Geografia Fisikoko Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB

Klima

Denbora-tarte luzean (gutxienez 30 urte) lurralde bateko atmosferaren egoera baldintzatzen duten gertaera meteorologikoen multzoa da; tenperatura, prezipitazioak (euria, elurra, etab.), haizea, lainoa... Hainbat faktorek eragiten dute kliman: latitudea, itsas eragina, erliebea, etab.

Eguraldia

Atmosferak leku batean eta une jakin batean duen egoera da.

Eguraldia aztertzen duen zientzia Meteorologia da.

Akzio Guneak: Antizikloiak eta Borraskak

Akzio guneak astiro mugitzen diren presio altuen edo baxuen sistema handiak dira. Akzio guneak eguraldi mota desberdinen arduradunak dira.

Antizikloiak

Goi-presioko zentroa (1013 mb-tik gora). Haizeak kanpoalderantz urruntzen dira. Haizearen norabidea erlojuaren orratzen norabidekoa da Ipar Hemisferioan, eta alderantzizkoa Hego Hemisferioan. Eguraldi egonkor eta argia ekarri ohi du.

Zikloiak (Borraskak)

Behe-presioko zentro baten inguruan egituratzen den eta haize konbergenteak dituen atmosferaren perturbazio mugikorra. Ipar Hemisferioan, Hego Hemisferioan ez bezala, erlojuaren orratzen kontrako bidea egiten du haizeak. Eguraldi ezegonkorra, haizetsua eta ziurrenik euritsua ekarriko du.

Aire Masa

Mugimenduan dagoen aire-bolumena da; tenperaturaren, presioaren eta hezetasunaren arabera sailkatzen da.

Aire-masen sorleku diren erregioetan sortzen dira, eta airea hainbat egunetan edo astetan egoten da bertan bere ezaugarriak hartzen (hotza, beroa, lehorra edo hezea). Aire-masek beren ezaugarriak kilometro askotara ere mantentzen dituzte.

Arro Hidrografikoa

Ibai bat elikatzen duen espazio geografikoa da. Espazio geografiko horretako ibai eta errekatxo guztiek beren ura ibai nagusira eramaten dute.

Beste modu batera esanda, ibai batek bere sare hidrografikoarekin prezipitazioen ura biltzen eta drenatzen duen espazio geografikoa da.

Ibai Erregimena

Ibai baten ur-bolumenak urtean zehar izaten dituen gorabeherak dira.

Ibai erregimenak zerikusi zuzena du prezipitazio mota eta maiztasunarekin. Honako erregimen hauek bereizten dira:

  • Euri-erregimena
  • Euri-elur erregimena
  • Elur-euri erregimena
  • Elur erregimena
  • Erregimen konplexua

Landaredi Potentziala

Lurralde bateko landaretza potentziala gizakiaren inolako jarduerarik gabe egongo litzatekeen landaretzari esaten zaio.

Landaretza potentzial hori, lehenik eta behin, klimak baldintzatzen du (batez ere, prezipitazioen eta tenperaturen erregimenak), eta bigarren lekuan, lurzoruaren ezaugarriek.

Baliabide Naturalak

Naturan aurki daitezkeen elementuak dira, eraldatu eta aprobetxa daitezkeenak.

Arrisku Naturala

Lurralde batek prozesu natural baten eragin negatiboak jasateko aukera da, giza kokalekuak eta ekoizpena arriskuan jarriz. Arrisku horiek hondamendi bihur daitezke.

Entradas relacionadas: