Geologia: Aro Geologikoak eta Prozesu Tektonikoak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,95 KB
Aro Geologikoak: Aro arkaikoa (4.000-600 milioi urte), Aro primarioa edo Paleozoikoa (600-225 milioi urte), Aro sekundarioa edo Mesozoikoa (225-68 milioi urte), Aro tertziarioa (68-1,7 milioi urte) eta Aro kuaternarioa (1,7-gaur egun arte).
Plaka Tektonikoak: Plaka tektonikoak litosferan dauden fragmentuak dira, non bloke zurrun baten modura mugitzen den astenosferaren gainean inolako barne deformaziorik egin gabe. Plaken tektonikaren teoriak plaka tektonikoen egitura eta lurraren gainazalaren dinamika azaltzen duen teoria da. Teoria horren arabera, litosfera hainbat plakatan zatituta dagoela diotsu, non hauek astenosferaren gainazalean mugitzen diren.
Higidura: Eragile batzuek erliebean egiten duten higadura da. Eragile horiek klimatikoak edo atmosferikoak (ura, izotza eta haizea) eta biologikoak (animaliak, landareak, gizakia) izan daitezke.
Orogenesia: Mendiak eratzeko prozesua da. Lurraren historia geologikoko bi orogenesi aipagarrienak aro primarioko orogenesi hertziniarra eta aro tertziarioko alpetar orogenesia dira.
Zokaloak: Aro primarioan edo Paleozoikoan eratutako ordokiak edo goi-ordokiak dira, aro horretako orogenesi hertziniarrean sortutako mendikateak higatzean izandako lautzearen ondorioz. Material silizeoak dira, granito, arbela, kuartzita... oso gogorrak, beraz apurtu egiten dira.
Mendigune Zaharrak: Aro tertziarioan sortutako mendiak dira, zokalo baten bloke bat berriz altxatzearen eraginez, alpetar orogenesiaren presioak direla eta. Material paleozoikoak dira baina gaur egun higadura handia jasan ondoren, mendigune horiek itxura biribilduak eta tontor lauak dira.
Tolestura-Mendikatoak: Aro tertziarioako alpetar orogenesian sortutako goraguneak dira, itsasoak aro sekundarioan jalkitako material sedimentarioak batez ere, kareharriak, tolestean sortutakoak.
Mendigune Hesperikoa: Aro sekundarioko penintsularen mapan, azaleratutako lur moduan, aro primarioko orogenesi hertziniarrean sortutako mendikate zaharrak ikusten dira. Horiek higatu eta zokalo edo goi-ordoki bihurtu dira. Penintsularen mendebaldeko zatiak Mendigune Hesperikoa du izena.
Sedimentazioa: Lurrazalean harriak apurtzetik sortutako materialak edo disolbatutako substantziak jalkitzea da.
Arro Sedimentarioak: Aro tertziarioan sortutako inguru hondoratuak dira, sakonune hauek sedimentuz bete ziren, batez ere buztinez eta kareharriz. Gaur egun elriebe horizontalak edo apur bat inklinatuak dira.
Failak: Lurrazala apurtzea eta apurtutako blokeak banantzea, materialak oso zurrunak direlako (paleozoikoak adibidez).
Tolestura: Estratu geologikoak ondulazio itxuran deformatzea, presio tektonikoaren dragones. Harri sedimentarioetan gertatzen da.
Antiklinala: Tolestura sinplearen aldea ganbila edo konbexoa da.