Geografia eta Hidrografia: Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB

Hona hemen geografia eta hidrografiarekin lotutako oinarrizko kontzeptuen bilduma:

Latitudea

Ipar hemisferioako alde epelean dagoenez, ondo bereizitako bi urtaro egotea zehazten du: negua eta uda, trantsizioko bi urtaroren bidez bereizita (udaberria eta udazkena).

Kokapena

Ezaugarri termiko desberdinak dituzten bi ur masaren eta bi kontinenteren artean dago. Horren eraginez, propietate desberdineko aire masen arteko bidegurutzea da.

Itsasoaren eragina

Urria da, oso zabala delako, kostak gorabehera gutxikoak direlako eta kostaren paraleloan mendi-erliebeak daudelako.

Ekintza zentroak

Goi- eta behe-presioko inguruak dira.

Presio atmosferikoa

Aireak lurreko unitate batean duen pisua da. Milibarretan neurtzen da barometroarekin, eta eguraldiaren mapetan isobaren bidez irudikatzen da.

Fronteak

Hainbat ezaugarriko bi aire masa bereizten dituzten azalerak dira. Espainian fronterik garrantzitsuena fronte polarra da.

Urteko tenperatura-bitartea

Hilabeterik beroeneko eta hilabeterik hotzeneko batez besteko tenperaturaren arteko aldea da.

Emaria

Segundo batean ibaiaren puntu jakin batetik igarotzen den ur kantitatea da.

Goraldia

Ur-korronte baten emari maximoaren unea da.

Agorraldia

Ur-korronte batek emari txikiena duen unea.

Ibai-erregimena

Ibai baten emariak urtaroen arabera duen aldaketa da.

Arro hidrografikoa

Lurraldearen ibai-atal bat da, eta bertako urak ibai nagusi batera edo horren ibaiadarretara iristen dira.

Uren banalerroa

Arroak mugatzen dituzten mendi-erliebeen tontorrek osatzen dute.

Isurialde hidrografikoa

Urak itsaso berera isurtzen dituzten arroen multzoa da.

Landaredi potentziala

Leku batean egongo zen landaredia, giza eragina egongo ez balitz.

Ibai-isurialdeak eta haien ezaugarriak

Bizkaiko Golkoko isurialdeko ibaiak

  • Laburrak dira.
  • Higatze-indar handia dute.
  • Emaritsuak dira.
  • Erregimen nahiko erregularrekoak dira.

Isurialde Atlantikoko ibaiak

  • Luzeak dira.
  • Higatze-indar urria dute.
  • Emari handikoak dira.
  • Erregimen irregularrekoak dira.

Isurialde Mediterraneoko ibaiak

  • Ebro izan ezik, laburrak dira.
  • Higatze-indar handia dute.
  • Emari urria dute.
  • Erregimen oso irregularrekoak dira.

Entradas relacionadas: