Geologia eta Eboluzioaren Oinarriak
Clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,05 KB
Lurraren Egitura eta Dinamika
Lurraren Osaera eta Mugimendua
Lurreko partikula bat ere ez dago inoiz geldirik, planetaren barrualdeko korronteek bultzatzen baitituzte.
Atmosferaren Osagai Nagusiak
Lurreko atmosferaren osagai nagusiak:
- 78% nitrogeno
- 21% oxigeno
- 1% argona
Osagai hauek berotegi-gasak dira.
Atmosfera Dinamikoa
Airea, lurrazaleko beroa xurgatzen duenean, hedatu egiten da.
Zergatik da likidoa Lurraren gainazaleko ura?
- Eguzkitik hurbilago dagoelako Jupiterren sateliteak baino.
- Lurrak masa handiagoa duelako; beraz, grabitate handiagoa du, eta horri esker, atmosfera du.
- Lurraren atmosferan berotegi-gasak daudelako.
Lurraren Barnealdea
Lurraren barnealdeko geruzak eta haien gutxi gorabeherako sakonerak:
- Lurrazal ozeanikoa: (6-12 km)
- Lurrazal kontinentala: (25-70 km)
- Goi-mantua: (670 km) (Mohorovicic etenunea)
- Behe-mantua: (2900 km) (Wiechert-Gutenberg etenunea)
- Kanpo-nukleoa: (5120 km) (Lehman etenunea)
- Barne-nukleoa: (6378 km)
Kontinenteen Jitoa eta Plaken Tektonika
Kontinenteen Jitoaren Frogak
Alfred Wegenerrek proposatutako teoriaren frogak:
- Froga geografikoak: Kontinenteen kostaldeen formak bat zetozela ohartu zen Wegener.
- Froga paleontologikoak: Fosilak erabiltzen dituzte, garrantzitsuenak direnak.
- Froga geologikoak eta tektonikoak: Kontinenteak bat eginez gero, harri motek, kronologiak eta mendikate nagusiek segida fisikoa dute.
- Froga paleoklimatikoak: Froga horiek ziren garrantzitsuenak Wegenerrentzat, meteorologiari buruz zituen ezagutzak direla eta.
Zer da Plaken Tektonika?
Lurra plaka litosferiko izeneko zati zurrunetan banaturik dago. Plaka litosferikoak ez dira estatikoak.
Plaken Ertzak
Plaka litosferikoak elkarrekiko mugitzen dira eta, horren ondorioz, elkarri eragiten diote:
- Ertz konbergenteak: Talka egiten duten bi plaken ertzak.
- Ertz dibergenteak: Elkarrengandik aldentzen diren bi plaken ertzak.
- Saiheska mugitzen diren ertzak: Elkarrengandik saiheska irristatzen diren bi plaken ertzak.
Eboluzioaren Teoriak eta Frogak
Eboluzioaren Frogak
- Biologikoak: Gaur egungo izaki bizidunetan oinarrituta daude.
- Paleontologikoak: Fosilak erabiltzen dituzte.
- Molekularrak: Genetikan oinarrituta daude.
Eboluzioaren Azalpen Nagusiak
- Darwin
- Ingurunera ondoen moldatutakoek irauten dute bizirik (hautespen naturala).
- Lamarck
- Espezieak aldatu egiten zirela adierazi zuen, premiei erantzuteko edo ingurunera moldatzeko.
- Neodarwinismoa
- Aitaren eta amaren karaktereak heredatzeko mekanismoa deskribatu zen, eta sexu bidezko ugalketan bien karaktereak nahasten zirela azaldu zuten.