikak

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB

Gasometria Arteriala: Odol Azterketa

Paziente bati oxigenoa ematea beharrezkoa den ala ez jakiteko, batzuetan odol azterketa berezi bat egiten da: gasometria arteriala. Arteria-odolean dauden arnasketa-gasak neurtzean datza. Horiek milimetro merkuriotan (mmHg) adierazten dira. Ematen dizkigun datuak honako hauek dira:

  • Arteria-odoleko Oxigenoaren Presio Partziala (PaO2): Birikek odolera bidaltzen duten oxigeno-kopurua adierazten du. Zifra arruntak baino txikiagoa agertuz gero, hipoxemia dagoela adieraziko du.
  • Arteria-odoleko Karbono Dioxidoaren Presio Partziala (PaCO2): Karbono dioxidoa kanporatzeko birikek duten gaitasuna da. 45 mmHg baino balio handiagoak badaude, hiperkapnia egongo da.

Sudurreko Zunda Nasofaringeoa

Sudurreko zunda plastiko malguez egindako hodia da. Honako ezaugarriak ditu:

  • Neurriak: Umeentzat 8-10 French bitartekoak eta helduentzat, 10-14 French bitartekoak dira, eta 25 cm-ko luzera dute.
  • Egitura: Punta biribildua du eta hodiaren azkeneko 3 cm-etan zenbait zulotxo ditu.

Gasometria Arterialaren Oharrak eta Zundaren Erabilera

Oxigenoterapiaren kudeaketari eta zunda nasofaringeoari buruzko ohar garrantzitsuak:

  1. Oxigeno-kontzentrazio baxuak ematen dituzte, % 30-35 bitartekoak, minutuko 1-5 litro bitarteko fluxuarekin.
  2. Sudurreko zundaren eragozpenak honako hauek dira:
    • Laringean ultzerak eragiten ditu: une oro bertatik oxigenoa pasatzen delako, eta zundak berak baliteke laringea ikutzea.
    • Distentsio gastrikoa eragiten du: urdailean sartzen den aireagatik eta oxigenoagatik.
  3. 8 - 12 orduoro zunda aldatzea komeni izaten da, eta baita sudur-zuloa ere.
  4. Kateterrak aho-gingilaren atzetik azaldu behar du eta hortik ez du pasatu behar.

Arnasbidea Bermatzeko Metodoak

Intubazio Endotrakeala

Intubazio endotrakeala aukeratzen den lehenengo metodoa da. Azkarra eta eraginkorra da. Aireztapen mekanikoa denbora-tarte laburrean erabili behar den egoeratarako gomendatzen da. Tutu endotrakeala ahotik sartzen da eta trakearaino heltzen da, baina ez da ebaketarik egiten.

Trakeostomia

Trakeostomia: Ebakuntza kirurgikoaren bidez trakean zulo bat egitea da, pazienteak bertatik arnastu ahal izateko. Estoma honetan trakeostomiarako kanula bat sartzen da estoma irekita mantentzeko eta horrela arnas-bidea zabalik mantentzeko.

Entradas relacionadas: