Gene kodea

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 21,29 KB

2010-Ekaina; 3B galdera

DNAren erreplikazioaren funtsezko ezaugarriak hauek dira, besteak beste: noranzko bikoa eta erdikontserbakorra da, eta 5´ 3´ zentzuan egiten du aurrera.

a) Zeure hitzak erabiliz, azladu ezaugarri horietako bakoitzaren esanahia.

No

ranzko bikoitza: ADNren bi kateetan aldi berean aldi berean gertaten da bikoizketa. Bikoizketa puntu jakin batena hasten da ;bikoizketa jatorrian.Puntu horretan , bi kateak banatzen dira, bikoizketak aurrera jarraitzen du eta harizpiak aldi berean kopiatzen dira ; hau da bikoizketak bi noranzko ditu

Erdikontserbakorra: DNA_kateka banandu egiten dira, eta horietako bakoitza kate berri bat eratzeko molde gisa erabil daiteke. Molekulakume bakoitzak ukitu gabeko molde -kate bat eta bikoiztu berria den kate bat ditu.

5´-3´: polimerasa entzima ezagun guztiek 5´-3´noranzkoan baino ez dituzte gehitzen nukleotidoak horregatik bikoizketa etengabe a·3´-5´noranzkoko katearen moldean egin daiteke.

2011-Ekaina; 5A galdera (2 puntu)

Beheko irudian gene-kodea ageri da. Sekuentzia hau duen kate polipeptidiko batetik abiatuz:

NH2-Met-Ala-Tyr-Arg-Pro-Gly-COOH

a)Adierazi sekuentzia polipeptidiko hori emango duen mRNAren base-sekuentzia posible bat.

AUG-GCU-UAU-CCU-GGU

b)Badago sekuentzia polipetidiko hori emango duen beste base-sekuentziaren bat? Zer dela eta?

Bai, beste kobinazio batzuk egin daitezkeelako, gene-kodea unibertsala eta endekatua da.Aminoazido bat kodon batek baino gehiagok kodeatzea da endekapena.Sei kodon desberdin daude aminoazido jakin baterako, eta aminoazido bera kodeatzen duten kodonei kodon sinonimo deritze.

c)Adierazi a) ataleko mRNAk kodetuko lukeen DNA-katearen base-sekuentzia.

3’...TAC-CGA-ATA-GGA-CCA..5’

d)Adierazi Tyr aminoazidoaren ordez Ser aminoazidoa emango lukeen DNAren base baten mutazio posible bat.

3’...TAC-CGA-AGA-GGA-CCA..5’


2011-Uztaila; 2A galdera

DNAren autorreplikazio-prozesua:

a)Azaldu, labur, prozesu hori, grafikoz lagunduta.




DNAren erreplikazioa DNA (azido desoxirribonukleikoa) bikoiztean datzan prozesua da. Zelula batek bere informazio genetikoa DNA molekuletan dauka gordeta eta hau ez da aldatzen -mutazioak gertatzen ez badira- bizitza osoan zehar.

DNAren helize bikoitza hedatzean, kate horietako bakoitza eredu gisa hartuz, DNA kate berri bi eraikitzen dira. Erreplikazioa erreplikazio jatorritik bi norazkoetan gertatzen da.KAte berri bien sintesia modu ezberdinean gertatuko da, kate aurreratua eta kate atzeratua, baina norantza berean 5´-3´

prozesu honetan zenbait molekula eta entzima ezinbestekoak dira.

DNAhelikasa, DNA topoisomerasa ,proteina batzuk eta DNA polimerasa.

DNA polimerasak III entzimak 5´-3´noranzkoan nukleotido trifosfatoen lotura katalizatzen du, beren polimerazioa eraginez. Nukleotidoen elkarketa horretan azidofosforikoen 2 molekula askatzen dira.

energia behar da nuleotidoen elkarketa, polmerazzazioa, gertatzeko. Energia hau nuleotido trifosfatotik lortzen da. Fosfatoen arteko lotura hau apurtzen denean, askatutako energia DNA kate berriaren eta geitzen den nukleotidoa elkartzeko erabiltzen da.

DNA polimerasak 5´-3´norabidean soilik katalizatzen du erreplikazioa.

DNA polimerasak ezin du DNA kate berri bat hasieratik eratu, hasle edo primer edo zebadore bat behar du.

b)Zer funtzio du prozesuan DNA ligasa entzimak? Ligasaz gainera, adierazi erreplikazioan parte hartzen duten beste bi entzimaren izenak.

Ligasak kate bereko bi zati lotzen ditu. Helikasak, primasak.

b)Kode genetikoa: zer adierazi nahi da kode genetikoa unibertsala dela esatean? Eta kodea degeneratua dagoela esatean? Azaldu ezazu labur.

mRNAren base nitrogenuden eta kodetzen dituen aminoazidoen arteko elkarrekikotasuna da gene kodea.

Unibertsala dela esaten da kodonen eta aminoazidoen arteko elkkarrekikotasuna berdina delako aztertutako organismoa edozein dela ere.

Degeneratua dagoelaesaten da aminoazido bat kodon batek edo gehiagok kodeatzen dutenean.Hots, kodoi sinonimoak daude.

2012-Ekaina; 4B galdera

Kode genetikoa:

a) Kode genetikoaren kodonak hiru letraz (hiru basez) osatuta daude. Zergatik ezin dira sortu 2 letraz bakarrik? Arrazoitu erantzuna.

Letra bakar bateko konbinazioekin (A, U, C, edo G) aminoazidoak sortuko balira, 4 aminoazido soilik sortu ahal izango lirateke, eta ez 20. Bi letrako konbinazioekin, 4²=16 aminoazido sortuko lirateke. Hiru baseen konbinazioekin, aldiz, 4³=64 aminoazido agertuko lirateke. Hiru letrako mezu horiek (kodoi izenekoak) proteinetan dauden 20 aminoazido sor ditzakete, teorian behintzat 64 sortzeko aukera badute ere.

b)Kodonak zergatik ez daude osatuta 4 letraz, arrazoitu erantzuna.

4 letraz osatuta egongo balira balizko konbinazioak hogeitik gorakoak izango lirakete.Eta proteinek 20 aminoazido dituzte.

c) Zer funtzio dute “amaierako” edo “bukaerako” kodonek? Arrazoitu erantzuna.

hasierako kodonek aminoazido kateak polipeptidikora gehitzeaz gain hasiera -kodon gisa ere arintzen da kasu gehienetan.Bukaerako , stop kodonak dira eta amaieran parte hartzen dute aminoazidoa kodetu gabe.

d)Zer esan nahi du kode genetikoa “degeneratua” izateak? Arrazoitu erantzuna.

Degeneratua dagoela esaten da aminoazido bat kodon batek edo gehiagok kodeatzen dutenean.Hots, kodoi sinonimoak daude.

2011 UZTAILA 1B GALDERA

Giza jardueraren ondorioz atmosferan CO2-a metatzea da berotegi-efektuaren kausetakoa de

bat. Horren ondorioz, lurrazala pixkanaka berotuz doa. CO2 atmosferikoaren

kontzentrazioa txikitzeko, ikerketak egiten ari dira gas hori karbono-iturri gisa erabiltzeko

gai diren organismoekin.

a)Adierazi zer organismo mota diren CO2-a metatzeko gai, eta nola deitzen zaion prozesu biokimikoari.

organismo autotrofo fotosintetikoak, fotosintesi oxigenikoa deritzo CO2-a metatzeari. Algak, landareak, zionobakterioak.

b) Adierazi labur zer biomolekula motatan metatu daitekeen zelularen barnean hala finkatutako CO2 hori.bvV4VnU-xvDeU0WR_-oMz_HoAAoksuuZtjCU9pTe

ura hidrogeno emaile gisa haritzen da, karbono dioxidoa erreduzitzeko. Uraren oxidazioak molekula haustea dakar(uraren fotolisia) eta ondorioz , oxigeno molekularra eskatzen da.

ur molekulek oxigeno atomo bakarra dutenez eta fotosintesian oxigeno molekularra askatzen dela kontuan artuta , lehen formulatutako ekuazio orokorra honela formulatu beharko litzateke.

                                  (ARGIA)

2H2O + CO2 -------------------------------> (CH2O) + O2 + H2O


fotosintesi oxigenikoaren eskema:

fotosintesia erreakzio konplexu baten bitartez egiten da, eta arreakzio horiek bi fase dituzte. Fase argiduna eta fase iluna

fase argiduan: tilakoideen mintzean argipean baino ez da gertatzen. Tilakoideetan, elektroiaak garraiatzeko kate fotosintetikoa, fotosistemak eta kloroplastoak ATPasa daude. Fase horretan pigmentu fotosintetikoek argiaren energia bildu eta energia kimiko bilakatzen dute , erreduzio ahalmena duen forman zein energia aske moduan. Ur molekulak haustean sortutako oxigenoa atmosferara askatzen da.

fase iluna : kloroplastoaren estroman gertatzen da eta ez dago zuzenena argiaren mende. CO2 molekulak erreduzitzean datza , fase argidunenan sortutako energia erabiliz glukosa eta bestev molekula organiko batzuk lortzeko. PROzesua Clalvinen zikloa izeneko bide metaboliko baten bidez egiten da.


Entradas relacionadas: