Geografia Fisikoko Oinarrizko Kontzeptuen Glosarioa
Clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,48 KB
Mendigune Zaharra / Mazizo Zaharra
Aro tertziarioan sortutako mendiak dira, zokaloko bloke bat berriz altxatzearen eraginez, alpetar orogenesiaren presioak direla eta. Materialak paleozoikoak dira. Gaur egun, mendigune horiek itxura biribilduak eta tontor lauak dituzte, higidura handiko inguruak baitira.
Tolestura-mendikatea
Aro tertziarioko alpetar orogenesian sortutako goraguneak dira, itsasoak aro sekundarioan jalkitako material sedimentarioak, batez ere kareharriak, tolestean sortutakoak. Gaur egun, aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte; izan ere, gazteak direnez, higadurak oraindik ez ditu leundu.
Arro Sedimentarioa edo Sakonuneak
Aro tertziaroan sortutako inguru hondoratuak dira, eta sedimentuz bete ziren, batez ere buztinez eta kareharriz. Gaur egun erliebe horizontalak edo apur bat inklinatuak dira, geroko orogenesiek ez baitute eraginik izan.
Desertifikazioa
Inguru lehorretako, erdi-lehorretako eta azpihezeetako lurrak degradatzen dira, faktore naturalen eta faktore antropikoen eraginez.
Modelatu Karstikoa
Harri nagusia kareharria da. Harri hori gogorra da, pitzadurak eta arraildurak sortuz apurtzen da, eta urarekin erraz disolbatzen da. Erliebe konplexua sortzen du, erliebe karstikoa. Hauek dira erliebe horren forma tipikoak:
- Lazpizak
- Zintzurrak
- Poljeak
- Dolinak
- Kobazuloak
- Leizeak
Arro Hidrografikoa
Lurraldearen atal bat da, eta bertako urak ibai nagusi batera eta horren ibaiadarretara iristen dira.
Ur-Banalerroa
Banalerroak arroak mugatzen dituzten mendi-erliebeen tontorrek osatzen dituzte.
Landaredi Potentziala
Faktore fisikoek (klima, erliebea eta lurzorua) eragindako landaredia da. Bertako faktore fisikoaren eraginez sortzen den landaredia. Gure landaredi potentziala pagoa eta haritza dira.
Ekintza-Gunea (Antizikloia eta Depresioa/Borrasca)
Ekintza-guneak goi eta behe presioko inguruak dira. Presio atmosferikoa aireak lurrazaleko unitate batean duen pisua da. Milibarretan (mb) neurtzen da barometroekin eta isobaren bitartez irudikatzen da mapetan.
- Antizikloia: Goi-presioen eremua da eta haizea inguruan erlojuaren orratzen zentzuan ibili ohi da. Eguraldi egonkorra sortzen du.
- Depresioa: Behe-presioko eremua da eta haizeak mugitzen dira erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan. Eguraldi ezegonkorra sortzen du.