Gazteen Prestakuntza eta Aurrerapenak: Belaunaldien arteko Ikuspegia
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,33 KB
Gaur egun, adinekoek gazteekiko duten ikuspegia ez da batere ona, gauza askorengatik kritikatzen edo mespretxatzen baitituzte. Adinak berdintzen ez bagaitu ere, adinekoek gazte horienganako inbidia sentitzen dute, haiek ere gaztaroko paradisu horretan bizi izan baitziren. Bai gazteak eta bai adinekoak oso pertsona arraroak dira, eta egileak nekez identifikatzen du bere burua horiekin, nahiz eta gazteengana erakargarriago sentitzen den.
Gazteen eta Adinekoen arteko Ikuspegia
Kaixo, Irati.
Zelan doa bizitza? Asteak dira hitz egiten ez dugula, maitia! Azterketak gora, azterketak behera. Baina oso gutxi geratzen zaigu dena bukatzeko, azken bultzada eta ahalegina da! Badakit arraroa dela eskutitz bidez hitz egitea, baina mugikorra hautsi zait eta aipatu behar dizudan gai bati buruz hitz egin behar nizun, gaur egungo irizpideekin eta esandakoekin oso ados ez nagoelako.
Gazteen Bilakaera eta Prestakuntza Maila
Dakizunez, zaharrak asko kexatzen dira gutaz, gure jarrerez eta, batez ere, gazte gisa izan dugun bilakaera urriaz. Nire ustez, hori guztiz faltsua da; izan ere, gaur egungo gazteen prestakuntza maila on eta altuari esker, gauza askok bilakaera eta hobekuntza izan dute.
Horrexegatik, gustatuko litzaidake herriko aldizkarian honi buruzko idatzi bat argitaratzea, argi geratzeko egungo gazteok nolako aurrerapenak ematen ari garen jendeari jakinarazteko.
Zergatik gaude prestatuago?
Egungo gazteok gure aitona-amonen belaunaldikoak baino prestatuago gaude. Hasteko, teknologia berriak, aurrerapen medikoak eta bestelakoak direla eta, gazteok interes handia dugu horiekin jarraitzeko.
Iaz egin zen ikerketa bati esker, 10 gaztetik 7 arlo sanitarioan edo judizialean arituko dira, eta etorkizuneko seme-alabentzat edo bilobentzat etorkizun onena sortuko dutenak izango dira.
Iritzi Artikulu Bateratua Proposamena
Oso ondo ezagutzen zaitudanez, zure iritzia jakitea gustatuko litzaidake, eta horrekin batera, nirekin ados bazaude, bion artean iritzi artikulu bat egitea gainontzeko pertsonei jakinarazteko.
Uste dut gutxiesten ari zaizkigula eta guri esker antzinako pentsamendu frantziskotar edo erlazionatu asko desagertzen ari direla, berdintasuna eta beste gauza asko lortzen ari garen bezala.
Erantzun goiz, behar zaitut.
Musu bat,
Paula.