Geografia Ikasgaiaren Multzoak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,63 KB

1.MULTZOA: Ikasgai honen multzo guztietan komunak diren edukiak

  • GEOGRAFIA→ Lur planetaren gainazala deskribatzea eta azaltzea helburu duen zientzia da.

  • MAPA→ Mapa bat eskualde bateko edozein aldagai irudikatzen duen adierazpen grafikoa da, normalean bi dimentsioko planoan.

  • PAISAIA→ Paisaia edo inguraldea biztanleria jakin batek sumatutako lurralde zatia da, izaera izadiak eta gizakiak eta hauen arteko harremanak sortua.

2.MULTZOA: Lurraldea antolatzeko moduak. Espazio geografikoaren batasuna eta aniztasuna

  • ERROMAKO ITUNA→ Erromako Ituna 1957ko martxoaren 25ean sinatu zuten Alemaniako Errepublika Federalak, Frantziak, Herbehereek, Luxenburgok, Belgikak eta Italiak. Itun hau Europako Batasuna eraikitzeko prozesuan aurrerapauso garrantzitsua izan zen.

  • EUROPAR BATASUNA→ Europar Batasuna (EB) Europako 28 estatuk osatzen duten nazioz gaindiko erakunde bat da. 1993ko azaroaren 1ean Maastrichteko Itunarekin sortu zen.

  • AUTONOMIA ERKIDEGO→ Autonomia erkidegoa Espainiako antolamendu konstituzionalaren barnean dagoen lurralde-entitate bat da. Estatuaren banaketa administratiboa da.

3.MULTZOA: Dinamika ekogeografikoak

  • UNITATE MORFOESTRUKTURAL→ Plaka tektonikoen mugimenduaren eta higaduraren ondorioz sortutako erliebea da.

  • MENDIGUNE ZAHAR/MAZIZO ZAHAR→ Hertziniar orogenian,lehen aroan, eratutako mendikate higatuen plataformak dira. Antzinako mendikateen hondarrak geratzen dira eta egungo arro sedimentarioen oinarria osatzen dute.

  • TOLESTURA MENDIKATE→ Forma aldakorreko erliebe-unitatea da, bi plaka tektonikoak hurbildu eta beraien artean egindako tolesturaz eta konpresioaz sortzen dena. Aro tertziarioan sortuak.

  • ARRO SEDIMENTARIO→ Arro sedimentarioa sedimentazio eremu handia da, 100 m sedimentu lodiera eta 10 km² eremua gutxienez duena.

  • MODELATU KARSTIKO→ Kareharrietan erliebeak hartzen dituen formen multzoa da, kaltzio karbonatoaren disolbatzean sortzen dena.

  • KLIMA→ Klima eskualde bateko egurats edo atmosfera-egoeren seriea da, beraz, denbora luzean neurtuak.

  • EGURALDI→ Eguraldia halako une batean atmosferak daukan egoera da, hainbat elementu meteorologikoz definitua.

  • EGURALDI MOTA→ Eguraldi berean bereizten ditugun egoera klimatikoak: euritsua, lainotsua, eguzkitsua...

  • EKINTZA GUNE→ Goi presioko (antizikloi) eta behe presioko (depresio) aire-masak dira eta eguraldi moten eragile dira.

  • AIRE MASA→ Atmosferan gertatzen den aire mugimendu.

  • ARRO HIDROGRAFIKO→ Lurraren atal bat da, bertako urak ibai nagusi batera eta ibai adarretara iristen dira.

  • IBAI ERREGIMEN→  Ibai bateko ur-bolumenak edo emariak urtean zehar dituen gorabeherak.

  • LANDAREDI POTENTZIAL→ leku batean berez sor daitezkeen landaredi teorikoa,kanpoko eragin nahastailerik gertatzen ez bada.

  • BALIABIDE NATURAL→ Baliabide naturalak, naturan dauden eta baliabide kontsidera daitezkeen elementuen multzoa da.

  • ARRISKU NATURAL→ Faktore naturalek eragindako arriskuak dira.

Entradas relacionadas: