Geografia eta Europar Batasuna: Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,63 KB
Iberiar Penintsulako Unitate Morfoestrukturalak
Iberiar penintsulan erliebe kontinentaleko unitate morfoestruktural handiak daude:
Zokaloak
Aro primarioan edo Paleozoikoan eratutako ordokiak edo goi-ordokiak dira. Material paleozoikoak harri silizeoak dira: granitoa, arbela eta eskistoak; oso zurrunak dira, eta, beraz, bultzada orogeniko berrien aurrean ez dira tolesten, apurtu baizik. Gaur egun, zokaloak erliebe horizontalak dira, batez ere.
Mendigune Zaharrak
Aro tertziarioan sortutako mendiak dira, zokalo baten bloke bat berriz altxatzearen eraginez. Materialak paleozoikoak dira, eta, gaur egun, itxura biribilduak eta tontor lauak dituzte mendigune horiek, higadura handiko inguruak direla eta. Penintsulan, goi-lautadaren barruko mendilerroak, Galiziako mendigunea eta Kantauriar mendikatearen mendebaldeko zatia mendigune zaharrak dira.
Tolestura-mendikateak
Aro tertziarioko alpetar orogenesian sortutako goraguneak dira. Gaur egun, aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte. Tolestura-mendikateak bi motatakoak dira:
Bitarteko mendikateak
, itsasoak zokaloen ertzetan jalkitako materialak tolestean sortutakoak.Alpetar mendikateak
, itsas fase luze eta sakonetan jalkitako materialak tolestean sortutakoak.
Arro Sedimentarioak
Aro tertziarioan sortutako inguru hondoratuak dira, eta sedimentuz bete ziren, batez ere buztinez eta kareharriz. Gaur egun, erliebe horizontalak edo apur bat inklinatuak dira. Bi mota:
- Zokalo bateko bloke bat alpetar orogenesiaren presioen eraginez hondoratzean sortutakoak.
- Sakonune aurrealpetarrak, alpetar mendikatearen bi aldeetan kokatuak.
Europar Batasuna eta Haren Historia
Erromako Ituna
1957an sinatutako EBko bi hitzarmenetako bat da. Lehenak Europar Ekonomia Erkidegoa (EEE) ezarri zuen eta bigarrenak Energia Atomikoaren Europar Elkartea (Euratom) sortu zuen. Herrialde sinatzaileak hauexek izan ziren: Mendebaldeko Alemania, Belgika, Frantzia, Italia, Luxenburgo eta Herbehereak. Europan, lehenengo nazioz gaindiko erakundeak izan ziren.
Europar Batasuna
Europar Batasuna Europako 27 estatuk osatzen duten nazioz gaindiko erakundea da. 1993ko azaroaren 1ean Batasunaren Tratatuarekin sortu zen. 1957an sortu zen Europako Ekonomia Erkidegoaren (EEE) ordezkaria da. Europar Batasunak 459.500.000 biztanle inguru ditu. Bere helburua ekonomikoaz gain, politikoa eta soziala da. Brusela da Europar Batasuneko erakundeen egoitza nagusia; bertan daude Kontseiluaren, Batzordearen eta Legebiltzarraren egoitza administratiboak. Parlamentuari dagokionez, Estrasburgo da hiriburu ofiziala (bertan egiten dira osoko bilkurak), Brusela hiriburu exekutiboa eta Luxenburgo hiriburu administratiboa.
Autonomia Erkidegoa
Espainiako konstituzio-antolamenduaren barruan dagoen lurralde-entitatea da, legegintza-autonomia eta betearazle-ahalmenak dituena, eta bere ordezkarien bitartez bere burua administratzeko ahalmena duena.
Europako Batasunaren Hedapena: Urteak eta Herrialdeak
- 1957: Frantzia, Alemaniako Errepublika Federala, Italia, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo.
- 1973: Danimarka, Irlanda, Erresuma Batua.
- 1981: Grezia.
- 1986: Portugal eta Espainia.
- 1995: Suedia, Finlandia eta Austria.
- 2004: Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Hungaria, Eslovenia, Zipre eta Malta.
- 2007: Errumania, Bulgaria, Kroazia, Mazedonia eta Turkia.