Genero Ikuspegia: Feminismoaren Garapena eta Generoa
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,76 KB
GENEREO IKUSPEGIA: Mundu Gerra edo 40' arte, Gizarte Mugimenduetan Langileena Nagusi edo Dominantea Zen
Bazeuden beste batzuk baino honetan txertatu. Urte horretatik aurrera, belaunaldi berri uni-ra iritsi. Arazo berri. Horien artean feminista. Aldarrikatzen zituzten ideiak minoritarioak. Ekintza politikoak, pentsamolde feminista bereganatu izanak, kontzeptu eta ikuspegi berrien garapena eta azterketa eragin ditu. Enpoderamendu eta zeharkakotasun kontzeptuek, emakumeei eta, batik bat, gizon eta emakumeen arteko harremanei buruzko ikerketak indartu dituzte. Botere-hartze estrategia, hirugarren-munduko emakumeen mugimenduak bultzatu du, garapen prozesuan parte-hartzeko modu bat lez. Egitura sozialetan eta beraien bizietan aldaketak eragiteaz gain, emakumeen autonomia eta erabakiak hartzeko gaitasuna sendotuko luken antolaketa demokratiko eta parte-hartzaile batera iritsi nahi du. Genero gaiaren baitan kontzeptu nagusi elkarlotuta daudenak:
GENEROA
1970. hamarkadan, feminismo akademiko anglosaxoiak genero nozioa erabili du, izaera biologikoak, eraikuntza sozial eta kulturaletatik bereizteko (Ez arraroa kontzeptu hau herri anglosaxoietan garatzea, hauetan feminismo korronte ezberdin dituelako). Errealitate soziala hobeki ulertzeko asmoaz gain, aditu horiek helburu politikoek dauzkate, alegia, emakumezko gaitasunak bezala ezagututako ezaugarriak hezkuntza baten ondorioak direla adieraztea, bai familian, bai eskolan eta oro har gizartean. Sexua eta generoa bereiziz, erabakitzaile biologikoa gutxitzea espero dute, gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunean murrizteko asmoz. Generoa, sexu ezberdintasunari egozten zaion esanahia ez kodifikatzeko tresna bat bilakatu da baita ere giza harremanen eta hartu-emanen konplexutasuna hobeki ulertzeko era bat ere. Scott-ek erabateko lotura ikusten du bi ideien artean: batetik, generoa eta sexuaren arteko bereizketa, harreman sozialen osagai bat da eta, bestetik, generoa, botere harreman adierazleen lehenengo forma bat da. Generoaren lau osagai nagusiak:
- Irudi anitzak gogorarazten dituzten eta kulturalki eskuragarriak diren sinboloak eta mitoak.
- Sinboloen esanahien interpretazioek adierazten dituzten kontzeptu normatiboak.
- Kontzeptu horiek, hezkuntza, politika, zientzia eta erlijio irakaspenetan adierazten dira, gizonaren eta emakumearen, gizonezkoaren eta emakumezkoaren kategoriak baieztatuz.
- Genero harremanen erakunde sozialak: ahaidetasun sistema, familia, sexuen artean banatua dagoen lan merkatua, hezkuntza erakundeak eta politika.
- Nortasun subjektiboak, osagaien arteko hartu-emanak eta maila kognitibo, ekonomiko, politiko eta psikologikoak.
Scott-entzako, sexuen arteko harreman sozialak izendatzerako orduan, genero hitzaren hobarietariko bat erakustea da gizonen eta emakumeen artean ez dagoela bereizketarik eta emakumeei buruzko informazioari gizonei buruzko informazioa gehitu behar zaiola. Zentzu horretan, generoak bere zentzua testuinguru historiko eta sozio-kultural batean hartzen du, gizon eta emakumeen arteko harreman finkoak eta eginkizunen banaketak adieraziz. Zeren forma hori gizarte batetik bestera eta une batetik bestera aldatzen da. Bourdieu-k erakutsi du generoaren logika, boterearen eta menderatasunaren logika dela, bortizkeria sinbolikoaren itxura hartuz. Generoa eta bere instituzionalizazioa ulertzea zaila da, egitura sozialen eta buru egituren subjektibitatean idatziak baitira. Bourdieu-ren iritziz, gizonezkoen orden soziala hain da sustraitua non ez duen zuribiderik behar: argia gisa derrigortzen da baita naturaltzat jotzen ere, batetik gizartearen egituraketan, lanaren banaketa sexualean, denboraren eta eremuaren antolaketa sozialean agertzen da eta, bestetik, gorputzetan eta buruetan idatziak diren egitura kognitiboetan ikusi daiteke.