Genero Berdintasunerako Politikak Espainian
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,26 KB
Zuzenduak diren erakundeak sortzen joan dira, Autonomi Erkidego bakoitzak generoen berdintasun politika egituratzen duen plan bat osatzen duelarik. Nafarroa, salbuespen bat izan da zeren, 1998-2000 eperako Aukeren Berdintasun Plana osatu arren, Legebiltzarrak ez du jarraian onartu. Hala ere, 2002an, lege prozesu bat hasten da berdintasun legea onartzeko, Nafarroako Erkidego Forala aitzindaria izanik. Emakumearen Erakundeak bultzatutako egitura autonomikoen sorrera baliagarria izan da generozko politikak indartzeko. Nahiz eta Europako beste herrietan baino beranduago sortu, jarraian aurrekontu eta giza baliabide propioak ukan ditu.
Generoaren ikuspegia instituzionalizatzeaz gain eta pentsaera aldaketak sumatzeaz gain, beste aldaketa nagusi bat suertatu da: udalen barruan eta Autonomi Erkidegoek lagundurik, tokiko egiturak sortu dira. Ongizate sozial eta indibidualaren emakumezko kontzeptua, sexuen eta generoen arteko berdintasun juridikoaren aldarrikapenean aldatu da. 1978ko Konstituzioa onartu ostean, PSOEk lan egin du legediaren alderdi diskriminatzaileak eta sexuen arteko ezberdintasunak desagerrarazteko. Emakumearen Erakundeak eta Aukeren Berdintasunaren Lehen Planak, eskubidearen berdintasuna bermatzera norabidetuak daude. Ondoren, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatu da, batik bat Aukeren Berdintasunaren Hirugarren eta Laugarren Planetan.
Aitzitik, teoria eta praktikaren artean alde nabariak egon dira zeren, gizonentzako lan ordaindua eskubide bat bada eta diskurtso publikoak derrigorrezko betekizun bat bezala erakusi badu, eskubide bera ez da hain argia emakumeentzako. Aldiz, ordaindu eta ordutegi gabeko lana emakumearen propioa izan da. Geroztik, emakumeak lan munduan erabat sartu badira, etxeko lanen zati nabarmenena beraien esku dago, nahiz eta belaunaldi berrietan aldaketa batzuk agertu. Era berean, mugimendu feministaren aldarrikapenak jarraitu arren, ez dira nahikoak gizonen jarrerak aldatzeko. Are eta gehiago, aurreiritzi eta ohituretan oinarrituak baitira.
Aukera Berdintasun Lehen eta Bigarren Planek, lan munduari arreta berezia eskaintzen diete, berrekoizpen arloa (publiko-pribatu harremana) alde batera utziz. Nahiz eta genero kategoria ezagutu, ez da erabat onartzen eta emakumea gizonaren baldintzatik hurbildu nahi da, bien arteko berdintasuna bilatu gabe. Aukeren Berdintasunaren Bigarren Planak (1988-1990), ordea, etxeko lanen ardura gizonen eta emakumeen artean hobeki banatzeko premia azpimarratzen du. Horren ondorioz, esfera pribatuari loturiko ekintzak sortu dira, berdintasunaren definizioa moldatuz. Dagoeneko, berdintasun formala eta lan merkatuan sartzeko aukerak ez dira nahikoak, baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalek ez baitute baldintzen berdintasuna bermatzen. Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasunerako Hirugarren eta Laugarren Planek, alor pribatua ahal ez publikoa balitz bezela aurkezten dute.
Orohar, familia eta lana uztartzeko baldintzak ez dira onak Europako beste herriekin alderatuta. Izan ere, Espainia da Europako herrietan familia babeserako xahupen sozial ahulena daukana: %0,58a, Europako batez-bestekoa %2,3koa delarik. Lan munduan dabiltzan emakumeei egindako inkesta batek agerian uzten du erdiak baino gehiagok bere lehen haurraren sorrera atzeratu duela lan arrazoiengatik.