Geologia eta Geografia Terminoen Glosarioa
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,26 KB
Loess
Basamortuen ertzetan lur oso emankorrak sortzen dituzten buztinak eta limoak biltzen dituen egitura da. Milaka urtetan zehar gertatutako hondar-ekaitzengatik sortzen da, hau da, haizearen eraginez. Kolore horixka du eta ez du estratifikaziorik.
Ripples (Uhin-markak)
Sedimentuz osaturiko muino simetriko eta ordenatuak dira, beraz, egitura sedimentarioak dira. Hondarrean haizearen edota uraren korronteen eraginaren ondorioz sortzen dira. Esaterako, itsasbeherako hondartzetan ikus daitezke.
Itsaslabarra
Itsasoan zuzenean amaitzen den gorabehera geografikoa da, eta askotan faila edota ibaien eraginez sortzen da. Itsaslabarrak higadurarekiko erresistenteak diren arrokaz osatuta daude (adibidez, hareharriz, kareharriz...).
Plataforma Kontinentala
Lurrazal ozeanikotik 200 metro baino gutxiagora eta lurrazal kontinentaletik hurbil dagoen lurrazala da. Bere zabalera aldakorra da, metro gutxi batzuetatik kilometroetarako neurriak izan ditzakeelarik. Kontinenteetako urpeko jarraipena da, eta bertan ekosistema ugari aurkitzen dira, bizitza aberatsa duena.
Lautada Abisala
Arro ozeanikoaren hondoko ordoki sakonak edo malda leuneko tokiak dira. Ezponda kontinentalaren oinarriaren eta dortsal ozeanikoen edo fosen artean kokatzen dira.
Talude Kontinentala
Urpeko morfologiaren atal bat da, itsas mailatik 200-400 metroko sakoneran kokatua dagoena. Talude hau plataforma kontinentaletik hedatzen da.
Korrosio Albeolarra
Haizeak garraiatzen duen hondarrak arroka heterogeneoen gainean talka egitean sortzen den higadura mota bat da. "Albeolarra" deitzen zaio birikietako albeoloen antzeko itxura hartzen duelako.
Deflazioa
Deflazioan, haizeak partikulak altxatzen ditu eta pisu gutxien duten partikulak urrunago eramaten ditu. Partikula lodienak arrastaka garraiatzen dira. Adibidez, basamortuetan gertatzen da.
Torkala
Agente erosiboek arroka kareharriak modelatzean sortzen diren forma bereziak dira, eta paisaia karstikoa osatzen dute.
Energia Geotermikoa
Lur barneko beroaz baliatuz lortzen den energia da. Lurraren barnealdea bero dago, eta zenbat eta sakonago egon, tenperaturak altuagoak dira. Energia berriztagarri gisa erabil daiteke.
Sumendia
Lurraren, beste planeta baten edo satelite baten gainazalean dagoen berezko arraildura (irekidura luze eta estu bat) da, barnealdean dauden solidoak edo jariakinak (gasak, lurruna, laba, errautsak) ateratzen uzten duena.
Piroklastoak
Sumendi batetik ateratzen diren material solidoak dira. Tamainaren arabera, izen desberdinak hartzen dituzte.
Ubalak
Paisaia karstikoaren barnean gertatzen diren depresioak edo kobazuloak dira.
Poljeak
Haran luze eta itxiz eratutako sakonuneak dira, hondo lauak dituztenak eta inguru irregularrez osatuak. Ertzak oso maldatsuak izan ohi dira, eta bertan kareharria da materialik ohikoena. Poljeak urpean gera daitezke.
Simak
Kareharriz eratutako bertikaltasun handiko leizeak dira, non karstifikazioaren edo lurpeko barrunbe baten sabaiaren hondoratzearen ondorioz lur azalean sortzen den sakonunea den.
Lapilli
Harri txikiak esan nahi du. Fragmentu piroklastikoz osatua dago, sumendi-erupzio batean ateratzen dena.