Geologia eta Euskal Literatura: Kontzeptuak eta Idazleak
Clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,09 KB
Prozesu Geologikoak
Meteorizazioa: Higaduraren aurretik gertatzen da. Kanpo-eragile geologikoen eraginez harria hautsi edo disgregatzea da. Sortutako harri zatiei klasto deritze.
Garraioa: Agente geologikoek materialak garraiatzea da.
Higadura: Garraio horiek mugitzerakoan sortzen den higadura da, bai harri zati horietan, bai ukitzen dituzten gainazaletan.
Sedimentazioa: Garraio prozesua amaitutakoan higatutako materialak metatzeko prozesua da.
Lurzorua Sortzeko Urratsak
- Agente geologikoek meteorizazio fisikoa eta kimikoa eragiten dute.
- Materia organikoa sortzen da.
- Izaki bizidunak garatzen dira, lurra atxikitzen dute eta materia organikoa ematen dute.
- Azkenik, landare eta animalia gehiagok ekosistema okupatzen dute.
Lurzoruko Horizonteak
O horizonta: Orbelak eta gainean pilatzen diren landare- eta animalia-hondarrek osatzen dute.
A horizonta (edo garbiketa-horizonta): Euri-ura iragazten denean sortzen da, urak gatzak eta materia disolbagarria beherantz eramateagatik.
B horizonta (edo pilaketa-horizonta): Euri-urak A horizontatik garbitutako gatzek eta materia organiko disolbagarriak osatzen dute.
C horizonta: Hasieran zegoen harria da eta horrelaxe dago.
Uraren Zikloa
Lurraren gainazala modelatzeko lanaren zati handi bat urak egiten du, ziklo hidrologikoa osatzen duenean. Eguzki-energia behar du. Izan ere, eguzki-energiaren esker lurruntzen da lurrazaleko eta aintzira, ibai eta itsasoetako ura. Gero, lurruna kondentsatzen da, hodeiak sortzen dira, eta horren ondorioz lurrunketa prozesuan pilatzen den energia termikoa iristen da. Hodeiek prezipitazioak eragiten dituzte, eta ura glaziar, aintzira eta ibaietan pilatzen da. Pilatutako urak ur-lasterrak osatzen ditu eta itsasoraino iristen da.
Gabriel Aresti (1933-1975)
Bilbon jaioa, ogibidez kontularia izan zen Zorrotzako enpresa batean. Euskara ez zuen txikitatik jakin. Gaztea zela hartu zuen euskara ikasteko nahia eta beharraren kontzientzia, eta bere kabuz ikasi zuen. Euskaltzaindiko kide izatera iritsi zen. Espiritu libreko gizona zen, aberatsak kritikatu zituen, eta baita EAJko agintariak ere. Olerkigintzaz gain, antzerkigintza eta itzulpengintza ere landu zituen.
Obrak
- Maldan behera (tonu tristeko poema)
- Harri eta Herri
- Euskal Harria
- Harrizko Herri hau
- Azken Harria (hitz neurtuan lirika)
Lauaxeta (Esteban Urkiaga) (1905-1937)
Mungian jaioa eta Gasteizen fusilatua. Idazlea izateaz gain, kazetaria ere izan zen. Ideologia abertzalekoa zen eta EAJko kidea. Gernikako bonbardaketaren hondamendia kazetari frantses batzuei erakusten ari zitzaiola atxilotu zuten faxistek, eta hilabete gutxira fusilatu zuten.
Obrak eta Generoa
- Bide barrijak (poesiaren modernizazioa)
- Arrats beran (abesti antzeko olerkiak)
- Hitz neurtuan lirika