Geologia eta ingurugiroa

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,48 KB

Modelatu edo erliebe karstikoa:

Kareharriz eratuta dauden lurraldeetan uraren higaduran sortzen duen erliebe mota. Harri pitzaduretatik eta lurpeko urek sortzen dute erliebe hau. Aro Tertziarioan tolestutako Aro Sekundarioko harriek osatzen. Erliebe honen formak hauexek dira: lapiazak, zintzurrak, poljeak, dolinak eta ubalak, estalaktitak eta estalagmitak. Penintsulan ondoko alde hauetan aurki daiteke: Pirinio aurreko mendietan, Euskal Mendietan, Kantabriar mendikatearen ekialdeko zatian, Iberiar mendikatean, Kataluniako kostaldeko mendikatearen zati batean eta Mendikate Subbetikoan.

Desertifikazioa edo basamortutzea:

Inguru lehorretako, erdi lehorretako eta azpi-hezeetako lurrak degradatzea da, lurzoruaren geruza emankorra suntsitzean datza. Basamortutzearen hainbat faktore aurki daitezke: naturalak eta gizakiaren eragina. Espainian arazorik handiena duten inguruak Mediterraneoaren kostaldea, Guadalquivir eta Ebro ibaien haranetako inguru lehorrenak eta ur baliabideen gehiegizko ustiapena dutenak: bi Gaztelak, Extremadura eta Kanariar Uharteak.

Arro hidrografikoa:

Lurraldearen atal bat da, eta bertako urak ibai nagusi batera eta horren ibaia adarretara iristen dira. Ezaugarri hauek dituzte: a)uren banalerroen bidez bananduta daude. Banalerroak mendi tontorrek osatzen dituzte, eta b) arroan ibaiak ohe batetik mugitzen dira, eta modu hierarkikoan antolatutako sarea osatzen dute, azpi-ibaiadarretatik eta ibaiadarretatik hasi eta ibai nagusira iritsi arte., Iberiar Penintsulan hauek dira arroak: Miño, Duero, Tajo, Guadiana, Guadalquivir, Ekialdeko Pirinioak, Ebro, Turia, Jucar eta Segura.

Uren muga-lerroa edo uren banalerroa:

Isurialdeak banatzen dituen mendi-tontorrek eratzen dituen lerroa da. Isurialde bakoitzean itsaso berera isurtzen dute lurralde horren ibaiek, beren arroak eratuz. Iberiar Penintsulan bi banalerro daude eta Kantauriko mendikatearen erdialdean dute elkargunea. Horrela hiru isurialde sortzen dira: Kantaurikoa, Atlantikoa eta Mediterraneokoa. Euskal Herrian uren banalerro bat dago mendebaldetik ekialdera: Urduñako tontorretatik Hiru Erregeen Mahaira.

Landaredi potentziala:

Eremu jakin batea n, gizakiaren jarduerak ekosistema naturala aldatuko ez balu, izango litzatekeen landaredi egonkorra. Lurralde batean berez sortzen den landaredia da, lurraren, klimaren, higaduraren eta abarreko egoerak ezartzen duen etapa ekologikoaren arabera, gizakion eragina barik. Inguru bateko landaredia gizakion esku-hartzearen ondorioa denean, bigarren mailako landaredia deritzogu. Iberiar Penintsulan hiru motatako landaredi potentzialak azaltzen dira: boreal-alpetarra, eurosiberiarra eta mediterraneoa.

Ekintza-gune edo ekintza-zentroa:

goi- eta behe-presioko airearen inguruak dira lurrazaleko zirkulazioan. Beraz, bi motatakoak dira: a)Goi presioa edo Antizikloia: 1.016 milibarretako presio atmosferiko baino gehiagoko aire zona da. Haizeak horren inguruan mugitzen dira erloju orratzen norabidea. Eguralde egonkorra sortzen du. Iberiar Penintsulan eragileak: Polar Atlantikokoa, Eskandinaviakoa, Europar kontinentekoa eta Iberiar Penintsularen barrualde. B) Behe-presioa, depresio edo borraska: 1.016 milibarretako baino gutxiagoko aire zona da. Haizeak horren inguruan mugitzen dira erlojuko orratzen kontrako norabidea. Eguraldi ezegonkorra sortzen du, askotan euritsua. Penintsulan eragileak: Islandiakoa, Genoako Golkokoa, Europa Kontinentekoa, Ipar Afrikakoa eta Penintsularen barruko aldekoa.

Entradas relacionadas: